Abenduak 6, EZ DAKAU IXE OSPATZEKO!

Abenduak 6 jai eide diñue (geu be jai zalik gaz ehh) bañe jai arrotza da gutzako, guk ez gendun onartu Konstituziñoi españolik. Lea-Artibaiko ERNAIko gaztik, egun honei aldarrikapen zentzu emon nahixan konzentraziñoi bat antolatu dabe eguerdiko 12 xetan Markiña-Xemeningo arkupin, DANA ALDATZEKO, INDEPENDENTZIXI! lelopin.

PENTSIÑOI DUIÑAN ALDE kalin gaur be Ondarrun!

12 xak puntun batu diz gaur be Alamedan herriko PENTSIONISTAK. Gaur 145 lagun batu eidiz antolatzallin arabera. 20 minutu egon diz bertan eta astin egon dizen barrixak gai honen ingurun zabaldutxue. Datorren otsaillin 5 urte beteko diz mobilizaziñoikin hasi zinetik eta ekintza desbardiñak etxi pentsaten dabizela be argitxu dabe. Amaitzeko, eurak asmatako kanti abestu dabe eta datorren astelehenin be han eongo eidiz esanez amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta ke LORTU ARTE!

Abenduak 10 (zapatu) PORTUKO RANPIn XV. urteurrenan ospakizune!

2007-2022, 15 urteko bixitxi dauke PORTUKO RANPIk eta hori ospatu beharra da. Abendun 10 (zapatu) hasi eguerdixan eta gabeko kontzertukin emongotze itxuri egunai. Ume eta gaztintzako Skate libri eta papeu egunez eta SHIBARI, UGER eta TOOTH taldin doiñuk entzungo diz gabaz. Sarrerak betiko lez NOYA tabernan eta ZURRUMURRU liburo dendan eongo diz salgai 5 euron trukin. Hurreatu zeu be!

JOSU ZABALA GABIOLA , lagun eta kidi junde gure artetik!

Belaunaldi borrokalai bateko gixona ixan da JOSU, sasoi gogorrak eta politxak alda batin bixitxi toka gakon, ta iñoiz ez zan atzin geatu. Antifrankismo sasoin beti esku botateko prest, Euskal Herriko nortasun berpizkundin buru belarri konprometiu zan, KRESALA kultur taldeko kide fiñe, ZUBI-ZAHAR herri ikastolin sorreran lan da lan, herriko EZKER ABERTZALEko komunidadeko partaide fiju (A.S.K.ko hasieretatik gaur egun arte), PLAZAGAÑEKO estrukturin sortzailli (berai toka gakon deliniante lanak etxi, soldadore lanak…), AMNISTIXIN aldeko mobilizaziñoin guztixetako partaidi, mendizali, lagunan lagune, langilli ta enpresa gixona batea… Danan gañetik ABERTZALI.

TURRUNEtik besarkada handi bat nahi dotsau bixaldu etxekuai momento gogor honetan. EZ ZATXUAU ERREZ AHAZTUKO LAGUN!

Abenduak 3 EUSKERA egune!

Gaur Euskal herri osun, EUSKERA egune ospatzen dou ta guk be bat etxen dou egun honeaz (TURRUNE egunero jarraitzen dozuenok badakixue holantxen dala). Ondarruko udal euskera batzordik azpixan agertzen dan kartela zabaldu dau, Euskeri ez da egun baten erabiltxeko, ONDARRUN EUSKERAZ BIXI GAZ URTE GUZTIN! ta holan nahi dou jarraitxu.

Yaalah elkartekuk saharar kanpamentutako bidin!

Gaur iluntzin urtengo dabe Yaalah elkarteko hainbat kidek, harrera familixak… Argeliko Tinduf zonaldin kokatute dazen saharar errefuxiatun kanpamentuta.

Bertan astebete eukiko dabe herrixan batutako mateixala banatu, saharar herrixan errealitati ezautu eta martxan dakarren emakumin errealizaziñoirako proiektuaz jarraitzea.

Ez da lelengo aldixe Yaalah elkartik Euskadiko Saharar ordezkaritzik antolatutako hegaldi solidaxutan parte hartzen dabena. Bidai honek udan haurrak harreran hartutako familixai aukeri emoten dotsa kanpamentutako familixi bisitatu eta errealitati ezautzeko. Bestalde, Yaalah elkartin modun beste euskal erakunde eta elkartek proiektuk garatu ahal ixaten dabez.

Asier Badiola Lasarte “Indixu” Martutenea ekarriko dabe!

Gaur arratsaldin jakinarazi dotse Asierrei lekualdatzi noa ixango dan. Cantabriko El Duesoko espetxetik Martuteneko espetxea ekarriko dabe preso politiko ondarrutarra. Momentuz ez dotse zehaztu noix ixango dan lekualdaketi.

Pauso hau oso garrantsitzu ixan arren, gure nahixe Asier eta danak etxin eta libre eon ahal ixati de! Beraz, helburutik gerua hurria eon arren, ondio bidi gelditzen gazku eitteko! Ernaiko gaztik kartel honetan diñuen modun… HURRENGO GELTOKIXE ASKATASUNE!