ASIER BADIOLA LASARTEn egune da gaur, ZOIXONAK lagun!

Beste urte bete herritxik kanpun zazela zoixontzi toka gasku. INDI, zeu geure ondun sentiuteko, besarkatzeko….. irrikitan gazela nahitzuau esan TURRUNE etxen douenok. Atzo zalakun esango leuke Indixo zaharrak, ba ez, gaur 40 urte handi etxetxuz ASIERek. A zelan laga bitzauen belarrixak etxeratzen danin. MATXE-MATXE Zatxuau!

Ernaiko gaztik antolatute, pilobat karta eta argazki bixaldu dotse Asierrei zoixonak emoten eta maitxasune bixaltzen

Zubi Zahar Ikastolako IKAMA taldi aurkeztuko dabe ikaslik

Irailan 12an aurkeztu ben nazional mailan IKAMA (Ikasleok Martxan) ikasle antolakunde barrixe Elizondon.

Ikasle burrukiaz euskal eskola herritxar eta burujabi eraikitxi helburu modun, ikasle eremun borrokatuko dabe Euskal Herri aske eta ezkertiarra eraikitxeko bidin.

Zubi Zahar Ikastolako ikasle batzuk badabiz antolatzen eta ikasle taldi sortzeko asmuaz. Taldin inguruko xehetasunak, helburuk, dinamikak… aurkeztuko dotse gainontzeko ikasliai Irailak 25in 09:50in goiko soinketa gelan eingo daben aurkezpenin.

Hamen aste honetan Instituto parin agertu dan murala:

Irailak 28 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin: SANTA MARIA, munduari buelta eman zion lehen ontzia, zelan ONDARRUTARRA?

Zientziaren giltza elkartik antolatutako hitzaldixe eukikou ongoxe astelehenin (I-28). COVID 19 dala ta geldialdixe euki dabe zientzialaxak bañe martxan ipini eidi esasku. Baldintza berezixetan entzungou berbaldixe: maskarillakin, aforo mugatu, aulkirik ezingo da mugitu..Bañe dana ez da arazu ixango, zuzenin youtube bitxartez ahalko da entzun eta ikusi. Gaxe, Munduai buelti emotzan txalopin jatorrixe aztertuko da eta hizlaxak: XABIER ALBERDI LONBIDE historialaxe eta FERNANDO AGIRRE ARAMAIO historiazali ixango diz.

Apustu etxin eta makiñan kontrako plataformi ekiñin!

Idatzi hau bixalduzku Plataformakuk:

Ieup!🙋‍♂️ Hamen gatoz barriro, aurreko hillitan einddako firma bilketan 600 firma baino geixa lortu 💪 douen arren atxikimendu kanpañiaz jarraitzen dou. 
Apustuetxi eta orokorrin herriko tabernetan banatute dazen joko makina guztik sekulako arazuk sortzen jarraitzen dabe herrixan inpunitate osuaz. Inpunitatiaz amatxu eta horrei aurrre etxeko ahalik eta firma gexen nahi dou lortu!!!

Atzo, herriko lau leku  ezbardiñetan (Alamedan, Musika eskolan, Zaldupeko zubixan parin eta Iñaki Deunan) buzoik 📭 ipini genduzen. 
Laster aiako diz etxita atxikimendu emoteko paperak📜. Bera papera bete 📝eta ipini douzen buzoitxa📮 bota.
Danon artin lortukou, apustu etxi eta joko makinak herritxik kanpoa!!! ✊🏻✊🏻

Urriak 4 (domeki) TONTORRAMENDI ko VII. IGOERA BERTIKALA

AURRERA MENDI TALDIk eta ONDARRUKO GAZTE ASANBLADIk antolatutako ekimena da hau. Urtetik urtea mendi korrikalai gexak hartzen dabe parte bertan nahiz eta aurtengu berezixe ixango dan COVID 19i dala ta. Bertan parte hartzeko korreo honeta idatzi birde irailak 20 tik 30 bitartin: tontorramendi@gmail.com

*Oharra: Gaur zabaldu de ixen emoti ta dida baten bete da parte hartzeko pertsona kopuru

Kofrai barriko biharrak aurrea duz

Eraikin barrixe altzaten eta zaharra hutsitzen hasitxe daz, barran egunero bertan dabizenak sumaten dabe hori (zurrumurruk diñue urte barrirako aldaketi eindde eongo dala). Horren adibide garbixena da gaur eguneko kofraxan euazen FELX BERISTAIN en margo lanak tokiz aldatzen dabizela. Lan hori aurrea eruteko Gasteizko empresa bat arduratu de ARTYCO. Eurakin eon gaz biharra zelan etxen daben ikusten. Hamen irudixak.

Irailak 21 (astelehena) Ondarruko PENTSIONISTAK martxan osteabe!

Opor txiki batzun ostin (ekainak 29 xan eiben azkanengoko elkarretaratzi), hamen datoz PENTSIONISTAK Alameda osteabe “danon” eskubidik atxik borrokatzea. Bixitxa guztin lana ein eta jubilaziñoi duin bat jasotzi bidezku dalako, urteten dabe kalea gure edadekuk.

Gogoratu, ongoxe astelehena irailak 21 eguerdiko 12 xetan danok Alameda. Mamarro kristu dala ta danok maskarillakin eta bata bestiaz tarti lagata. Osasune danan gañetik (gerra asko emon birdou ondioik eta), diñue antolatzallik.

Euzkixe egon, aterkin azpixan egon, hor egon diz astelehenero Alamedan pankarta atzin. Gora zuek!