Beste emakume bat hil dabe Euskal Herrixan, ongun Bilbon, ta hori salatzeko kalea urten biharra dakau. Bixar abenduak 29 eguena, Alamedan batuko gaz illuntzeko 7 retan NAHIKUREla esateko.

Beste emakume bat hil dabe Euskal Herrixan, ongun Bilbon, ta hori salatzeko kalea urten biharra dakau. Bixar abenduak 29 eguena, Alamedan batuko gaz illuntzeko 7 retan NAHIKUREla esateko.

Abendun 31an 12:30 etatik aurrea elkartsun txoku ipiniko dabe alamedan herriko presuai gutunak bixaltzeko. 14:00ak aldin “gazte elkartasun argazkixe” atako dabe Urtarrilan 7ko manifestaziñoirako deixe etxen.

Abenduak 31 (zapatu) eguerdiko 12 xetatik aurrea, Ondarruko GURE ESKU herri ekimena osteabe Alamedan egongo da. Benetan inporta daben gauzak ez dizelako suertin eskun lagatekuk, ein bat geuaz eta txoixodun talo gozu jaten dozun bittartin, eskuratu zeure TRIPONTZIA eta bultzatu herri dinamika hau ekonomikoki burujabe ixan datxin. Beraz badakixu talu ahure eta TRIPONTZIA boltsillure 5 euron trukin 30.000 euro irabazteko aukeri. Saridunak batzuk bañe irabazliok danok! GURE ESKU dalako, 31 an Alamedan alkar ikusiko gaz!


Urte amaieri allaten dala jun gazku LOREA AMUTXASTEGI ASPIAZU, gutzako LOREA EUSKADI, 87 urte eukazela. EUSKADItarra ehuneko ehun, emakume gogorra ta jatorra, gazte zala egoera zallin familixi aurrea ata biharra toka gakon eta zelan ata be! Geroa, Euskal Herrixak bixi ban zapalkuntzi zala ta askapen mugimenduko partaidi bihurtu zan eta herrixan PRESO TA IHESLAXAN aldeko mugimendun buru belarri ibili zan. Ez euan manifestaziñoirik berak ez ebanik parte hartzen, ikurriñai heldu baik. Gogor ondainddu ban beran konpromisu, eztotzen parkatu, alabi ta suñe kartzelan sartu zitxuezen eta. Kartzelaz kartzela hamaike biaje eindau urtitan tzir.
Jakiñangain geuazen beran bixitxi geldike geldike amataten ixule, gu beran ondun bixitxakuaz gelditzen gaz, baikorra beti. Betirarte LOREA!
Gure dolumiñak etxekuai eta lagunai!


Mountainbikeruk SOIXONEKO daz, abendun 31 an urteroko mendi buelti antolatu dabe 2022 xai agur esateko. Goxeko 9 xetan batuko eidiz Alamedan eta 32 kilometro ta gero alamedan alkartuko dizela osteabe zeozer pikateko (beti be osoik allaten dizenak). Antolatzallik ohar bat bota dabe, BIZIKLETI BEHARREZKU EIDE (halaku edo bestelaku) bertan parte hartzeko.

Gabonetako Jolas Txokoa antolatu dau udalak, Txirrimorraskiaz batea. Abendun 26, 27, 28, 29 eta 30in eta urtarrilan 2 eta 3an, 09:00etatik 13:00eta, Bixikaneko lokalin, 3tik 7 urtera arteko umintzat. Ixen emoti, lekun bertan.

Astero astero baixaku illuntzetan etxen dan enkarteladako antolatzallik gogoratuzku, ongo astin EZ dala eingo. Horren ordez, zapatun (A-24) illuntzeko 8 retan Alamedan batuko gaz PRESO ta IHESLAXAN aldeko Olentzeroi ongi etorrixe emoteko.

Cortesko (Nafarroa) emakume bat erahil du bere senarrak; Euskal Herrixan aurten indarkeixa matxistik hildako beste emakume bat. Hori salatzeko, elkarretaratzea deitxu dau Ondarruko Udalak, gaur, 19:00etan Alamedan. NAHIKURE!

Abendun lehenengo astin Yaalah elkarteko kidik saharar errefuxiatun kanpamentuta ein zan elkartasun biajin parte hartu ben. Bertan proiekto ezberdinai jarraipena emon, udan ondarrun egon dizen haurrak bisitxatu eta hamen batutako mateixala erun dabe.
Saharar herrixe launtzeko eraik onena euran gatazki ikustarazti dela esaten da…
Ondorengo bideo honetan azaltzen dabe Yaalah elkarteko kidik kanpamentutan bizitxako guzti eta saharar herritxarran egoeri.
🎥BIDEOA 🇪🇭
Yaalah elkarteak abenduan saharar kanpamentuetara egindako elkartasun bidaiaren laburpen bideoa.
Bir Ganduz proiektuaren baitan Saharar errefuxiatuen kanpamentuetara bidaiatu genuen abenduko lehen astean.
Besteak beste, martxan jarritako proiektuak bultzatu, udaran Ondarroan izandako haurrak bisitatu, herrian bildutako material ezberdinak eraman eta errefuxiatu sahararraren bizi baldintza gogorrak ezagutzeko aukera izan dugu.
Sahararrek sarri esaten digutena gogora ekarriz, ahanzturara bultzatutako gatazka honen aurrean garrantzitsuena hau ahal den leku guztietan ikustaraztea da! Sahara askatu!✌️
Eskerrik asko modu batera edo bestera Bir Ganduz proiektua eta Yaalah elkartea aktiboki laguntzen duzuen guztioi!
Osakidetzako langillin sindikatuk deitxute eta PENTSIONISTAn taldin babesaz, bixar eguerdiko ordu batetan konzentraziñoi eingo da Anbulatoxun aurrin OSAKIDETZA DEFENDA DEZAGUN lelopin. Osasungintza publiku zaindu bihir douelako babestu ein bihir dou holako ekimenak. Danoi ikutu etxen gatxun gaxe dalako, zeu be hurreatu !
