KOLDO ARRIOLA ARRIOLA gogun 46 urte ta gero!

Aurten be KOLDO ez douelako ahazten, hainbat ekimen antolatu douz. Batetik eta merezi ban latxeik eta gexen bat belaunaldi barrixai beire beran bixitxi eta herixotzin inguruko zehaztasunak jakin arazteko, https://eu.wikipedia.org/wiki/Koldo_Arriola_Arriola sortu dou. Bertan irakurrikozue zein zan KOLDO, nun jaxo zan, familixako kontuk, ikasketak… argazkixan bidez lagundute.

Beste alde batetik, bera hil ben (Pikolun kuartela ixandakun aurrin) oroitgarrixe ipini dou QR irakurli barne.

Holaik hasten da KOLDO ARRIOLAi buruz Wikipedixako orrixe

Koldo Arriola (Ondarroa, 1956ko otsailaren 12aib., 1975eko maiatzaren 24a) Ondarroako Guardia Zibilen kuartelean eraila tiroz. Institutuko kideen arteko afari baten ostean, lagun koadrilan taberna batetara zihoazela, Guardia Zibilaren kuartelaren paretik pasatzen ari zirela bertan zegoen guardiako Guardia Zibil batek hurbildu eta barnean eskatu zion Koldo Arriolari. Segundo batzuetara entzun zen bere bizitzarekin bukatu zuen tiro hotsa.

Koldo Arriola Berriatuko Orubixe Nagusixe baserrian jaio zen 1956ko Otsailaren 2an. Berriatuan eman zituen umezaroko lehen urteak; baina ume zenean oiraino, 1960 hamarkadako lehen urteetan baserritik Ondarroako Iturribarri kalera leku aldatu ziren. Iturribarri kaleko 2en zenbakian bizi izan zen Koldo, Luis Arriola Kaltzakorta aita eta Zelestina Arriola Arriola amarekin batera.

Koldo Arriolaren familia etxea eta taberna

1963ko Abuztuan ireki zuten Orubixe izena jarri zioten taberna etxe azpian, familiako ogibide. Hasierako taberna hura, gerora, jantoki ere bikatu zen 1975erako. Luis eta Zelestinak, bien artean eramaten zuten taberna xumea zen. Herritar xehe eta adinekoen biltzeko gune gehien bat.

Eta irakurten jarraitxu nahi ixan ezkeo, helbide honeta sartzi baño ez dakazue. https://eu.wikipedia.org/wiki/Koldo_Arriola_Arriola