Martxoko lelengoko astelehenin be ez dabe hutsik ein gure herriko pentsionistak eta 285 lagun inguru batu diz Alamedan pankarta barrixan atzin. Jo ta Ke danon eskubidin alde!
Martxoak 8 GREBA FEMINISTI. Emakumeok PLANTO!
Grebiaz bat etxen douela erakusteko, AMANTALA BALKOIN ISEI ETA BESOKO MOREA JANTZI!

Hille osun (Martxoa) erakusketi Etxelilan
Martxoa amaiera arte ARRAMAZKA ilustratzallin erakusketa ederra eukiko dou Etxelilan! Arti gustoku badozu ezin zeinke galdu aukera hau. Gozatu!


Hamen da ANTXOI!

Martxoak 1, kosteri zabalduaz batea agertu de Antxoi gure kostaldin. 6,30 xetan jo dau turrune eta ustebaik hiruku jo dau. Panelo Villa, Laredoko txalopik ekarri dau 60 ale/kg tamañoko arrañe eta 1,34 eurotan saldu dana.
Ta hilli hasiaz batea be hasi diz Lonji etxeko obrak portun.

AURRERA K.E. taldin astebukaerako partiduk
Honek diz AURRERAko taldik asteburun jokatuko dotxuen partidun tokixak eta ordutegixak. Aste honetan bakarrik lau partidu, Iñauteixak dizela eta.

Martxoak 3 (domeki) ekitaldixe monolito aurrin GASTEIZko sarraskixe gogoratzeko

LAB sindikatuk deialdi hau zabaltzeko eskatu dosku:
On dala 43 urte Gasteizko Zaramaga auzun gertatutako sarraskixe gogoratuko nahi dou ekitaldi xume bateaz datorren domekan. Orduko langillin borroki ekarriko dou gogora, “benetako aldaketa soziala, politiku eta ekonomiku” beharrezkuk dizela aldarrikatzeko. Gaur, atzoko latxeik, arrazoi asko dakau borrokan jarraitzeko. Horreatxik, aurtengo lelu ‘Etorkizuna eraikiz, bateratu, borrokatu eta aurrera egin’ ixango da. 76ko sarraskixak inpunitatin jarraitzen du. Egixe, justizixi eta erreparaziñoi aitortu baik ezingo dou justizixa sozial baten oinarritutako etorkizunik eraiki. 1976ko martxoan 3an hil zitxuezen langilin aldarrikapenak bixi-bixik daz ondioik. Eta haren bixotzan bor-borrai eusteko asmoz, domekan 13:00etan ekitaldi xume bat eingo dotzau Monolito aurrin “Atzo, gaur eta bixar; borrokik merezi dau! Gora langile borroka!”
Saharar Errepublika Arabiar Demokratikun 43. Urteurrena Ondarrun!
Gaur, Otsailak 27, 43 urte bete diz SEAD (Saharar Errepublika Arabiar Demokratiku) aldarrikatu ebenetik.
Ondala 44 urte, estatu Españolan traiziñoin ondorixoz sartu zan inddarrez Maroko Mendebaldeko Saharako lurraldea, eta handik denpora gitxire, 1976an aldarrikatu ban POLISARIO frontik independentzixi!

Hori ospatzeko eta aldi berin sahararrak ondio zapaldute eta errefuxiatute bixi dizela salatzeko, gaur YAALAH ELKARTIK eta UDALAK udaletxeko banderan mastan Saharako ikurre ipini dabe:

Ta hamen yaalah elkartik einddako irakurketi egun honen harire: 
Hamen saharako histoixi laburtute kontaten daben bideuk:
Martxoak 1 (baixaku) BAKEAN DAGOENA BAKEAN UTZI ikuskizune Etxelilan
Euskeri eta generu binomixu gero eta garrantzi handixaua hartzen da. “Euskalduntze” kontzeptu protagonismo horren adierazle garbixe da. Erlazio horren garrantzixaz jabetute daz gure bi protagonistak eta bikote horri hirugarren erpin
bat gehitu nahi ixan dotze: umori. “Bakean dagoenari bakean utzi” ikuskizune alkarreaz lotzen dizen elkarrizketak osatzen dabe. Bertan, euskeri eta generuai buruzko hainbat kontu aletzen dituztelarik, betaurreko umoreak jantzitxe: euskalkixak,
amatasune, onomatopeiak, gorpuzkerak, euskarakadak… Bakin dana bakin lagateko ez daz prest!

3.000 Kg elikagai batu diz Ondarrun saharar erefuxiatun kanpamentuta eruteko!
Urtero Euskal Herri mailan antolatzen dan SAHARAN ALDEKO KARABANA SOLIDAXUn parte hartu dau YAALAH elkartik udalan laguntziaz. Herriko iksatetxitan, udaleko bulegutan eta herriko supermerkautan egon diz elikagaixak batzen, eta guztire 3.000 kg elikagai erutxuez karabanako antolatzailin biltegire.

Karabana honen helburu, 43 urte baino gexa munduko desertoik gogorrenin dazen herritxar Sahararrai, euran beharizanak bixkat lehuntzi de.





Ondarruko Iñauteixak 2019

Hau de udalak ata daben egitarau Martxoak 2 eta 5 eako
