Astelehen honetan (A-12) Lea-Artibaiko ABANTEn ekimenan barrun solasaldi bat antolatu dabe EH Bilduko koordinatzaile orokorraz, arratsaldeko 19:00etan Markinako Esperantza aretun. 𝘎𝘶 𝘣𝘢𝘨𝘶𝘻. 𝘉𝘢𝘻𝘢𝘵𝘰𝘻 ARNALDO entzutea?

Astelehen honetan (A-12) Lea-Artibaiko ABANTEn ekimenan barrun solasaldi bat antolatu dabe EH Bilduko koordinatzaile orokorraz, arratsaldeko 19:00etan Markinako Esperantza aretun. 𝘎𝘶 𝘣𝘢𝘨𝘶𝘻. 𝘉𝘢𝘻𝘢𝘵𝘰𝘻 ARNALDO entzutea?

Honek diz asteburu honetan AURRERAko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak

Ongo zapatun (A-10) batzar garrantzitsu ospatuko dau AURRERA MENDI TALDIk Guzur etxeko 2. solairun arratsaldeko 6 tan, ta gai ordenin honako hau eztabaidatuko da: Zuzendaritza barrixan proposamena ta ixendapena. Mendixan ibiltxi gustoku badozu hurreatu batzarrea, alkarreaz aurrea ata birdou eta AURRERA MENDI TALDI.

Halan erabaki dou Ondarruko EH Bilduko kidik (bozketa bidez), URTZA da gure aukeri 2023ko udal hauteskunditako. Urtza ezautzen douenok badakiau adarretatik heldukotzala erronka barrixai, herriko hainbat alorrin eindaben latxeik. Turrunetik sorteik onena opa dotzau, egurre URTZA!

Hitz honek erabiliz eskertu dau beran aukeraketi:
Alkatetzako zerrendaburu… Ilusioñoiaz naz, goguaz, parez-pare dakauen erronkiai ekiteko, alkarreaz gauza handixak eitteko kapaz ixango gazen konbentsimenduaz. Herrixaz-herrixantzat.
Honetan, EHBilduko oinarrixan eta orohar herritxar desberdinan babesa jasotik, pozten dizela adieraztik… demaseko inddarra emoten dosta. Arduratik baine gogotsu zerein barri honei heltzeko prest!
Eskerrik asko danoi!

Hizlarixe: Teresa Maldonado Baraona, FeministAldeko kidi eta Filosofia irakasli
Egutegixe: Abenduak 15 (eguena) Ordutegixe: 19:00 Leku: Etxelilan
Feminismun etxen dan hizkuntzin eta erretorikin erabileriai buruzko hausnarketak
jaso dotxu Tere Maldonadok “Hablemos Claro” liburun. Gaur egun hizkera feministin berbak
ugaritzea, hasiberrientzako ulertezinak dizen berbak eta esamoldik erabiltxi, kezkagarrixe
eta kaltegarrixe dala diño eta funtsezkuai erantzuten dotzen eztabaidak ixateko beharra
planteatzen dau.
*2022ko Euskadi Literatur Sarixan irabazli, gaztelaniazko saiakeran.
Abenduak 6 jai eide diñue (geu be jai zalik gaz ehh) bañe jai arrotza da gutzako, guk ez gendun onartu Konstituziñoi españolik. Lea-Artibaiko ERNAIko gaztik, egun honei aldarrikapen zentzu emon nahixan konzentraziñoi bat antolatu dabe eguerdiko 12 xetan Markiña-Xemeningo arkupin, DANA ALDATZEKO, INDEPENDENTZIXI! lelopin.

12 xak puntun batu diz gaur be Alamedan herriko PENTSIONISTAK. Gaur 145 lagun batu eidiz antolatzallin arabera. 20 minutu egon diz bertan eta astin egon dizen barrixak gai honen ingurun zabaldutxue. Datorren otsaillin 5 urte beteko diz mobilizaziñoikin hasi zinetik eta ekintza desbardiñak etxi pentsaten dabizela be argitxu dabe. Amaitzeko, eurak asmatako kanti abestu dabe eta datorren astelehenin be han eongo eidiz esanez amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta ke LORTU ARTE!

2007-2022, 15 urteko bixitxi dauke PORTUKO RANPIk eta hori ospatu beharra da. Abendun 10 (zapatu) hasi eguerdixan eta gabeko kontzertukin emongotze itxuri egunai. Ume eta gaztintzako Skate libri eta papeu egunez eta SHIBARI, UGER eta TOOTH taldin doiñuk entzungo diz gabaz. Sarrerak betiko lez NOYA tabernan eta ZURRUMURRU liburo dendan eongo diz salgai 5 euron trukin. Hurreatu zeu be!

Udalak zabal dau aurtengo gabonetako egitarau (abendua-urtarrilla). Kontzertuk, bertsuk, pallasuk, jolas txoku, dantzaxak….Aurten be ezta ixe!


Belaunaldi borrokalai bateko gixona ixan da JOSU, sasoi gogorrak eta politxak alda batin bixitxi toka gakon, ta iñoiz ez zan atzin geatu. Antifrankismo sasoin beti esku botateko prest, Euskal Herriko nortasun berpizkundin buru belarri konprometiu zan, KRESALA kultur taldeko kide fiñe, ZUBI-ZAHAR herri ikastolin sorreran lan da lan, herriko EZKER ABERTZALEko komunidadeko partaide fiju (A.S.K.ko hasieretatik gaur egun arte), PLAZAGAÑEKO estrukturin sortzailli (berai toka gakon deliniante lanak etxi, soldadore lanak…), AMNISTIXIN aldeko mobilizaziñoin guztixetako partaidi, mendizali, lagunan lagune, langilli ta enpresa gixona batea… Danan gañetik ABERTZALI.





TURRUNEtik besarkada handi bat nahi dotsau bixaldu etxekuai momento gogor honetan. EZ ZATXUAU ERREZ AHAZTUKO LAGUN!