PENTSIÑOI DUINAN ALDE batu gaz Alamedan!

Gaur eguerdiko 12 xetan herritxar ugari batu gaz alamedan “Bizkaiko Pentsionistak Martxan” mugimenduk deitxute. Beste herri askotan modun PENTSIÑOI DUINAK eskatu, %0.25 igoeri miseixa bat besteik eztala salatu eta segurtasun sozialeko erakunde propixun aldarrikapena einddou!

1

Mobilizaziñoik jarraitxu eingo dabe helburuk lortu arte eta bertan mobilizaziñoin parte hartu daben jentik erabakitxe: astelehenero 12:00etan alamedan batzi erabaki de!

Pentsionistak, jubilauk, alargunak…. BURRUKAN!

Kirolin be ANIZTASUNAN ALDE!

Atzo, aurretik jakinarazi ben nodun AURRERA futbol taldeko kapitxainak ostadarran koloredun🏳️‍🌈 besoku erun ban aniztasunan eta danon eskubidin aldeko keinu modun eta eurak sarin esan ebenez:

“Taldeko kideek erabaki dute egin beharreko keinu bat dela guztion eskubideen alde, eta are gehiago Ondarroan azken egun hauetan”

Ez zin ixan ekimen honetan parte hartu ben bakarrak, eta atzo Sestaon egon zin erramolai gaztik be han erun ebezen LGTB banderak!

Kirolin, biharrin, hezkuntzan… danin emon bihir douz pauso handixak, dan danok onartu eta bakotxe gazena eta nahi douena ixaten lagako gatxun gizarte bat eraikitzeko! Gora LGTB burruki!!!

Eta hau argazkixe ontxe aia gazku, ondarruko institutun “EKAI MAITE ZAITUGU” jarten daben pankarti ipini dabe fatxadan!

LASTERBIDEANeko biharreko taldik martxan! Emon ixena!

Hauxe mezu jaso dou Ondarruko lasterbidean antolatzen dabizenan eskutik, bertan, bera egune aurrea atateko beharrezkuk dizen lantaldik agertzen di eta biharreako prest dan edozeinek ahalko dau ixena emon:

Aupa herrikide.

ondarru.lasterbidean@gmail.com

Hauxe da erabiliko douen helbidi lantalditan herriko eta eskualdeko jenti apuntateko. Behiko taulan agertuko di lantalde desberdinak, eta kalkulaten dou 150 pertsona inguru biko dile lantaldik osatzeko.

Lantalditan parte hartzeko interesata zazenok email bat bixaldu ixen-abizenakin eta parte hartu nahizuen lantaldin ixenaz. Kuadrilla modun nahibazue apunta, kuadrillin ixena eta zemat pertsona ixango zazen.

50 pertsona ibilbidiai lotute

60-65 pertsona bazkairako

30 pertsona dortsaletako eta kontsignako.

Beste 30 segurtasuneko taldeako.

15 pertsona txosnetako turnutako

Amaitzeko 10na azkan lantalde bixetako (egitarau + ekitaldixe eta komunikazinoi + propagandi).

Lan talde bakotxeko batzarrak etxen dizenin explikako di zeintzuk dizen ein biharreko zereinak.

Lanak bikoiztekuk ixango di askotan, hamen kaso bi adibide modun:

Karrerin aurretik segurtasunin aparkalekun egongo dan bat gero ibilbideko bidegurutze baten egon laike edo bazkatxan serbiuten.

Beste adibide bat, goxin dortsalak banatzen edo kontsignan dana, bazkatxan serbiuten egon leike bebai…

Beste baik eskerrik asko Lasterbideaneko lantaldin ixenin. Herritxarron inddarra biharrezku ixangora Ekainak 17an, gure artin falta dizen danak etxin nahi douzela aldarrikatzeko.

Lantaldin zerrendi:

IBILBIDI + BIDEGURUTZITAKO SEGURTASUNE

DORTSALAK + KONTSIGNI

SEGURTASUNE: APARKALEKUK, SEINALIZAZINOIK

BAZKAXE

TXOSNETAKO TURNUK

EGITARAU + EKITALDIXE

KOMUNIKAZINOI + PROPAGANDI

AURRERA K.E. taldin asteburuko partiduk

Honek diz Aurrerako taldik gaur eta bixar jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak:

z

Eta herrixan bixi ixan douen gertaera latzan aurrin AURRERA K. E. bat etxen dau senide ta lagunakin momento gogor hauetan.  Hori dala ta erabaki hau hartu dau:

  Hau ixango da gaurko partidun AURRERAko kapitainak jantziko daben besoko barrixe.

Taldeko kidik erabaki dabe egin beharreko keinu bat dala guztion eskubidin alde, eta are gehiago Ondarrun azken egun hauetan.

zz

Betiko lez AURRERAko jarrerri txapela kentzeku, gehitzetzau guk TURRUNEtik

AUPA AURRERA TRA KA TRA!!!

EKAI oroitu eta transexualan gaixe erun de espainiko kongresure!

Marian Beitialarrangoitia Eh Bildu ko españiko kongresuko diputatuk, EKAI LERSUNDI herritxarra oroitu eta mahai gainea ata dau transexualan gaixe eta honen ingurun PPk proposatutako textuai kritika gogorrak ein dotza!

Gaur ETBk Ekaien aitai, Elaxar Lersundiai elkarrizketi ein dotza, oso adierazpen samintsuk ein dau eta bai instituziñoik eta bai gizartik be ahalik eta ariñen benetako pausuk emon bihir dabela esan dau. Behar beharrezku dou burruka hau aurrea daruenak gizartin prezentzixa osu eukitxi eta danok inplikati!

Hamen lagaten dotsuau elkarrizketin loturi:

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/5420020/bideoa-ekai-lersundi-ondarruko-gazte-transexualaren-aitari-elkarrizketa/

Sempre amb tu, ANNA!

Azkanengoko egunetan zabaldu de Anna Gabriel Sabaté Herrialde Katalanetako CUP alderdiko diputada ohixe Suizan dala Audientzixa nazionalandik beran buru defendiuteko asmuaz.

1

Anna eguazten honetan da deitxute Audientzixa nazionalin deklarateko, ondio iñok ez daki zer eingo daben, baine CUP ek esan dabenez bixar prentsaurreko bat emongo ei dau.

Gure herrixak urte askun ezautu dau arrazoi politikukatxik Madril aldea jun bihir ixana, eta askotan bueltaik ez ein ahal ixati, beraz betiko latxeik, on be gure herrixan eta etxitan atik zabalik dakarrez Annak eta lege faxistiandik ihesi dabizen ekintzailik!

Hamen ixezko udan Anna eta herrialde Katalanetatik etorritxako lagunak gure herriko bazterrak, Txoku, herritxarrak… ezautzen egon zineko argazki batzuk:

ANNA GABRIEL ONDARRUn 2017ko Abuztun

1

Anna, te enviem tota la força i estima. Continuem la lluita juntes per construir el nou mon que portem al nostres cors! Sempre ets al nostre costat. I nosaltres tambe’ ho som al teu per plantar cara a tanta injusticia i tanta mentida. Des de ONDARRU tot el suport. No ens trauran el somriure!

VISCA LA REPUBLICA CATALANA!!

Otsailak 20 (martitzena) LAB EMAKUMEAKen batzarra Kofrai Zarrin

Martxoak 8xai begire eingo dizen mobilizaziñoin ingurun berba eingo da batzarrin.

LAB EMAKUMIN batzarra 2018-02-20

 

  M8 EMAKUMEAK* PLANTO

Euskal Herriko mugimendu feministik grebako deixe egin dau eta LABek ez du zalantzaik euki bat etxeko deialdi horreaz.

Martxoan 8xan kalea urtengo dou mugimendu feministin deialdixaz bat eiñaz, eta salatuko dou:

Zaintza lanin eta lan horien banaketa ez justun arduragabekexa soziala, etxeko langilin lan eskubide gabezixe, sexun eta etnien araberako lan banaketi, zaintza laneta “derrigortzen” gaitxuen murrizketak: osasun zerbitzutan, hezkuntzan, gizarte eta dependentzia zerbitzutan, kristalezko sabai eta paretak edota soldatapeko lanetan dakauen baldintza okerrauak: kontratun behin behinekotasune, lanaldi partzialak, baldintza prekaixuk, kontratatzailinn arabera “lan berdinagatik,soldata ezberdinak”… Eta guzti horrek gure soldatetan dauken eragine, gure ibilbide profesionalin sortutako mugak, osasunin, pentsiñoitan, eta azken finin, gure bizi baldintzatan.

Arrazoi honekatxik eta beste askogatxik, martxoan 8xan planto!

Kalea urtengo dou, gure arteko ezberdintasunak errespetatuz ,sistema kapitalisti heteropatriarkal honen aurka borrokatzeko!

Bizitzin sostengarritasune erdigunea ekarri eta horretako lan guztik aitortu (soldatapekuk zein debaldekuk) batez be zaintza lanak, horrek baik bizitzi ez baita posible bañe, hala ta guztiz be, erabat ezkutuk, pribatizauk eta baloreik gabe mantentzen diz. Eta horretako lan horrek etxen dabenak be (emakumik gexenak) aitortu eta balixun ipini.

Beraz, gure apustu Martxoan 8 honetan da jauzi garrantzitsu bat emoti, planto eitxi eta mobilizaziñoi guztixakin bat etxi. Horretako, gexengo sindikalakin batea, lau orduko paruk erregistratu dou: 11:00 – 15:00 eta 18:00 – 22:00.

Martxoan 8ko  greba egun hau ondo ulertu eta kokatzeko, LABek bere afiliatu emakumintzako  bilera hau antolatu dau.

Animatzen zatxuau emakume guztiok zuen auzutan, herrixetan, hirixetan, eskualditan… mugimendu feministi antolatzen dan batzar ireki guztixetan parte hartzea!

 

GURE ESKU DAGOn bilera iraixe eguaztenin (otsailak 21) 19:00etan.

Ondarruko GURE ESKU DAGOkuk hauxe mezuau bixaldu doskue, 2018re beire dakarrezen erronkak (herritarren ituna, giza kati…) herri guztiaz elkarbanatu eta aportaziñoi guztik onartzeko:

Herritar laguna,

2018a urte garrantzitsua izango da Euskal Herriarentzat eta baita Gure Esku Dago herri dinamikarentzat ere.

Bost urte betetzen dugu herri dinamika honen barne eta ziklo bati amaiera eman eta beste berri bat hastear dagoen honetan, zurekin ere partekatu nahi ditugu 2018rako jarritako helburuak eta erronkak.

Jadanik entzuna izango duzun moduan geure buruari jarritako erronkak handiak dira baina oso esanguratsuak ere bai. Herritarron Ituna herriz herri bultzatu nahi dugu eta ekainaren 10ean, 201,9km-tako Giza katea antolatu nahi dugu Donostiatik Gasteizera.

Ekimen ederrak eta euskal gizartea piztuko dutenak zalantzarik gabe, eta guzti hau aurrera eramateko zure laguntza ezinbestekoa izango da.

Guzti hau dela eta, beherago agertzen den bilera irekira gonbidatzen zaitugu:

  • Eguna: Otsailak 21 (eguaztena)

  • Ordua: Arratsaldeko 19:00etan

  • Lekua: Kofradi Zaharra

  • Gaia: GED 2018ko erronkak azaldu eta parte hartzeak antolatzen hasi

Bertan elkar ikusiko dugula sinetsita, laster arte.

Eskerrik asko eta HAR DEZAGUN BIDEA!!

Ondarroako GED herri ekimena