Beste isurketa bat Ondarruko kirol portuko ranplan

Salaketa hau jaso dou EGUZKI talde ekologistatik:

Askotan gertaten dan modun, baixako honetan beste isurketa bat gertatu zan Ondarruko kirol portuko ranplan.

Okerrena da, horrelako isurketak legalak dizela. Teorikoki toki hau prestatute da txalupak garbitzeko, pintura zaharrak kentzeko eta margotzeko.

Baina gure iritzirako ez da ondo prestatute, ixan be lan honek egin eta gero zikin guztixak errekan amaitzen dabe.

Sahieztu leike. Guk proposamen zehatz bat dakau horrelako isurketak ez egoteko gehixa.

Horretxeatxik, EGUZKI Talde Ekologistatik Eusko Jaurlaritziai ( Puertos ) eskatzen dotzau itsasontzixai pinturaik ez kentzeko presiozko ur txorrotadakin ezta pulidorakin be, egoera hau konpondu arte. Bai Ondarrun, eta bai beste Gipuzkoako eta Bizkaiko portutan.

ANDONI ARRIZABALAGA BASTERRETXEA gogun 36 urte eta gero!

1960 eta 1970. hamarkadan Ondarruko herrixak bixi ixan zitxun gertaeran (politiko, sozial, kultur eta kirol) pertsonai ezagunetarikoena billakatu zan ANDONI. Antifrankismun borrokan eredu (ETAko kidi), langillik antolatzen ( Euskal Herriko CCOO sindikatuko sorkuntzan), Dantzai porrokatu (SILBERIOn jarraitzalli), Mendizale amorratu (hil be han eizan), Jaizali (argazkixak ikusti besteik ezta)….Azpixan dakazue goxan idatzitxako guztin baieztapena.

ANDONIai atatako azkanengoko argazkixe da beheku, hil baño ordu batzuk ariñaua atataku

San inazioko jaxak gogoratzen

Aspaldi gaztik ixati laga douenok gaurko eguneko oroitzapenak gogun dakauz. Celedonio eskolako jolas tokixan parranda asko botatakuk gaz ta faltan botaten douz urte haiek. Gau pasak, sokamuturrak, txozna inguruko anbienti, errekako jolasak…Hamen dakazue gure artxibun topa douzen urte horretako egitarau desbardiñak, zihur gaz argazkixak be eongo dizela sasoi hartakuk, guk gustoa gordeko genduke. Animaten bazaze korreo honeta bixaldu: otzara@hotmail.com

Sahara okupatun inguruko solasaldixe aktibista exiliatu baten eskutik! Baixakun 18:00etan Gaztetxin

Baixako honetan (Uztailak 31) arratsaldeko 18:00etan Gaztetxin, Yaalah elkartik eta OGAk antolatute, Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuai buruzko mahai inguru egongo da.

Bertan, Mendebaldeko Saharan aktibista politiku ixatearren exilixure behartu ixan dan militante batek hartuko dau parte. Beran ibilbidi, gatazki eta gaur egungo egoeri ezautzeko aukeri egongo da. Ta antolatzailik aurreatu doskuenez, zuzeneko musika sahararraz gozatzeko aukeri be eukiko dou.

Hamen Saharar gatazki ulertzen laguntzen daben bideu:

KULTUR UHERIko sarrerak abiada ederrin duz, hartuzu zeurik?

Ikusizu datorren asteko baixakutik aurrea zelako egitaraua dan Kultur Uheri ekimenin? Guk lelengotik hartu dou sarrerak, eta zuk? Ez laga atzanengoko momenturarte bestelan gero popa ustel.

Beste alde batetik, Udalak ein dau ‘Kultur Uheri’ egitasmoko sarreran zozketi. Irabazlik sarrera bi eukiko dabe eskure.

Sarrerak Turismo Bulegun jaso behar diz, 10:30etatik 14:30eta eta 16:30etatik 20:30eta. Eskerrik asko parte hartzearren eta zorionak zortedunei! Honek diz irabazlik:

Gutzako, beti de 26!

Atzo Galiziar herrixai erakutsi gentzan gure elkartasune eta gaur KUBAko herrixaz gogoratzen gaz. Gaurko egun batez, on dala 67 urte, bizardun talde batek Moncadako kuartela hartu ban Santiago de Cuban, Fulgencio Batista diktadori gobernutik kentzeko, hoixe ixan zan iraultzin hasieri.

25 de Xulio DIA DA PATRIA GALEGA!

Alla da aurtengo Gallegun Aberri egune eta zelan ez Ondarruko udaleko mastan irudi hau ikusi dou gaur goxin. Herrixan asko diz handik etorritxako lagunak, gexenak biharrea, eta hamen sustraxak botatxuenak. Normala da gure kalitan euran hizkuntzi entzuti, herriko padroin abizen galleguk arruntak diz…. Guk bat etxen dou euran askatasun nahixaz. Bi herri borroka bat. Holantxek ulertzen dou internazionalismu. Viva GALIZA CEIBE!