Irudi honek iezkuk diz. LOTSAGARRIXE!!! Hau ezin leike errepikatu.

……ta antolatzallik hori barriro ez gertateko publizitate kanpañi ipini dabe martxan. Ate guztik jotxue ta goraño alla diz.


Irudi honek iezkuk diz. LOTSAGARRIXE!!! Hau ezin leike errepikatu.

……ta antolatzallik hori barriro ez gertateko publizitate kanpañi ipini dabe martxan. Ate guztik jotxue ta goraño alla diz.



ERAILKETA MATXISTI BARDOZEn!
Astebetin eraildako bigarren emakumi de Chantal Joantegi. 2003tik Euskal Herrixan indarkeixa matxistak hildako ehungarrena. NAHIKU DE!!!
KONTZENTRAZIÑOI bixar, 18:30etan Alamedan.

Zapato azulin gerta leiken (eztou espero) edozein intentsitateko eraso sexisten arretako telefono zerbitzu jarri dabe martxan Udalak, Emakume Kontseiluk eta Radixu Irratiak elkarlanin.
Informaziñoi emoteko, aholkularitza eskaintzeko eta salatzeko telefonu de, eta 20:00etatik 8:00etara egongo da martxan.
ERASO BAT JASAN EDO IKUSTEN BADOZU, DEITXU!
Eskutitz hau jaso douTurrunin:
Muntaia polizialik ez!
2009 Irailin, Lekatxoko Antzar egunin, liskar batzun ondorixoz 7 lagun atxilotu zitxuezen zipaiuk, tartin gure lagun eta herritxarra dan Endika. Batxe be 7 zauritxu kargan ondorixoz.
2012an Madrilgo audientzi nazionalin epaitxu zitxuezen fiskaltzik 2-3 urteko kartzela zigorrak eskatuz eta 95.010,98€ko multi be bai.
Ba aia da egune eta gure lagun eta herritxarra dan Endikak 13.573€ ordaindu bitxuz.
Danon arduri de montaje polizial hau salatu eta Endikai ta beste auziperatuai gure babesa eta herri moruko konpromisu eta erantzune emoti!
Bixar zeu,zeure semi ero alabi o matxe zun edozein pertsona ixan leikelako.
Ezta oso aparte altsasu,ezta herri honek ikusi daben erailketa,tortura eta paliza injustifikauk.
Herri honek memoixi dauke eta gu harro ga gure herrikidikin eta alantxenik jarratxukou.
Beraz animaten zatxuau zapato azulin salduko dizen rifak erostea egunin zir eta gabaz danok bokati jatea plaza musika
Ondarrun 2019ko Ekainaren 24

Hamen dakazue Zapato Azulin Plazamusikan egongo dan egitarau arratsaldeko 7 etatik aurrea. Aurten bi gune egongo diz bertan, bata, betiko lekun eta besti Frontoi barrun. Aspertzeko astirik ez dala egongo diñosku antolatzallik (Barnetegikuk).

Gaur batu diz osteabe Alamedan gure herriko Pentsionistak euran aldarrikapenak kaleratuz. Antolatzallin kontutan 260 lagun batu diz eta bertan azaldu dabe opor txiki batzuk hartuko dabela atsedena eta inddarrak hartzeko. Irailak 16 xin batuko diz osteabe pankarta atzin.

Sanjun bexperi, udako solstizixu, egunik luziena ta gabaik motzena, akelarri, sanjun lorak, sagardau epela, erre usaine… asko ta askorentzako urteko gabaik magikuena!
Hamen gabaz atatako argazki batzuk, kalitako suak eta Artelan elkartik antolatutako akelarrik giro ederra sortu dau herrixan.




















Eskerrik asko Asier argazkixak bixaltzearren
Hamen dakazue Ondarruko mugimendu feministik eta udalak elkarlanin antolatutako egitarau.
Etxelila aniztasunez eta aldarrikapenez beteta dakau jada erakusketiaz. Datorren astin kalea atakou jaxe, kolorik eta aldarrixak!

Gaur be kalekutzeko eskillaratan egon diz KRESALA K.E.ko kidik mariskada eder baten zozketako billetik saltzen. Honek ixan diz urten daben zenbakixak:

