Imanol Miner Villanuevan urtebetetze egune da gaur!

Imanol Miner Villanuevak urtik beteten dotxuz gaur. Urteko lehenengoko egun honetan 47 tengara nahiko gentzakez ein belarritxik. Muso handi bat Zaballako kartzela!

Hurrengo urtebetetzi Hernani eta Ondarruko kalitan ospatzi gure nahirik handixena! Horretako kalin jarraitxuko dou ontxearte morun danak etxin egon arte!

Elkartasune espetxitan

Atzo etxitan urte barrixai ongi etorrixe emoteko prest geuazen bitxartin, herritxar talde bat Martuteneko espetxe parin egon zan 12xak puntun bertan dazen kidiai “Urte barri on” eta animuk emoteko.

Abenduak 31 (zapatu) GURE ESKUn ekimena Alamedan!

Abenduak 31 (zapatu) eguerdiko 12 xetatik aurrea, Ondarruko GURE ESKU herri ekimena osteabe Alamedan egongo da. Benetan inporta daben gauzak ez dizelako suertin eskun lagatekuk, ein bat geuaz eta txoixodun talo gozu jaten dozun bittartin, eskuratu zeure TRIPONTZIA eta bultzatu herri dinamika hau ekonomikoki burujabe ixan datxin. Beraz badakixu talu ahure eta TRIPONTZIA boltsillure 5 euron trukin 30.000 euro irabazteko aukeri. Saridunak batzuk bañe irabazliok danok! GURE ESKU dalako, 31 an Alamedan alkar ikusiko gaz!

LOREA EUSKADI jun gazku gaur!

Urte amaieri allaten dala jun gazku LOREA AMUTXASTEGI ASPIAZU, gutzako LOREA EUSKADI, 87 urte eukazela. EUSKADItarra ehuneko ehun, emakume gogorra ta jatorra, gazte zala egoera zallin familixi aurrea ata biharra toka gakon eta zelan ata be! Geroa, Euskal Herrixak bixi ban zapalkuntzi zala ta askapen mugimenduko partaidi bihurtu zan eta herrixan PRESO TA IHESLAXAN aldeko mugimendun buru belarri ibili zan. Ez euan manifestaziñoirik berak ez ebanik parte hartzen, ikurriñai heldu baik. Gogor ondainddu ban beran konpromisu, eztotzen parkatu, alabi ta suñe kartzelan sartu zitxuezen eta. Kartzelaz kartzela hamaike biaje eindau urtitan tzir.

Jakiñangain geuazen beran bixitxi geldike geldike amataten ixule, gu beran ondun bixitxakuaz gelditzen gaz, baikorra beti. Betirarte LOREA!

Gure dolumiñak etxekuai eta lagunai!

Abenduak 31 (zapatu) SOIXONEKO KKtzan 2022!

Mountainbikeruk SOIXONEKO daz, abendun 31 an urteroko mendi buelti antolatu dabe 2022 xai agur esateko. Goxeko 9 xetan batuko eidiz Alamedan eta 32 kilometro ta gero alamedan alkartuko dizela osteabe zeozer pikateko (beti be osoik allaten dizenak). Antolatzallik ohar bat bota dabe, BIZIKLETI BEHARREZKU EIDE (halaku edo bestelaku) bertan parte hartzeko.