40 urte datoz Angel Etxaniz Olabarria faxistak erail ebenetik! Zapatun ekitaldixe

1980ko abuztun 30in erailben Angel Etxaniz Olabarria BVE ko faxistak.

Angel militante abertzale eta ezkertiarra zan, batxe aurrera kirol elkarteko kidi be. Herrixan asko maitxatutako pertsoni zan Angel, 34 dantzaleku ospetsuko jaui be bazan eta handixeik gelditxugakon Angel hogetahamalauku ezixena.

Herixotza hau beste asko eta asko modun argitxu baik gelditxu zan. Herri modure Angelek merezi daben omenaldixe eingo dotzau Zapatun (Abuztuak 29) 20:30etan 34ko parin.

Denporakin batea geu be teknologixa barrixeta amoldaten gabiz eta orri hau sortu de wikipedian Angelei buruz dakauen informaziñoi guztiaz:

https://eu.m.wikipedia.org/wiki/Angel_Etxaniz_Olabarria

“Memoria kolektiboari heltzea beharrezkoa da, gure herriaren memoria kolektiboaren parte da hau ere, memoria latzaren parte. Egia, justizia eta erreparazio eskubideak lanketa handia suposatzen du. Eta guztiok ez gara leku beretik abiatzen. Zauriak osatu nahi baditugu, isiltasuna ezin da aukera bat izan. Ukatuak edo isilduak izandako sufrimenduak izendatzea eta gertatutakoaren memoria kritikoa lantzea beharrezko dira jendarte justu baterako. Ikertzea, aztertzea, biltzea, hausnartzea, argitaratzea, oroitzea, eta ez ahaztea.”