41 urte pasa diz Ondarruko herrixai sekule ahaztuko ezgakon gaba horretatik. Kanpai eta turrun hotsa, giro nahasixe, lehenengoko manifak, jenti kalin… Angel Etxaniz edo herrixan ezaunaua ixan dan hogetahamalauko Angelei 1980ko abuztuko gaba honetan kendutzen bixitxi estatun aginddupin biharra etxen ben mertzenaxo faxistak.

Herri batasunako militanti, Aurrera kirol elkarteko kidi, herrigintzan pixo handixe eukan pertsoni… ezkertiarra eta abertzali. Errepresiñoi lehenengoko pertsonan ezautu ban Angelek, atxiloketak, torturak, negozixuai erasuk… eta berak esaten eban modun “DEMOKRATAK” kendutzen bixitxi.
40. urteurrenan harire, Wikipediako horri hau sortu zan ixez, bertan Angelen inguruko informaziñoi guzti da ikusgai.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Angel_Etxaniz_Olabarria
https://issuu.com/turrune/docs/angel_diptikoa
Aurrera kirol elkartik 100 urte beteten dotxuzen urte honetan, argazki ezin aproposaua da ondorengo hau:

Futbolzale amorratu zan Angel eta urte askun egon zan herriko futbol klubin inplikata.
Ondorengo argazkixak, herrixak Angelen erailketin ondoren eukitxako reakziñoi islatzen dabe:





Ixez, 40. urteurrena bete zan egunin, Ondarruko Ezker Abertzalik ekitaldi xume baine berezixe eitzan Angelei eta beran senidiai. Hamen lagaten dotsuau ixezko irudi batzuk.
