Gaur 49 urte diz Gotzon Ibarloza Zubikarai Ondarrutar errefuxiatu politiku auto istripu bat eta gero Bordelen hil zala.
1969 urtetik aurrea ETA erakundeko militanti zan (erakundik baieztatute) eta 1971 an ihes ein bihir ixan ban Iparraldea.
Herixotza honen urteurrena Euskal Memoria fundaziñoik gogorarazi dau beran sare sozialetan. Memoixa kolektibun aldeko lan handixe etxen dau talde honek, batzuk inposatu nahi daben memoixa bakarran aurrin.
Ondarruko Andrabanda Feministin 10.urteurrena ospatzeko ekintzan barrun, Euskal Herriko Andrabanda Feministan Topaketi egingo da irailan 18 xan, zapatu, Ondarrun. Azpixan ikusiko dozuen kartelin azaltzen da egun horretako egitarau
Egun guztiko egitaraua antolatu dabe, Covid-19a dala ta ezarrita dazen arau eta protokolo guztixak kontun hartuz.
TONTORRAMENDIko igoera bertikalan antolatzallik (Ondarruko gazte asanbladi eta AURRERA mendi taldi) sare sozialetan zabaldutako mezu de azpixan irakurriko dozuena:
EUNON MENDIZALE!! Badatorrela tontorramendiko igoeri. Udan nahiko entrenaza? Ixen emoti bixar hasikora eta AURRERA mendi taldeko web orritxik ixangora, bertan dan inprimaki bat betez. Gogoratu epin barrun emon bidela ixena, Irailak 1 etik 21 ea.
41 urte pasa diz Ondarruko herrixai sekule ahaztuko ezgakon gaba horretatik. Kanpai eta turrun hotsa, giro nahasixe, lehenengoko manifak, jenti kalin… Angel Etxaniz edo herrixan ezaunaua ixan dan hogetahamalauko Angelei 1980ko abuztuko gaba honetan kendutzen bixitxi estatun aginddupin biharra etxen ben mertzenaxo faxistak.
Herri batasunako militanti, Aurrera kirol elkarteko kidi, herrigintzan pixo handixe eukan pertsoni… ezkertiarra eta abertzali. Errepresiñoi lehenengoko pertsonan ezautu ban Angelek, atxiloketak, torturak, negozixuai erasuk… eta berak esaten eban modun “DEMOKRATAK” kendutzen bixitxi.
40. urteurrenan harire, Wikipediako horri hau sortu zan ixez, bertan Angelen inguruko informaziñoi guzti da ikusgai.
Aurrera kirol elkartik 100 urte beteten dotxuzen urte honetan, argazki ezin aproposaua da ondorengo hau:
Futbolzale amorratu zan Angel eta urte askun egon zan herriko futbol klubin inplikata.
Ondorengo argazkixak, herrixak Angelen erailketin ondoren eukitxako reakziñoi islatzen dabe:
Ixez, 40. urteurrena bete zan egunin, Ondarruko Ezker Abertzalik ekitaldi xume baine berezixe eitzan Angelei eta beran senidiai. Hamen lagaten dotsuau ixezko irudi batzuk.
Denda txikixan aldeko apostu aspaldiku de TURRUNIN, edozer ekimen bada, gu han eongo gaz eta ongo domekan be Alamedatik ibiliko gaz, hurreatu zeu be goxeko 10 etatik arratsaldeko 7 rak bittartin!
Atzanetan gabiz danok be oporrakin. Gu sakabanatute gabiz ongo egunetan, batzuk Caceres aldin gabiz, behian ikusiko dozuen latxeik, bestik Benidorm aldin, Landetan be ontzurarte ibili dizenak be badaz eta herrixan gelditxu dizenak,noski, bañe Iraile ate joka dator da bakotxe bere lan postuta hurreatzeko ordu allako gasku laster baten. Inddarrak barriztute gatoz TURRUNE etxen douenok, ia 2021-2022 kurtsu iezku baño hobi dan, animo danoi!
Herriko dendan aldeko hautu aspaldiku de TURRUNIN. Denda txikixak herrixe bixik mantentzen dabela pentsaten dou eta liburo denda bat zabaltzi ospatzeku dela ereisten gasku guri, beraz ZURRUMURRU barrixai ongi etorrixe emoteko han eongo gaz. Gogoratu ongoxe baixakun arratsaldeko 8,30 xetan ZURRUMURRUko eskaparate aurrin.
Beste urte batez, abuztuak 14 an be eztou hutsik ein, kalea urten dou herrixan falta dizenak gogoratzen eta ETXEA! ekarri birdouzela aldarrikatzen. Aurten be ezta ixan geuk nahiko gendun latxeik (Covid-19 dala ta) bañe han batu gaz zahar eta gazte pankartin atzin ta herrixai buelti emonaz eurakin akorda gaz. Kalik be txukundu douz euran argazkixakin!
Kurtso hasiera potenti nahi dotze emon AURRERA K.E. taldeko lagunak. Zapato goxin (abuztuak 14) AURRERAko mateixala ipiniko dabe salgai Alamedan: kamisetak, poluk, banderak, biserak… Arratsaldin Zaldupen be eongo diz eskuragarri.
Ta arratsaldin Zaldupe udal futbol zelaxan XLIII. Andra mari sarixe jokatuko dabe AURRERA KE eta MUTRIKU FT taldik arratsaldeko 5,30 tan. Guk argi dakau, AUPA AURRERA TRA KA TRA!
Ohar hau pasa dau AURRERA futbol taldikk : Publikuaz jokatzen jarraitu nahi badou, garrantzitsu ixango da arau guztixak beteti.