Herriko MENDIZALIN kamiseta barrixe

Mezo hau jaso dou herriko mendizalin partetik.

Aupa herrikide:
Ondarrutar gazte talde bat ga, mendiko lasterketa eta martxetan ibiltxen gazenak. Onarte bakotxe beran kamisetiaz ibili ixan da eta gexenok Aurrera M.T-n federata gazenez kamiseta bat atati erabaki dou mendi taldiaz elkarlanin, datorren urtea beire talde nortasun bat agertzeko. Kamiseta manga motzak eta tirantedunak atako douz. Bakotxe 25€ ixangora. Danontzako, federauk eta ez federauk. Kamisetak aprobateko Aurrera Mendi Taldeko lokalin eongoa datorren astin, eguenin hilak 28, 20:00tatik aurrea eta zapatun hilak 30 gaztetxin 12:30xetatik 14:00xeta.

aurrera mendi taldeko kamiseti 2019-11-26

DANONARTIN elkartin batzar iraixe boluntaxuk bilatzeko! Azarun 26an, 18:00etan kofrai zaharrin.

Danonartin elkarti Ondarru eta Berritxuko beharra dakarren familixai elikagaixak banatziaz arduratzen da. Azkanengoko urtitan euran borondatez lan hau etxen ibili dizenak arrazoi ezberdinak tarteko, taldi lagati erabaki dabe eta elkartik boluntaxo gehixa ez badau lortzen ezingo dau aurrea jarraitxu hileroko ekimen solidaxo honetan!

Horrei buelti emoteko asmuaz eta prest dazen laguntzaile eta boluntaxo barrixak lortzeko asmuaz, datorren martitzenin (Azaroak 26) 18:00etan kofrai zaharrin eingo dan batzarrea deixe ein dabe Danonartin elkartetik.

Batzar honetan herritxarrai elkartin funtzionamendu esplikako dotse. Hilin behin bizkaiko elikagai bankutik datorren kamiona hutsitxu, gizarte zerbitzun datun araberako paketik prepara eta familixai banaketi etxi de zeregin nagusixena. Jente askon artin arduri banatute ez da lan handixe hilin behin zeregin hau etxi! Anima ta parte hartu!

Yaalah elkarteko elkartasun zozketako zenbaki saritxuk!

Azkanengoko astitan Yaalah elkarteko kidik errifak saltzen ibili diz kalin, tabernetan… eta gaur eguerdixan (Azaroak 23) an einddabe zozketi. Hauxe da sare sozialetan zabaldu daben mezu:

Yaalah elkarteko zozketako zenbaki sarituk! Zenbaki saritxun jauik hilebete eukiko dau sarixe jasoteko, bestelan ordezkuntzako ixango da!

Millesker parte hartu dozuen guztioi!

Zozketa honetan atatako diru Saharar errefuxiatun kanpamentun dakauen proiektuaz jarraitzeko ixango da.

IZAR GORRI BAT! (Ondarruko ETXERAT elkartin gutune)

Zure nahixe, geure borroki, gure nahixe, zeure borroki. Holantxen hasi dou mingarrixei etxen gaskun mezu.
Erreferenti ixan za gutzat, herrixantzat, politikoki eta pertsona morun. Urtik diz geureratu ziñana, Iñake. Urtik herri hau justuaua ixateko erabakixe hartu zendunetik. Herri hau justuaua etxeko bidi hartu zendunetik. Ixileko biharrin beti eta arlo ezberdinetan.

Ofizixoz irakasli, hezkuntzatik einddako biharra lan-kide eta ikasle askorek eukiko dabe gogun.

Emakumintzat erreferente, biharrin, albun, beti bidi iraitxen. Atzetik gentozen eta datozen guztiai inddarra emoten.

Mendixaz gozaten erakutsizu. Munduko hainbat txokotan eta altura handixetan bixitxako guzti hori ingurure ekarten zenduen, geuri be amesteko tarte bat oparitzeko.

Eta herri honen zapalketin arpeirik krudelenak bixi ixan dozuz. Ingurukun erailketak, atxiloketak, torturak, kartzelaratzik eta urte luzitako dispertsinoik zeharkatzen gaitxue.

Bide gogor horretan, hortxe euki zatxuau, kide eta babesle. Senide eta lagun. Etxeraten motorra ixan za gutzako. Preso eta iheslaxan etxeratzin aldeko bidin be erreferente. Momentoik eta gogorrenetan irakaspen handixak emon doskune. Eskerrik asko, Iñake. Bixitxi maitxatzen erakutsizu.

Zure nahixe, geure borroki. Gure nahixe, zeure borroki. Euskal preso eta iheslaxak etxea.

Besarkada handi bat etxekuai eta hurrekuai.

Zerure beatu eta izar gorri bat gehixa, ZEU, IÑAKE.

Mirari Beitia eta Iñigo Badiola, Ondarruko Etxeraten ixenin.