39 urte beteten diz Angel Etxaniz HBko militanti, faxistak erailbenetik!

39 urte beteten diz gaur (abuztuak 30) Angel Etxaniz TripleA ko paramilitar faxistak erail ebena.

Herrixan oso ezagune zan Angel, Frankismun kontrako militante abertzali zalako, Aurrera kirol elkartin oso inplikata eualako, kirolzali zalako…

Herri Batasunako militanti zan eta beran jardun politikuatxik hainbat mehatxu jaso ixan ban, atxiloketak eta torturak be jasan ban, bera erahil ben eta beran lantokixe zan 34klubai be behin baino gexauatan eraso eitzen. 1980ko abuztun 30 goxaldin enkaputxatako gixon bi sartu eta hamarnaka tiro bota dotsen Angelei eta bertako beste hiru biharginei. Angel momentun hil zan eta beste 3 lagun zauritxute erun eben ospitxalea, bat larri. Triple Ako txakur paramilitarrak euran gain hartu ben erailketa hau, <<por rojo y separatista>> hil ebela esan ben euran komunikaun.

Gaba guztin herriko kanpai eta turrune martxan egon zin eta hurrengo egunetan hainbat protesta burutu zin.

Justizixaik ez da egon sekule Angelentzat, beran hiltzailik estatu terrorismuk babestute inpunitate osuaz bixi ixangozin seguruena, horren adibide argiketa ofizialik ez zala ein sekule.

Herrixak ez zatxu ahazten Angel! Egun handirearte! Besarkadaik estuena senide eta lagunai!

Mauro Palacios jun gasku

mauro1

Gaur Mauro Palacios jun gasku.

Egun berezixin jun de, Ondarruko arraunlaixak kontxako sailkapenetan lehenengoko postu lortu daben egunin. Mauro be kirolzali zan, eta bixitxa osu pasa ban futbola eta mendizaletasune bultzatzen.

Ezta erreza Mauron bixitxi laburtzi: elixako talditan ibili zan gaztetaz, Aurrera futbol eta mendi talditan be bai urte askun. Frankismuko urte ilunetan Euskal Herrixan aldeko burrukiaz bat eiban: propaganda klandestinu banatu, etxin ezker abertzaleko militantik ezkuta… Kartzelan be sartu ben 1969xan, mendiko irteeretan abertzaletasune zabaltzen belako: kantakin, hitzaldixakin… Diktadurako azkanengoko urtitan kristau komunitatitan be parte hartu ban, Elixiaz kritikuk zin beste herritxar askoaz batea: elixa euskaldune eta herrikoi eskatzen ben. Kresalan be parte hartu ban, zuzendaritzan eta batxe antzerkixetan eta beste ekintzetan be.

Guk argi dakau: gaur egun dakauzen eskubide apurrak, Mauro lakoxe jente borrokalaxai esker lortutakuk diz.

Eskerrik asko Mauro! Eta ikusi arte!

mauro2

MAURO PALACIOS

mauro MENDIGOIZALE TALDE Bateaz

mauro3

mauro4

mauro 2015ko zapato azulin

 

[📸IRUDIXAK] Herritxarrak ongi etorri beru ein dotse Ondarruko arraunlaxai!

Hainbat autobus jun diz gaur donostire gure arraunlaxai berotasune eta animuk emotea. Momento oso hunkigarrixak laga dosku gaur egunak. Hamen lagaten dotsuau bixaldu doskuezen argazki eta bideuk!

Abuztuak 30, goix eta atsaldez arraun elkartin hilan 8ko kontxako estropadako atako daben autobuseako ixena emoteko aukeri egongo da!

Donostikuandik aparte ondarrun be makina bat lagun ikusi dou malkuk ezin eutsitxe! Hamen gabaz ondarruko alde zaharrak lagatako momentuk:

Bartzelonatik aia gazku bideo hau! Mirenek Diadako antolaketako ANCko batzar ondoren danak mobiliza eta bideo zelebre hau graba dau!