40. urte pasa diz Ondarruko herrixai sekule ahaztuko ezgakon gaba horretatik. Kanpai eta turrun hotsa, giro nahasixe, lehenengoko manifak, jenti kalin… Angel Etxaniz edo herrixan ezaunaua ixan dan hogetahamalauko Angelei 1980ko abuztuko gaba honetan kendutzen bixitxi estatun aginddupin biharra etxen ben mertzenaxo faxistak.
Herri batasunako militanti, Aurrera kirol elkarteko kidi, herrigintzan pixo handixe eukan pertsoni… ezkertiarra eta abertzali. Errepresiñoi lehenengoko pertsonan ezautu ban Angelek, atxiloketak, torturak, negozixuai erasuk… eta berak esaten eban modun «DEMOKRATAK» kendutzen bixitxi.
Gaur (Abuztuak 29), Angelek eta beran senidik merezi ben omenaldixe eskeini dotsa herrixak. Emoziñoiz betetako ekitaldi xume honetan, oroimena eta justizixi aldarrikatu dou pilobat herritxarrek. Angelen modun argitxu baik dazen estatun hilketak argitzi eta justizixi be eskatu dou gaur 34 diskoteka aurrin.




Pedro Lasartek «Toxu» emon dotsa hasieri ekitaldixai berak egun horrek espetxin zelan bixi ixan ban kontaten. Gure helburu politikuk lortzeko bidin, herri mugimenduk euki daben, dauken eta eukiko daben inddarra nabarmendu dau.
Agurre eta lora eskeintzin ondoren, Angelen seme Aiertek be emoziñoiz betetako berbak bota dotxuz. Eurak umik zile, aitai bixitxi kendu eta ingurukukandik jakin bela zelako pertsona handixe zan euraneko atxe. Euran amai (Amaia) bixotzez eskertu dotse egoera gogor horrei aurre ein eta kemen guztiaz familixi eta seme alabak aurrea atati.





Ekitaldixe amaitzeko Ezker Abertzalik irakurketi ein dau eta Angelek Euskal Herrixan alde emondako guzti goraipatu dau. Danon moduko herritxar arrunt bat zala esan geinke Angel. Euskal nazio askapen mugimendu osatu ixan daben milaka militanten moduku. Jente arrunt baine konprometitu, norberana bai, baine ondukune eta danona be borrokatzin aldeku. Memoixin ingurun pauso handixak emoti tokaten gazku. Errekonozimendu, egixe eta oroimena bultzatute Herri honen parte ixan dan eta ondio be badana idazti geure esku da. Eta gaur omenaldi honeaz hoixe nahi ixan dou bultzatu. Alde batetik pasa zanan egixe konta, senidik eta hurrekuk babestu eta etorkizunin aurrea etxeko behar-beharrezku dan errekonozimentu eta justizixi aldarrikatu. Gure ondorenguai trasmitiu nahi dotsauen hori geuk idatzi bir dou, bestelan etsaixak idatziko dau eta.
Eueldixak ez lagundu arren eta eguneko euri zaparraraik handixenak omenaldiko tarte horretan bota arren, herritxarrak ez diz uxatu eta aterkin azpixan egon diz Angelei eta familixiai merezitxako omenaldixe etxeko. Herrixan sarri esaten douen modun, TXINGOR-EURITXAN be aurrea beti!
Hamen lagaten dotsuau urteurren honen harire ata dan eskuorrixe eta wikipedian idatzitxako Angelen inguruko artikulu:
https://issuu.com/turrune/docs/angel_diptikoa
https://eu.wikipedia.org/wiki/Angel_Etxaniz_Olabarria

Gora Angel eta gora Euskal Herri aske eta sozialisti!