Abenduak 20 (martitzena) hitzaldixe Liburutegixan, TRANTSIZIO ENERGETIKOA EUSKADIN!

ZIENTZIAREN GILTZAK ELKARTIN abenduko hitzaldixe aldaketaz beteta dator. Lelengo ta behin tokixe aldatu dabe, ongun udal liburutegixan ixango dalako. Bigarren aldaketi egune ixango da, ohitxute geuazen astelehenetan ixaten zalako ta ongun martitzenea aldatu dabe. Hizlari lez, IÑIGO ANSOLA KAREAGA kudeatzalli eukikou berbetan ta gaxe TRANTSIZIÑOI ENERGETIKU ixango da. Hurreatu entzutea!

Alamedako PENTSIONISTAK jo ta ke!

Epeletan gustoa egoteko lakoxe egune zan gaurku bañe aterkiñak eskun hartu eta Alameda jun diz gaur be herriko PENTSIONISTAK. 12 xak puntun zabaldu dabe pankarti eta Alamedako etxin aterpin batu diz 125 herrittar PENTSIÑOI DUIÑAN ALDE BORROKAN! lelopin. Datorren astelehenin be han eongo eidiz esanaz amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta Ke LORTU ARTE!

ASIER “indixu” Martutenea alla da!

Baixako illuntzin entera giñan Asier Badiola Lasarte, Martutenen dan kartzela alla zala. Beran etxetik 53 kilometroa da gaur egun, pausoz pauso ETXEA hurreatzen. Idatzi presuai atala eguneratu dou eta bertan agertzen diz Ondarrutarran eta Ondarruaz loturi dauken presun “helbidik”. Aitzol ezik, beste guztik Euskal Herriratu dabe aurtengo urtin. Lehen esan douen latxeik, DANAK ETXIN IKUSI ARTE, JO TA KE!

URTZA ALKORTA ARRIZABALAGA da EH Bildun alkategaxe!

Halan erabaki dou Ondarruko EH Bilduko kidik (bozketa bidez), URTZA da gure aukeri 2023ko udal hauteskunditako. Urtza ezautzen douenok badakiau adarretatik heldukotzala erronka barrixai, herriko hainbat alorrin eindaben latxeik. Turrunetik sorteik onena opa dotzau, egurre URTZA!

Hitz honek erabiliz eskertu dau beran aukeraketi:

Alkatetzako zerrendaburu… Ilusioñoiaz naz, goguaz, parez-pare dakauen erronkiai ekiteko, alkarreaz gauza handixak eitteko kapaz ixango gazen konbentsimenduaz. Herrixaz-herrixantzat.

Honetan, EHBilduko oinarrixan eta orohar herritxar desberdinan babesa jasotik, pozten dizela adieraztik… demaseko inddarra emoten dosta. Arduratik baine gogotsu zerein barri honei heltzeko prest!

Eskerrik asko danoi!

Abenduak 15 (eguena) HABLEMOS CLARO liburun aurkezpena eta solasaldixe Etxelilan!

Hizlarixe: Teresa Maldonado Baraona, FeministAldeko kidi eta Filosofia irakasli

Egutegixe: Abenduak 15 (eguena) Ordutegixe: 19:00 Leku: Etxelilan 

Feminismun etxen dan hizkuntzin eta erretorikin erabileriai buruzko hausnarketak

jaso dotxu Tere Maldonadok “Hablemos Claro” liburun. Gaur egun hizkera feministin berbak

ugaritzea, hasiberrientzako ulertezinak dizen berbak eta esamoldik erabiltxi, kezkagarrixe

eta kaltegarrixe dala diño eta funtsezkuai erantzuten dotzen eztabaidak ixateko beharra

planteatzen dau.

*2022ko Euskadi Literatur Sarixan irabazli, gaztelaniazko saiakeran.