2023ko IBILALDIxe Ondarrun eingo da eta lelu XE hitzak ixango diz. Horren aurkezpena ongoxe eguenin (E-30) eingo dabe Alde Zaharrin. Bi kalejira, bata Alameda aldetik urtengo dabena eta besti Ibilaldiko denda (Iñaki deuna kalin) paretik urtengo dabe arratsaldeko 7etatik aurre, Alde Zaharrin batuko diz amaitzeko.
*Eguraldi txarra eon ezkeo, Plaza berduran eingo litxake ekitaldixe.
Hasiera baten jenti mesfidati eon bazeinken be, ikusirik zelan gelditxu dan billur guztik desagertu diz. LIAN artista muralgillik amatxu ban pasan astin Kamiñazpi auzoko lelengoko murala ta auzokidik oso gustoa gelditxu dizela esazku. Aurten fatxada bakarra pintxako dabela baieztatuzku udaletxetik bañe datorren urtin gexa eingo eidiz be esan dozku.
Ondioik begixak ezin zabaldute gazen egunin (parrandin ostin) albiste hau topa dou Udalberriaken. 2002ko Andra Mari jaxetako kartel lehiaketi zabaldu dabe eta parte hartu nahi daben guztik baldintza honek bete biko dotxu: 1. gaxe eta teknika libri ixango da 2. Tamañu A3 3. Euskarri gogorra edo papera 4. Udal erregistoa erun biko da 5. Kartelak ez dau ixenik erungo eta sobre itxixin aurkeztuko dau, goitizenaz edo lelo bateaz 6. Epi uztailan 13e eguerdiko ordu batak arteku ixango da.
Antzerkixe, dantzi eta musiki nahasten daben showa eskainiko dosku Andoni Mutiloak. Elur Etxeak ekoiztutako ikuskizun honek identitati, giza-harremanak eta sexualitati dauke hizpide lez.
Ekainan 28 xan bixamonin, LGTBIQ+ harrotasunan egunaz lotute, gure nortasunaz bat egin eta aske bizitzeko gonbiti egingo dosku artistik.
Ekainak 29 | 19:30 | Kofradia Zaharrin*
*Ez da gonbidapenik beharko.
SINOPSISE
Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritan euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da Beyoncé guzti honen erruduna?
Aurten be Zapato Azulin, Kafeko Atzin txosni eukikou, edarixak bokatak eta euskal giru zihurtatzen dosku XE Ibilaldia 2023 kuk. Arratsaldeko 6 tatik aurrea, jolasak, erromexi, euskal dantzak eta DJ xe eukikou. Hurreatu eta gozatu!
Halako baten zabaldu dabe aurtengo ZAPATO AZULEko egitarau. Gure lagun batek esaten daben latxeik, aurten be ezta eongo ixe (Je, Je..). Goxeko 11 etan emongo gako hasieri jaxai eta hortik aurrea, ahal dabenak ahal dabena (paperik galdu baik ehhh). Kirola etxea duzenak, mendi ta bizikletakin emongotze hasieri egunai, bestiok, kamiseta azokan, txosnetan, falta dizenak gogoratzeko enkarteladan, elektrotxarangan…..ta NAKARRAk esateban latxeik AUIMINYULINBLU! LO BAILAU, BAILAU ESTA!
Urteroko ohitxuri de herrixan AKELARRI etxi San Juan bezperan gabaz, ta aurten be halan ixango da. Ekimena gabeko 12 xetan hasiko da bañe gabeko 10 etatik aurrea Arrigorriko hondartza ingurun prestaketakin hasiko diz, entsaxo lez. Hori bai antolatzallik eskatzen dabe Erdi Aroko erropakin jantzitxe etorteko. ARTELAN kultur elkartik antolatzen dau AKELARRE hau, danok zaze gonbidatute. Laga lotsak etxin eta urten ospatzea gau berezi hau.
Ez, ez gaz ahaztu zuaz. Badakaiau zazen tokixan lo eongo zazela ondioik, ta esnaeran gure mezu ikusiko dozule. TURRUNE etxen eta irakurten douen lagun guztin partez ZOIXONAK! Sasoirela ETXEA etorteko be pentsaten dou, Brianen trago asko dozule sor onezkeo gogoratzen dotzuau hamendik. Zazen lekurarte… besarkada handi eta itxoso bete muso! Jo ta Ke DANOK ETXIN IKUSI ARTE!
Antxoa kanpañi amatxu baik da (ofizialki), ta agertu de hain gustoku douen Atune. Nahiz eta baixakun ale batzuk saldu zin kofraxan (TOTAIO txalopik ekarritxakuk), gaur ixan da HEGALUZIn lelengoko salmenta ofiziala. KALAMUA ontzixak (Lekatxarra) 5.000 kilo atatxuz saltzea eta bataz besteko prezixu 6,50 euro/kilu balixo ixan dau. Ia kostera ona dauken gure arrantzalik, dana biko dabe ta.