Aurreko baixakun jakin ben abogaun artin berba einde Apustu Etxin Kontrako Plataformako 8 kiden kontra ipinitxako salaketi bertan behera gelditxu dela.
Plataformako kidik salaketi artxibatin albiste hau barri on modun hartu badabe be, argi laga dabe einddako agerraldi bideun euran burrukiaz segi eingo dabela onarte modure. Martxun 21eako prestatute euken egun guztiko egitarau bertan bera lagaten dabela be esan dabe:
Atzo, martxoak 16, urteko hirugarren erailketa matxisti egon zan Soraluzen. Gixon batek 74 urteko beran ama hil ban.
Hau salatzeko eta erailketa, eraso eta jazarpen matxistiaz okotzeko zuluk arte gazela argi esateko… Gaur (martxoak 17) 21:00 etan BURRUNBADI eingo dou bakotxak beran balkoi edo bentanatik.
Herri askotan zabaldu de espetxitan preso dazenakin gogoratu eta etxin egon bir douen egun honek aprobetxata, gutunak, argazkixak, olerkixak… idazti. Ondarruko ernaik be deialdi hau ein dau ata daben kartel bidez.
Anima eta idatzi bururatzen gatzune! Seguru asko eskertuko dabena!
Hamen dakazuez deserriko helbidik:
📝IDATZI PRESUAI!
Egun honetan etxin egoti gatxe etxen bagatzu, imagina urte luzez kartzelan bakarrik egoti ze ixan bir dan! Dispertsata, isolatute, zapaldute…
Aprobetxa etxin egon bigazen egun luze honek herrixan falta gaskuzenai idatzi eta eurakin gazela adierazteko! Herriko kontuk, barrixak, istoixak, olerkixak, bururatu leiken mile gauza… idatzi!
Gomendixuk:
➡Estankuk zabalik egon arren, aprobetxa oinarrizko erosketak etxea, biharrea… juneran selluk erosteko.
Egun konplikauk datoz aurretik, eta ordo asko pasa biko douz etxin, geure osasune eta ingurukune zaintzen.
Momento egokixe ixan leike eguneroko erritmuatxik eitxen ez douzen gauzak eitxeko, eta aspalditxik pendiente dakauzen liburuk irakurteko.
Turrunak honetxek gomendixuk eitxetzuez, berrogeialdixai ero kuarenteniai aurre etxeko.
1 – 17 segundo, Kirmen Uribe
Kirmenen azkanengoko poesixa liburu. Bertan topakozuez sasoi bateko Ondarruai buruzko poemak, bixitxako gauza inportantiai buruzko gogoetak (maitxasune, familixi, lagunak, herrixe…), atzerriko hirixai buruzko idatzixak… lasai irakurri eta gozatzeko liburu.
2 – Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga
Nobelak gustaten gatzuez? Ba hamen dakazue nobela eder bat. Frankismuko urte ilunak, Euskal Herriko txoko txiki baten, aldaketa politikuk, matxasunak eta gorrotuk…
3 – Bihotz handiegia, Eider Rodriguez
Hamen liburun dazen sei ipuinetan esaten dana baino inportantiaua da esaten ez dana. Pertsona arruntan istorixa konplejuk. Euskadi Literatur Saria irabazi ban.
4 – Chavs, la demonización de la clase obrera, Owen Jones
Kanixak, txonixak… zemat bidar entzun douz horrek berbok? Ba honek liburuk azaltzen dau kapitalistak zelan pobretu eta kriminaliza daben langile klasi, euran interesan alde. Ze pentsa emoten daben liburu.
5 – Kresala, Txomin Agirre
Geure herriko klasiko bat, zeatxik ez? On dala ehun urteko Ondarruko istoixak, Agirre apaizan ikuspegitxik. Gauza batzuk zelan aldatu dizen ikusteko, eta beste gauza batzuk sekule ez dizela aldatzen konturatzeko.
Liburukandik aparte, dokumentalan aukera zabala eskeintzen dosku Argia aldizkariko web horriko “Multimedia” atalak. Bertan hamarnaka dokumental daz. Gai sozialak, herrigintzi, politiki, euskeri, herri mugimendu… eta gai ezberdinan inguruko dokumentalak.
Herrixan hainbat eta hainbat ekimen, danak ez esatearren, bertan behera edo dataz aldatute gelditxu diz azkanengoko ordutan. ETXERATek kartel honeaz jakinarazi dau urte luzez baixakuro baixakuro ein dan ENKARTELADI be bertan behera lagaten dabela deialdi barri bat ein arte.
Guk dakiauenez ekimen desberdiñak atzeatu diz herrixan birus hori dala ta. Hortaz gain, herriko ikastetxe guztik atik itxiko dotxuez bixartik aurrea eta herriko udal instalakuntza publikuk ( Liburutegixe, Zaldupe futbol zelaxe, Arraun egoitzi, Gaztetxi, Etxelila, Kofrai Zaharra, Guzur Etxi, Gazteleku) be atik itxiko dotxuez bixartik aurrea.
Indarkeixa matxistiaz lotutako aurtengo lehen hilketak diz Abantokuk. 2003tik, kontaketi etxen hasi zanetik, 104 emakume hil dabe Euskal Herrixan. Hilketak salatzeko kontzentraziño eingo dou bixar, martxoan 12 xan, iluntzeko 19:00etan Alamedan.