Azaroak 21 (eguaztena) Zelako Ondarru imajinatzen dozu? 3. batzarra kofrai zaharrin

Azarun 21 (eguaztena) HAPOn saio iraixe eingo da. Hiri Antolamenduko Proiektu Orokorra modu parte hartzallin garatzen dabil Ondarruko udala. Bigarren fasiai irekieri emoteko billeri eingo da Kofrai zaharrin arratsaldeko 19:00tan. On arte eindako herrittarren ekarpenakin osatutako txostenak aurkeztuko diz eta aurrea begirako urratsak definiuko diz.

HAPOn batzarra 2018-11-21

Yaalah elkarteko zozketako zenbaki saritxuk!

Urten dabe Yaalah elkartik einddako zozketako zenbaki saritxuk! Alamedan batu zin azkanengoko boletuk saldu eta zozketi burutzeko. Zozketa honetako irabazixak laster Tindufeko saharar errefuxiatun kanpamentutan eingo daben “Bir ganduz 2018” proiekturako ixango diz.

Baixakun, proiektu honeaz duzen herritxarrak erungo daben osasun mateixala eta eskolako mateixala batzeko epi amatxu zan. Elkarteko kidik oso pozik agertu diz beste behin be herrixak emon daben erantzunaz eta herritxarran borondati nahi dabe eskertu! On antolatu eta enpaketati tokaten da, Azarun 30in Ondarrutik jungo dizen 15 lagunek erungo dabezen paketik.

Argazki honek be jaso douz, atzo (azaroak 17) Madrilen ein dan manifestaziñoin egon zin herritxar batzuk. Europar batasunak eta Marokok ein dotxuezen komertzixo eta arrantza akordixo ilegalak salatzen eta saharar herrixan behin betiko askatasune eskatzen!

Azarutik Martxoa, Kantagintza ikastaru UNANUE udal musika eskolan

Idatzi hau jaso dou udal musika eskolatik:
Unanue  Ondarruko Musika Eskolik eta Baguz Elkartik ata daben Kantagintza Ikastaroko Kartela bixaltzen dotzuau . Ikastaruai baixako honetan hasieri emongo gako bañe azaro osun eongo da apuntateko aukeri.
Ikastarun luzapena 16 astetaku ixango da eta Baixakutan ixango da 20.00 tik 21.00 ta. Lagun artin ondo pasatu , eta bakotxak bere mallan abesteko asmoz egindako ikastaru de.

thumbnail_KANTAGINTZA IKASTAROA KARTELA

ZUNBELTZ BEDIALAUNETA IBAIBARRIAGA ixango da 2019ko udal hauteskunditan Eh Bildun ALKATEGAXE!

Ondarruko Eh Bilduk jakinaraztea emon daben lez, 2019 ko maxatzin egongo dizen udal hauteskunditako Eh Bildun alkategaxe, ZUNBELTZ ixango da.

Aukeraketi etxeko barne prozesu martxan ipini ban Ondarruko Eh Bilduk, prozesuko jarraipen batzordik, aukeraketak etxeko legedixan dazen baldintzak beteten dizela ziurtatute, Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga proklama dau alkategai modun. Bera ixan danetik aurkeztu dan bakarra, botaketi ein biharrik baik zuzenin Zunbeltz ixango da alkategaixe.

Zunbeltzen udal gobernuk ez dau euki legislatura erreza, esan leike herrixan azkan urtitan gerta dizen ezbeharrik handixenak gerta dizela azkanengoko lau urtitan, bañe argi ikusi dan modun gestiñoi onak eta udal ekipo potentik jakin dau herritxarrakin batea aurrea etxen! Legealdiko urte hauetan alkate lez hartu daben esperientzixiaz baliatute, seguru gaz Zunbeltzek onarte modun bide onetik erungo dabela udala eta herrixe!

TURRUNEtik, Zoixonak eta aurrea beti!!!