“IRUDIMENAREKIN JOLASEAN” deitzutza egillik erakusketiai. Corrado Masacci artistik bere azkan txotxongilo erakusketi antolatu dau eta Ondarrun egongo da ikusgai udal erakusketa aretun, maiatzan 2tik ekainan 1ea. Ezin zeinke galdu azken aldiz Masaccin txotxongilun fantasiazko mundun murgiltzeko aukeri!
Gaur ABERRI EGUNE gaz ospatzen abertzaliok. Naziñoi gazela, erabakitxeko eskubidi dakauela eta INDEPENDENTZIXI nahi douela aldarrikatzeko egune hain zuzen be.
Ezker independentismuk Iruñean dauke urteroku bihurtu dan zitxa nausixe, baitxe be Donibane Garazin.
Hainbat irudi gaz jasoten, batzuk herrikuk eta beste asko Iruñean dazen herritxarrak bixaldutakuk, erbestetik be jaso dou argazki bat:
Herriko irudixak:
Argazki hau bihar arrazoikatxik Kazajistanen dan herritxar batek bixaldu dosku:
Ernai Gazte Antolakundin urteroko udabarriko zitxiai erantzunez, Berriozarren (Nafarroa Garaia) batu diz milaka gazte ezkertiar, feminista eta independentista. Zelan ez, ondarrutarrak eta eskualdeko gaztik be bertaratu diz domekan Aberri Egunaz amaieri emongo dotsen lau eguneko topagune honeta. Formakuntza politiku, hitzalidixak, tailerrak, ikuskizunak, kontzertuk… ixan diz nagusi 2025 eko “Gazteon Eskutik” ekimenin.
Apirilak 17, Preso Politikun nazioarteko egunin, manifestaziñoi jendetsu ein ben “ASKATASUNERA” lemapin. Egun batzuk lehenaua UPN eta lobby españolak egun honetako deitxute euazen ekimenak Auzitegi Nazionalea erun eta kriminalizaziñoi saiakeri salatzeko ein ben manifestaziñoi hau.
Formakuntza, eztabaida, tailer… ezberdin ugari egon diz egitaraun barrun. Feminismu, etxebizitzi, euskeri, kirolak, Sozialismurako euskal bidi…
Aisialdirako tarteik ez da falta ixan, inddarrak hartzeko gazte bazkaxe, kontzertuk…
Ta zelan ez, biharra etxi be toka gakoe herriko gaztiai. Topagune erraldoi honek bolodres lan handixe eskatzen dau… montajetik hasi, turnuk, zaintzak, barrako ardurak…
Eskualde eta herriko talde argazkixe be ata dabe gaztik urtero modun! Ederra ekipu! Bai, bai, bai Lea-Artibai!!!
EUSTAKIO MENDIZABAL BENITO sortzez Itsasondoku bazan be Ondarruko herrixaz lotura handixe euki ban, andri eta bi semik Ondarrutarrak diz adibidez. Horretaz gain EUSTAKIOk denbora asko pasa ban herrixan frankismo garai gogorrin, berantzako eta militante askorentzako Ondarru babes toki seguru ixan zan, elkartasun sare zabal bat antolatute eualako.
2023 an 50 urte bete zin “Txikia”n erailketatik eta Ondarruko herrixak omenaldi xume baine hunkigarrixe eskeini dotsan.
Interneteko sare sozialan bidez jakin dou “Txikia” abestixan lehenengoko bertsiñoiai buruz. Eustakio hil eta gitxire, Telesforo Monzonek einddako abesti hau graba eben Ipar Euskal Herrixan. Abeslaxak, beran kide, lagun eta bixipen ugari alkarreaz pasatako jendi: Txomin Iturbe, Maite Ormaetxea, Manu Garmendia ‘Kortatu’, Isidro Garalde ‘Mamarru’
Tal día como hoy de 1973 la policía franquista mató a Eustakio Mendizabal "Txikia".
Poco después en Ipar Euskal Herria se grabó esta canción en su #Memoria ✊🏿🌹#Txikia 🎶
Astebukaera honetan ez dabe jokatuko ligako partidoik AURRERAko taldik, ez etxin ezta kanpun, salbuespen bakarraz (lagunarteko partidu), baixakun (Apirilak 18) jokatuko dana Zaldupen arratsaldeko 7retan. Aupa AURRERA tra ka tra!
EUSKERIn aldeko mobilizaziñoi erraldoi de EUSKARALDIXE, herri eta auzo guztixeta allateko helburu daukena. Belarriprest eta ahobiziaz gogoratzen zaze? Ba Ondarrun be motorrak berotzen hasi gaz. Hamen datoz lelengoko hitzorduk: Txapa banaketa, maiatzan 2tik aurrea: udal euskara sailin eta Turismo Bulegun. Ixena emon bihir de Euskaraldian: https://izenematea.euskaraldia.eus, Maiatzan 2an batxe be Euskaraldixan Gune Ibiltarixe Alamedan, 17:00etatik 20:00eta.
Herriko lelengoko eragillik hasi diz euran babesa emoten. Batu zeu be ekimen honei ta bebestu EUSKERI!
Astebete besteik ez da gelditzen 2025 eko Aberri Eguneako. Honezkeo urteroku bilakatu dan zitxi dauke jarritxe EH BILDUK Iruñean. Jaxe, aldarrikapena, ekitaldixak, kontzertuk, kale animaziñoi, Gazteon Eskutik ekimena… batuko diz aurten Euskal Herriko Hiriburuzagixan.
Gaur goxetik egon diz Presun eta Iheslaxan lagunak Elkartasun otzarin zozketako boletuk saltzen Kalekutzeko eskillaretan. Zozketa horren helburu, herrixan falta gaskun lagunai laguntza ekonomiku emoti de.
Azpixan ikusiko dozue zenbaki irabazli eta ez balitxake agertuko, ordezku. Irabazliai, gozatu otzariaz, eta bestioi ia hurrengokun dan.
Gaur, Zapatu (Apirilak 12) eguerdiko 11:30etik aurrea XVII. Ondarruko barra eta dantza kalin saiuk eskainiko dabe Dantzarteko dantzaxak. Hondartzako zubixan bueltan eta Alamedan ixango diz emanaldixak.