U-30 eko grebiaz bat!

Egun hauetan Ondarrutar askorek bihar etxen daben lantegi desberdiñetan batzarrak daz etxen U-30 eko grebin inguruatxik berba etxeko. Hasi gaz jasoten bozketan emaitzak ta azpixan agertzen dizen enpresak GREBA juti erabaki dabe: EIKA COOP, KAUTENIK S.L., ROAL S.L., UTE Bilketa Lea-Artibai mankomunidadeko zamar bilketakuk, Conservas ORTIZ, ZABALA mekaniko tallerra. Dato gexa jakin ahala jungo gaz altzaten. Onezkeo ikusiko zenduen latxeik herriko denda ta taberna askotan ipinitxuez kartelak deixaz bat etxen. Danon biharra da U-30 in ONDARRUko herrixe herri hille bihurtu birdou!

Hamen dakazue grebin ingurun eingo dan lanketi egun hauetan:

egitarau

 

Ondarruko PENTSIONISTAK borrokan gaur be!

Herriko kalitan tzir ibili diz gaur herriko pentsionistak (270 bat lagun) euran eskubidik aldarrikatzen. U-30 eko grebiaz bat eingo dabela argitu dabe, ta gaurko bihargiñak, bixarko pentsionistak ixango dizela ohiukatu dabe gaurko mobilizaziñoin, hori dala ta kalea urten beharra aldarrikatu dabe.

2020-01-27 pentsionistan manifako irudixe

2010 eko urtarrillan 26 ko gau madarikatu….. eztou ahazten. Herrixan falta dizenak ETXEA!

Sare sozialetan eskutitz hau zabaldu de ta egokixe eritxi gasku berau argitaratzi (idazlin baimenaz).

INDIXU bixitxan 2018-08-25

Asteburu honetan, etxean giro nahasia nabaritu dut eta emozioen apalategia, erabat desordenatuta daukadala somatu dut. Dida batean, sentimendu batetik bestera pasatzen nintzen: tristuratik, beldurrera, beldurretik, haserrera…eta halaxe etengabe, jira eta bueltaka.

Ostiralean, amatxoren amaren urtebetetzea izan zen, amume Yoliren urtebetetzea, zoixonak amume! Gaixotasun madarikatu hark eraman ez bazintu, 58 urte beteko zenituen. Ama txikia zen bere amatxo hil zenean, baina uste dut, inoiz ez dela egokitu haren hutsunera. Hala ere, beti esaten digu, amamaren parte bat, beregan bizirik dirauela, eta triste dagoen bakoitzean, begiak itxi eta bihotzean sentitzen duela. Amak dio, oso latza dela ausentzia horrekin hazi eta heztea, baina aldi berean, dagoen lekuan dagoela ere, beronek ematen diola egunerokotasunerako adorea zein indarra. Aparteko emakumea zen gure aume Yoli!

Nik, zorionez, amatxo ondoan dut, baina zoritxarrez, aitatxo ez. 2010eko urtarrilak 26, gaur hamar urte, nire aita atxilotu egin zuten. Ni, oraindik, amaren sabelean nengoen eta gertatu zena ikusi ez arren, guztia sentitu nuen. Oihuak, urduritasuna, zarata, ikara, bortizkeria…dena sentitzeko gai izan nintzen. Gurasoek diotenaren arabera, goizaldeko ordu txikitan gertatu zen eta une horretan bertan, ordura arte, ilusioz, esfortzuz, maitasunez, … eraikitako hareazko gaztelua, itsasoko olatu zakar eta ilun batek, suntsitu egin zuen. Barru – barruko mina jasan genuen, erraiak zulatu eta ziztatuko balizkigute bezala!!!
12 egunez egon ginen aita ikusi gabe. Egun luze hoietan, aita torturatua izan zela jakin arazi ziotenean amari, amorruak jota, horma bati ostikoka hasi zela nabaritu nuen, ez nekien zer gertatzen zen kanpoan, baina beldurrak, gainez egin zidan. Gure oroimenean betiko giltzatuta geratuko den uneetako bat izan zen momentu hura.

ASIER BADIOLA LASARTEn boltsa talegeru 2020-01-25

Inoiz ez dut ezagutu aita kartzelatik kanpo eta urte luze guzti hauetan, egun bateko argaki bat baino ez dut, argazki bat besterik ez. Hilean behin joaten naiz (nire ahizpa nagusiarekin batera) berau ikusi eta sentitzera, baina erabat samingarria da, eguna joan, eguna etorri, inposatutako ausentzia horrekin bizitzea.
Amatxori behin eta berriz galdetzen diot: – ” Noiz aterako da aita espetxetik?” – Eta hark, pazientzia eta itxaropena izan behar dugula esaten dit, helduko dela askatasun eguna!
Ez dakit zer den aitatxo nire bila etortzea ikastolara, ezta ere, lau paretetatik at, elkarrekin jolastea, gaueroko ipuina kontatzea, amets gaiztoren batek esnatzen nauenean, bere magalean etzantzea, dantza emanaldia daukadanean, beste gurasoekin batera berau ere, bertan ikustea, nire urtebetetze festan egotea, goizero esnatzen nauen muxua jasotzea… Hala ere, amatxok bere ama sentitzen duen bezala sentitzen dut nik ere aitatxo, eta badakit urrunetik bada ere, BIZIKI BABESTEN ETA MAITATZEN NAUELA!!

10 urte, asko dira, gehiehi! Hamarkada oso bat, nire bizi osoa bera gabe!!! Mila eta bat gabezi, mila eta bat gau amaitezin, mila eta bat kilometro, mila negar malko, …minak, saminak…luze dirau!
Hala ere, aitatxoren grina, aldean daramat, bere enborretik sortutako adaxka bat bainaiz, eta ikusi eta ikasi dudanaren arabera, bizitzako zailtasunen aurrean, etsipena inoiz ez da izan gure hautua, inoiz ez!

Maite zaitut aitatxo, geuk ere, biziki maite zaitugu, eta jakizu, zu ondoan zaitugun bezala, geu ere ondoan izango gaituzula! Beste 10 urte ez daitezela pasa…
Ohe hutsak…zai dituzue! Zai gaituzue!!💜

Urtarrillak 27 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin: ANIMALIA KULTURALAK gaxe hartute

Astelehenin (U-27) hitzaldixe eukikou Beikozinin Zientziaren giltzak elkartik antolatute. Hizlaxe, JUAN IGNACIO PEREZ IGLESIAS biologu ixango da eta gaxe ANIMALIA KULTURALAK nola bultzatzen duen kulturak giza bilakaera. Gogoratu arratsaldeko 6,30 tan hasiko dala eta bertan ezin badozue egon periscopetik zuzen ahalko dozuela ikusi.

urtarrillak 27 hitzaldixe Beikozinin

urtarrillak 27 hitzaldixe Beikozinin.jpg2

Ernaiko gaztik argi dauke, U30in GREBA OROKORRA!

Bideo hau bixalduzku Ondarruko Ernaiko gaztik greba orokorreako motorrak berotzen. Ixer ez dotselako oparitxuko burrukan jarraitxu birdouela dinue, prekariedadea, miseixa eta kapitalismure kondenaten gatxuenan aurrin!

 

#U30GrebaOrokorra|ea juteko arrazoirik ez gasku falta. Euskal Herrixan ikasi, lan eta bixitxeko gaztion oraine borrokan da

 

#u30gazteokgreba

Ta hamen herrixak grebin ingurun laga daben irudixak:

 

 

 

U-30 eako grebi egosten

Gaur arratsaldeko 6 retan argazki jendetsu atateko deialdixe ein dabe herriko greba komitekuk. Kofrai zaharrin batuko gaz esandako ordun. Beste alde batetik herriko lantokixetan batzarrak daz etxen deialdixaz bat etxeko, argazkixan ikusten dan latxeik udaleko langillin batzarrana agertzen da, bañe ikastetxitan be etxeko diz eta ingurun dazen fabriketan be hortan dabiz. Animo ta Jo Ta Ke danon eskubide sozialan alde!

argazki jendetsu

udaleko langillik

Saharar errefuxiatun kanpamentuta eruteko janari bilketi martxan!

Yaalah elkartik, Udalan laguntziaz martxan ipini dau beste urte batez Euskal Herriko 16. elkartasun karabanako janari bilketi.

Bilketa honetan zeuen aportaziñoi nahi badozue ein aukera bi dakazuez. Bat utarrilan 24re arte herriko ikastetxitan (ikaslintzako) edo baixako eta zapatun (urtarrilak 24-25) herriko denda ezberdinetan.

Dendetan bolondresak egongo diz janarixe batzen eta esko bat botateko prest dazen herritxarrak yaalahelkartea@gmail.com helbidea edo 628986839 telefonure idatzi eta bertan emongo dotse txandan xeetasunak.