Gure gaztik argi dauke, HAU EUSKAL HERRIXE DA!

Udi alla da ta kanpotik etorritxako lagun asko ikusten douz gure kale taberna edo plaxetan. Beti da ardi galdoen bat eta ondo dator gogoratzi nun dazen, hori ardatz hartu eta paetak margoztutxue leko esanguratsutan Ondarruko ERNAIko gaztik , mezu argi bat zabalduaz ingles hizkuntzan:

WELCOME TO THE BASQUE COUNTRY! THIS IS NOT SPAIN nor FRANCE!

(ONGI ETORRI EUSKAL HERRIRE! HAU EZ DA EZ ESPAÑI EZ FRANTZI!)

Gelasio Etxebarria agertu de!

Larrialdi zerbitzuk jakinaraztea emon dabenez, Gelasio Etxebarria harremanetan jarri de etxekukin eta bilaketa lanak bertan behera laga dotxuez.

KULTUR UHERI aurkeztu dau Ondarruko Udalak

Kultur Uheri egitarau aurkeztu dau gaur Ondarruko Udalak. Uztailan 31an hasi eta Abuztun 30earte, asteburo guztitxan eukiko dou kultur ekimen ezberdinakin gozatzeko aukeri!

Ume, gazte edo helduntzako egitarau beti antolatu dau udalak herriko kultur eragilikin eta Euskal Herriko artista ezberdinakin.

Egitarau, gehixen bat herriko FRONTOIN kokatute egongo da eta sarrerak prezixo sinboliko baten erosi biko diz turismo bulegun aurretixaz. Udaletik, kulturiaz gozatzeko baldintza seguruk nahi dabe bultzatu eta herritxarrak segurtasun neurrixak errespetata ekimen honetan parte hartzea gonbidatu dabe.

Hamen egitarau osu:

LARRUN ez da mugi!

Atzo goxin ehundaka lagun batu giñan LARRUNgo tontorrin, tartin ondarrutar gazte kuadrilla bat. Pausoz pauso altza giñan gaillurrea egunero zapaltzen gatxuen mugi hamaike aldiz zapalduz. Batzuk hegoaldetik eta bestik iparraldetik, bi bide tontor bardiñaz. Geure herrixe askatzeko determinaziñoiaz martxan gaz. Euskal Herri aske, feminista, sozialista, euskaldun eta ekologisti eraikitzea guz!