Beste astelehen batez, herriko Pentsionistak Alamedan batu diz euran eskubidik eskatzen. Gaur 293 lagun egon dizela diñosku antolatzallik.

Beste astelehen batez, herriko Pentsionistak Alamedan batu diz euran eskubidik eskatzen. Gaur 293 lagun egon dizela diñosku antolatzallik.


Ondarrutar asko ixan giñan atzo Markiñako frontoin ospatu zan Bertso jaialdixan. Poza emote ban frontoi jendez beteta ikusti (800 bat lagun) AMAIUR KULTUR ELKARTIk antolatzen daben urteroko ekimenin. Bertsolaxak be primerakuk euki genduzen: JON MAIA, AMETS ARZALLUZ, MAIALEN LUJANBIO, UXUE ALBERDI, ANDONI EGAÑA eta NEREA IBARZABAL. Behian ikusiko dozue Lea-Artibaiko HITZAK bertan grabatako bideotxu bat.
ZIENTZIAREN GILTZAK ELKARTIK antolatutako hitzaldixe ixango da urte honetan emongo daben azkana, abendun 17ku. Ondarrutar batek emongo dau, NAGORE BASTERRA BERRIDI fisioterapeutik eta gaxe SISTEMA MIOFASZIALA.


Honek diz Aurrerako taldik asteburun jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak. Eskola Kiroleko taldik ez dauke partidoik.


Gaur kendu dabe Astilleru aurrin euan kukaña zaharra eta barrixe ipintxeko biharrak hasi dotxue. Herriko gazte eta ez hain gaztek gozatu dabe urtitan kukañiaz, pena apurre be erun dou txiki txiki eindde ikusirouenin bañe Drongeneko zelaixin barrixe ikusi eta irrifarrik be urten dosku.




EUSKERIn nazioarteko egune ospatu dou gaur euskaldunok hainbat ekimenen bidez. Herrixan adibidez, goxin Argitxon kalejiri ikusi dou eta arratsalde partin danbor hotsak entzun douz. Bañe guk euskeri eztou bakarrik herrixan ibiltxen, kanpoa guzenin be ez gaz mutu geatzen. Hamen Sahara aldetik bixaldu doskuzen argazkixak euskera egunaz bat eitten.


Aterkin azpixan batu diz gaur be gure herriko nausixak (270 bat lagun) euran eskubidin alde. 1.080 euroko gutxienenko pentsiñoi aldarrikatu dabe Alamedan, bixitxa duin bat merezi dabelako gure zaharrak. Gaur herriko agintari gorena euki dabe albun, Zunbeltz alkati.
