Agurrik ez, gero arte BISIT!

TURRUNEko lagunok:

Kolpe gogorra jaso dou gaur, BISITek agur esazkulako. Gaxoik euala bagenkixen bañe bera ezautute aurre engotzala ez geunkan dudaik. Zeñek ezeban ezautzen BISIT? ZUBI-ZAHAR herri ikastolan, Udalin, Etxelilan, Lagun artin, Indixo artin… Beti baikorra, irrifartsu, arazuai adarretatik heltzen dotzana.

BISIT, geure Indixa sorgiñe. Ospitxal zaharrin euki gendun aukeri bera ezautzeko, AEKko barnetegixan, Agurtzane Bermioi esker, kazulara eta saltsa guztin tartin, eta hasieratik lagun ein giñan. Seixan konturatu giñan sorgiñe zala; sorgiñe, euskal emakume miragarrixe. Zenbat kontu, zenbat barre eta sorginkeixa … Barnetegitxik ikastola, beran gozotasunaz Zubi Zahar Herri ikastolako zenbat ume eta nausirei emotsan bazkaltzen, irribarre bateaz beti. Beti alai: antzerkixe, dantzi, andrabandi … Beti zeozetan gure Bisit!

Zinegotzi be eon zan Udalin, barditasunin zelan ez, emakumion eskubidin defentsan! Ondio be hobeto ezautzeko aukeri euki gendun: feministi eta abertzali.

2010in beran lehenguso matxi kartzelaratu eta hortxe beti, bidelagun, beran irribarre eta umoriaz inguruko guztiai minak arindu nahixan. Eta bizi miñak, minbizixak erun dau geure albutik …

Euki dou aukeri azken txanpa honetan zeuaz egoteko: Lehenako histoixak gogure ekarri eta barre batzuk botateko. Botx gogun euki gendun, barnetegiko abenturetan, eta “ondo” dala esanda hartu zendun lasaitxasune … Etorkizunan ingurun berba eitteko; “presuk etxea ekarrikouz ezta?” galdetu zendun, Asier ixenta, beixak beteta, ezin ixan dozulako aske ikusi zeure lehenguso matxi, telefono dei hotza ixan dalako euki dozuen bide bakarra.

Beste behin be kartzela politika ankerra presente. Baine zure maitxasune horren danan gainetik da! Besarkada estu bat Pablo, Aiert, Ainhoa, etxeko eta lagunoi.

 Ziur euki Bisitek geuaz, geure barrun jarraitxuko dabela, bidi eitten, gugan laga daben hazixe: maitxasun eta askatasunin loratuko dalako.

Matxe-matxe Bisit!

IKASTOLAko lagunak:

BISITek ikastolan ixe danetik ein dau ezin eskuk kruzata eon. Umik, Aiert eta Ainhoa, ikastolan eukazen eta beran ekarpentxu etxeko goguaz sartu zan batzordin. Beti egon da esko bat botateko prest: idazkaritzan laguntzi bizala eta hortxe hasi zan bera, gero ikastolako etxea etorri zan bixitxea, Plazagainin haurtzaindegixe irai zanin garbitxasuneko langile modun hasi zan eta era berin ikastolako jantokixan egon da lanin.

Ikastolako umik ohitxura handixe dauke egunero jantokire jun eta bertako langillikin berba etxeko jolas ordutan, zer da jateko, ederra, jiji-jaja… Irakasle postoik ez badau bete be iñoiz, hezitzailebeti! Zenbat emoskun danoi…

20 urte baño gexauan ikastolatik pasa dizen ume guztin konplize paregabi ixan da. Eta on… egunero faltan botaten dou..

EH Bilduko lagunak:

2015eko udal hauteskundeetako zerrendak osotzen  geuazela beharrezku ikusi gendun bera hor egon bizala, enbidu bota ta … zeatxik  ez? berak. Ondarru hobe bat etxeko beran aportaziñoi eztou errez ahaztuko.

2015-2019ko legegintzaldixan EH Bilduko udal zinegotzixe aukeratu ban Ondarruko herrixak  ta  berdintasun alorran arduri hartu ban.

2016xan Kamiñaldeko ezbeharra ixan zanin etxetik urten beharra euki ban, hala eta guztiz udal lantaldin burubelarri jardun ban, beti  baikortasunaz eta taldekuk beti animatuz.

KARENKAko lagunak:

Karenkan sorreran partaide, edozein ekintzatan laguntzeko beti prest. Zeure irribarri beti ixango dou bidelagun. Eskerrik asko Bizit!Doluminak familixiai.

UXUko lagunak:

Eskerrik asko hainbeste urtin Azarun 25eko ANTZERKIXAN parte hartzearren (TRAMAN & BRIX antzerki taldeko kidikin batea) eta feminismun alde ein zendun bihar guztiatxik.Zu kontzejala ixatik erreztu einban gure biharra, instituzinoitxatik be feminismu landu eta bultzatu leikela erakutsi zendunelako. Muso bat BISIT!!

ETXELILAko lagunak:

Nola ahaztu zure irrifar eta umore bizia, datorrenari aurre egiteko zenuen abilezia. Etxelilako lau paretetan zein hutsune berezia. Ondarru morez janzteko Bisi teman zenuen jauzia, eta orain guk zainduko dugu zuk ereindako hazia.

Betirarte lagun eta kide!