Ondarruko udalak “Giza Eskubideak-Konponbidea-Bakea, EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!” lelopin eingo dan elkarretaratzea juteko deixe eindau. Gabon Zahar egunin (Abenduak 31), eguerdiko ordu batetan Alamedan.

Ondarruko udalak “Giza Eskubideak-Konponbidea-Bakea, EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!” lelopin eingo dan elkarretaratzea juteko deixe eindau. Gabon Zahar egunin (Abenduak 31), eguerdiko ordu batetan Alamedan.

Hamen dator beste behin be urteko azkanengoko egunin herriko mendi bizikleteruk ospatzen daben KKTZAN (Ondarruko montanbaikerun jaxe). Aurten jodiute eukiko dabe mendi ibilbidi ze atzanengoko egunetan eindaben haxik mendiko arbola erdixak lurrea botatxule esasku batek baño gexak (je je), ia on zer asmaten daben antolatzallik.


IBONek urtik beteten dotxu gaur (gure kontutan 46) eta Turrunetik belarriko tengada handi bat bixaltzen dotzuau. Euskal Herrire hurreatu zatxue bañe…. ETXIN NAHI ZATXUAU IKUSI!
Badakiau herriko barrixak jarraitzezule zazen lekutik. Baten batek idatzi nahi ixan ezkeo be gustoa hartuko dau eskutitzak, hau de beran helbidi:
IBON IPARRAGIRRE BURGOA
BESARKADA ETXEA
Juntas Generales kalea, 61
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Denpori aurrea du, urte amaieri ate joka dakau eta gure herrikidik etxetik kanpun jarraitzen dabe. Sasoi de EUSKAL PRESO TA IHESLAI GUZTIK euran etxitan ikusteko. NAHIKURE!

Honek diz 2019ko gabonetako TXIRRIMORRASKIn otzarako zenbaki irabazlik:
1.Sarixe: 1561
1. Ordezko sarixe: 3417
2. Sarixe: 1588
2. Ordezko sarixe: 5282
ta azpiko argazkixin ikusten dan lez gauza guztik eruteko karro ederra ekarribiko dabe irabazlik. Bestioi, ia datorren urtin suerte hobiai dakazuen.


Urtero modun, 24 iluntzin Olentzeroaz batea ibili ga kantu-kantari kalez kale. Egun honetan be etxeko mahaixetan, kalin, jai girun… sentiuko douen hutsuni handixe ixango da! Herri honek merezi daben benetako konponbidi aurrea eruteko ezinbesteku de preso iheslari eta deportatu guztik etxin eukitxi!
Hamen iluntzeko kalejirako argazki batzuk, Olentzeroaz batea, danak etxin nahi douzela aldarrikatu dou:










EZ DOK HIRU Euskal musikin benetako histoixin
Antzezlana
Ondarroako Udalan eskutik
Abenduak 29 domeki
arratsaldeko 19:00etan
sarrera 5 €
Euskal musikin imajinario kolektibun murgilduko gatxun ikuskizune
Gure musika ondari, altxor bat da, gure memoixa historikun lekuko emozionala.
Egili: Patxo Telleria
Zuzendaxe: Jokin Oregi
Aktorik: Mikel Martinez,Patxo Telleria
Musiko-aktorik: Adrián García de los Ojos, Maria Arriaga Telleria eta Ivan Allue
Jantzixak eta eszenografixe: Azegiñe Urigoitia
Edizio Musikala: Adrián García de los Ojos
Argiztapena: David Rodríguez
Soinu: Oier Landa
Diseinu Grafiku: Paradox
Argazkixak: Guillermo casas et Pio Ortiz de Pinedo
Ekoizpena: TARTEAN Teatroa

Urteroko ohituriai jarraitxuz Ondarruko umik aukeri eukiko dabe PIRRITX, PORROTX eta MARIMOTOTSen abesti eta jolasakin ondo pasateko. Ongun, BIZI DANTZA ikuskizune eskeiniko dabe. Sarrerak Zurrumurru liburu dendan dakazuez 5 euron trukin. Amatxu aurretik eskuratzeko gomendatzen dabe antolakuntzakuk.

Gogoratu aurten be 246 ohe huts egoten jarraitxuko dabela Euskal Herrixan, tartin 4 Ondarrun. Desiaten gaz ekimen honeaz amaitzeko, bañe bat bakarra be barrun dan bitxartin guk kalea urteten jarraitxuko dou.

Aurten, nobedade latxeik, 564 abestixe kantakou danon artin abendun 31n (martitzena), eguerdiko 12:30xetan, Alde zaharrin herriko musikarixan laguntziaz (ez dozuenok ezautzen kantaik, azpixan dakazue bideo bi. Hasi entsaxaten)

