Euskal Herriko Pentsiodunen mugimenduk antolatutako ekimena eukikou ongoxe zapatun herrixan. Zaldupetik eguerdiko 12:30 tan urtengo daben mobilizaziñoik, hellburu argi bat eukiko dau: PENTSIÑOI PUBLIKO DUIÑAK!. Danoi ikutzen gatxun gaxe dalako, geu be han eongoga.
Aurten be KOLDO ez douelako ahazten, hainbat ekimen antolatu douz. Batetik eta merezi ban latxeik eta gexen bat belaunaldi barrixai beire beran bixitxi eta herixotzin inguruko zehaztasunak jakin arazteko, https://eu.wikipedia.org/wiki/Koldo_Arriola_Arriola sortu dou. Bertan irakurrikozue zein zan KOLDO, nun jaxo zan, familixako kontuk, ikasketak… argazkixan bidez lagundute.
Beste alde batetik, bera hil ben (Pikolun kuartela ixandakun aurrin) oroitgarrixe ipini dou QR irakurli barne.
Holaik hasten da KOLDO ARRIOLAi buruz Wikipedixako orrixe
Koldo Arriola (Ondarroa, 1956kootsailaren 12a –ib., 1975ekomaiatzaren 24a) Ondarroako Guardia Zibilen kuartelean eraila tiroz. Institutuko kideen arteko afari baten ostean, lagun koadrilan taberna batetara zihoazela, Guardia Zibilaren kuartelaren paretik pasatzen ari zirela bertan zegoen guardiako Guardia Zibil batek hurbildu eta barnean eskatu zion Koldo Arriolari. Segundo batzuetara entzun zen bere bizitzarekin bukatu zuen tiro hotsa.
Koldo Arriola Berriatuko Orubixe Nagusixe baserrian jaio zen 1956ko Otsailaren 2an. Berriatuan eman zituen umezaroko lehen urteak; baina ume zenean oiraino, 1960 hamarkadako lehen urteetan baserritik Ondarroako Iturribarri kalera leku aldatu ziren. Iturribarri kaleko 2en zenbakian bizi izan zen Koldo, Luis Arriola Kaltzakorta aita eta Zelestina Arriola Arriola amarekin batera.
Koldo Arriolaren familia etxea eta taberna
1963ko Abuztuan ireki zuten Orubixe izena jarri zioten taberna etxe azpian, familiako ogibide. Hasierako taberna hura, gerora, jantoki ere bikatu zen 1975erako. Luis eta Zelestinak, bien artean eramaten zuten taberna xumea zen. Herritar xehe eta adinekoen biltzeko gune gehien bat.
Gaur goxin beste behin be ELKARTASUN otzara eder bat zozketatu dabe Preso ta Iheslaxan aldeko lagunak. Mahaxe Kofrai Zaharreko tunelin ipini dabe, euro bat boleto bat eta suerti ixan ezkeo otzara eder bat etxea. Azpixan ikusiko dozuen zenbakixe ixan da irabazli eta ez baleuke urtengo azpixan ordezku. Zoixonak irabazliai eta gozatu janarixakin.
Ekainan 21 etik uztailak 30 ea antolatu dabe 2021 eko PLAZAGAIN LUDOTEKI, HH3, 4 eta 5 urtekuntzako goxeko 10 etatik 13:30 ta. Ixen emotik Zubi-Zahar herri ikastolan eta behian agertzen dan telefono zenbakixan. Zehaztapen gexa Ekainak 18 an (baixaku) arratsaldeko 6:30 tan eingo dan batzarrin BIXIKAN eko lokalin.
PALESTINAko herrixak bixi daben egoera gogor eta mingarrixan aurrin ELKARTASUNE erakusteko konzentraziñoi bat eingo da ongoxe zapatun (M-22) eguerdiko ordu batetan Alamedan. Gu han eongo gaz!
Uztailan eta Abuztun (martitzenetan, eguenetan eta zapato goxitan) eingo dizen Udalekuk diz eta edozeinek parte hartu leike, beti be 8 urtetik goruzkuk. Animako baziñake, azpixan dan korreo elektonikure idatzi edo ta behian agertzen dan telefono zenbakire deitzi baño ez dakazue.
Ongoxe baixakun kofrai zaharrin eta arratsaldeko 6 etatik 8 reta DBHko ikaslintzako eingo dan ekimena da hau, bertan irakurketa jasu lantzen erakutsiko dotze tallerran bidez. Jarleku mugatuk egongo dizenez komeni de lelengotik deitzi behian agertzen dan telefono zenbakire.
Behian dan argazkixe gaur eguerdiku de. 173 lagun batu dizela Alamedan esasku antolatzallik eta datorren astelehenin be han eongo eidi. Bide batez gogoratu ongo eguaztenin batzar batea deitxu dabela kofrai zaharrin arratsaldeko 6:30 tan.