EUSKAL HERRIxan eta KATALUNYAn BURUJABETZIn aldeko mobilizaziñoi!

Zapatu illuntzin mobilizaziñoi erraldoi bat eizan Higer lurmuturretik (Euskal Herrixe) Creus (Katalunya) bittartin dazen 300 mendi tontorretan, 430 kilometrotik gorako argi lerru biztu gendun, burujabetzin aldeko aldarrikapena zabaltzeko . Ondarrutarrok Bizkartze mendire altza giñan (1657 mt ko altueri daukena), Xiberun kokatute Orhi mendi lerrun. Hitzordu gabeko 9 xetan geunkan eta mendi tontorrin ixe 11ak arte eon giñan. Tropa ederra batu giñan argazkixetan ikusiko dozuen latxeik (Hor dazen danok eon giñan ta berandu alla zinak argazki baik geatu zin).

Mikel Etxaburuk ekimen honen ingurun eindaben olerkixak labur biltzen dau gure nahixe.

Uztailak 6 (eguaztena) Eraso Matxistai aurre etxeko PROTOKOLUN LAN SAIU Etxelilan!


Uztailan 6an, 17:30etan ixango da Etxelilan. 
Aditu baten laguntziaz, Zapato Azulin identifikatutako hutsunik eta hobetzekuk konpartiu eta Andra Mari jaxai begirako protokolu adosti da helburu.

Bakotxai dagokion arduri hartute eta guztion konpromisuaz lortuko douelako indarkeixa matxistaik gabeko Ondarru bat eraikitzi.

ANDRA MARI JAXETAN, ERASO MATXISTEI AURRE ETXEKO PROTOKOLUN LAN-SAIU

Jaxak gune askik eta seguruk ixan bihir dabe, eta bertan parte hartu nahi daben edonorentzat gozamenerako guni. Halan da be, badakiau jaxan testuingurun erreproduzitu etxen dala egunerokun bixi douen indarkeixa matxistan zenbait molde, eraso sexista eta sexualak bereziki.

Horreatxik, aurten be Emakume Kontseilutik, Radixu Irratixaz koordinatute, Zapato Azulai begire, hainbat jarduera eta tresna ipini douz martxan: eraso matxistan arreta zerbitzu abian jarri dou eta horrekin batea, 2019ko jaxetarako adostutako “eraso sexistai aurre etxeko protokolu” oinarri bezala hartute, txosnaguniaz elkarlanin, protokolu landu dou eta herriko taberna guztixakin konpartiu.

Emakume Kontseilutik eta Berdintasun Sailetik positiboki baloratzen dou zabaldutako prozesu. Halan da be, lanketiaz jarraitxu beharra dala uste dou; horreatxik, Andra Mari jaxai begire Ondarruko norbanako, elkarte eta eragillik animatu nahi dou, borroka honetan inplikatu daitezen.  Bide horretan, eraso matxistai aurre etxeko protokolun hobekuntzak adostu eta herrire sozializatzeko lan saiure gonbidatzen zatxuau.

Kamiñazpiko fatxadan margoketak!

Hasiera baten jenti mesfidati eon bazeinken be, ikusirik zelan gelditxu dan billur guztik desagertu diz. LIAN artista muralgillik amatxu ban pasan astin Kamiñazpi auzoko lelengoko murala ta auzokidik oso gustoa gelditxu dizela esazku. Aurten fatxada bakarra pintxako dabela baieztatuzku udaletxetik bañe datorren urtin gexa eingo eidiz be esan dozku.

2022 ANDRA MARI jaxetako kartel lehiaketi!

Ondioik begixak ezin zabaldute gazen egunin (parrandin ostin) albiste hau topa dou Udalberriaken. 2002ko Andra Mari jaxetako kartel lehiaketi zabaldu dabe eta parte hartu nahi daben guztik baldintza honek bete biko dotxu: 1. gaxe eta teknika libri ixango da 2. Tamañu A3 3. Euskarri gogorra edo papera 4. Udal erregistoa erun biko da 5. Kartelak ez dau ixenik erungo eta sobre itxixin aurkeztuko dau, goitizenaz edo lelo bateaz 6. Epi uztailan 13e eguerdiko ordu batak arteku ixango da.