ONDARRU (TXOKU) eta MUTRIKUn (ZUBIXA) arteko topaketak eingo dou ongoxe zapatun (Uztailak 18) Mutrikun. Herriko tabernan billakaeran ingurun, euran egoeri zelan dan ta aurrea beire zelan kudeatu gure lokalak aztertukou. Mahai-inguru, Muralan pintxaketi, giza kati, kantu poteu, bazkaxe, kantaldixe…. ta urten leikezenak. Han ikusiko gaz!
EH Bildun mitiñe ein zan atzo Itsasaurren. Herritxar asko eta asko batu ginan bertan Ikoitz Arrese eta Idurre Bidegurenek esateko eukena entzuteko.
Unai Urruzuno herritxarrak hasieran esan ban modun, ziurrenik konbentsiu biharrik baik, han geuazen gehixenok argi dakauelako ze momento bixi douen eta herri honek etorkizunik eukiko badau, EhBildu dala aukera bakarra.
Ikoitz Arresek, Berri Txarraken letra oroituz: “Pasioa da hemen exijitzea zilegi den gutxieneko hori”.
— Ondarruko EHBildu (@ehbilduondarroa) July 9, 2020
Ezkerra ala eskumi? Gardentasune ala korrupziñoi? Zerbitzu publikutan inbertsiñoik ala rekortik? … Ehbildu ala PNV?
Hamen, HITZAn Unai Urruzunoi einddako elkarrizketi be. Parlamentaxo ixatiai lagako badotsa be, EhBildun biharrin segi eingo dau, euskal herritxarrok, merezi douen herri horren alde biharreako PREST!
Bixar, eguaztena, gabeko 10etatik aurrea RADIXU IRRATIAko AZKEN MOHIKANOAK irratsaiun…Koldo Mitxelena Kulturungunin eta Altxerri Galerixan beran omenezko erakusketak dizela ta, pasan otsaillin Donostin hil zan, DON HERBERT artista estatubatuarra ezautukou. ARTELEKUn sorreratik amatxuera arte maisu-grabadori ixandaku, beran ikasli ixan zan JOSUNE LAKA margolaixaz be berba eingou.
Idatzi hau zabaltzeko eskatuzku Jon Anderren etxekuk:
Egun berezixe ixan da gaurku, benetan barrurarte aia gazkuz zuen besarkadak eta musuk. Oso beruk ixan diz eta inddar handixe emozku dakauen hutsuni beteten hasteko. Bixotzez eskerrak hurreatu zazen danoi: neure partez eta batez be Jon Anderren partez. Matxe matxe Jon Ander, gero arte.
Bideo hau jaso dou. Bertan, korretatik pankarta erraldoik zelan botaten dotxuezen ikusi leike. Alde baten ustelkexi, murrizketak, Zaldibar, entxufismu… eta bestin horrei danai alternatibi ixaleikena gure herrixe ezkerretik eraikitxeko eta politika sozial, feministak, ekologistak…. bultzatzeko!
Uztailak 5 domeki, eskualdeko herritxarrak batute, kotxe-karabani ein de, EhBildun aldeko bozki eskatuaz datorren domekako. Ziortza-Bolibar-en hasi eta Ondarrun amatxuaz.
Lea-Artibain, argi dakauelako; posible dala eta argi dakaulako; etorkizun hobi merezi douela!
Uztailan 12an dakau aukeri, gure haserri eta gure nahixe adierazteko. EHbildu, PREST dalako merezi douen herri horren alde biharra eitteko, borrokatzeko.