JESUS MARI ZUBIKARAI BADIOLA, JHISA gogun, 43 urte ta gero!

Eztou ahazten eta eztou nahi ahaztu!

Wikipediatik atata:

Jesus Maria Zubikarai Badiola (OndarroaBizkaia1958 – AginagaEibarGipuzkoa1980ko otsailan 2a), Jhisa ezizenez be ezagune, ekintzaile abertzali zan. 22 urte eukazela Ondarrun bahitu eta hilik agertu zen Eibarko Aginaga auzun, mendixan, bide bazterrin botata. Bederatzi tiro jo zioten, bost gorputzin eta lau burun. Batallon Vasco Español delakoak hartu zuen bere gain Zubikarain hilketi. Hil benin Euskadiko Ezkerrako kidi zan.

Atxiloketak

Jesus Maria Zubikarai atxilotu eta Basauriko espetxin egon zan 1975ean, ETA (pm) erakundeko kidi ixatin akusaziopin. 1979an osteabe atxilotu ben. Bahitu eta hil ben egunin, etxin afaldu ondoren lagunakin urten ban kalea, eta neskalagunakin egon zan goxaldeko 05:30ak arte. Ordu horretan beran etxea jun zan, bakarrik. Horrez gero ez da gertatu zenaren barririk. Zubikarain gorputze bide bazterrin botata agertu zan Eibarko Aginaga auzun, mendixan. Bost tiro eukan gorputzin eta lau burun. Ingurun bi kaskillo eta bota baiko beste bala bi topa ben. Aginaga auzoko baserritarrak 06:30-07:00 tartin tiro hotsak entzun bela esan ben, Zubikarain gorputze agertu zan aldin.

Ispasterreko ekintzi

Zubikarain hilketa bexperan Ispasteren ETAk eindako ekintzin erantzun modure egin bela pentsatzen da. Ixan be, otsailan 1in ETAko komando batek Guardia Zibilan konboi batei eraso eitzan Ispasterren. Ekintzan 6 guardia zibil eta Goio Olabarria eta Xabier Gorritxategi ETAko kidik hil zin.

Lehen ordutan, komunikabide batzuk zabaldu ben Zubikaraik ekintza horretan parte hartu bala. Beste aldetik, hildako horietako hiru guardia zibil Ondarruko kuartelekuk ei zin, eta otsailan 2 xan, bertako guardia zibil batzuk «hiltzaileak» deitzen ibili zin kuartelan aurretik pasatzen zan jendiai.

Batallon Vasco Español

Deia egunkaixai eindako dei batez ezezagun batek esan ban hilketi Batallon Vasco Españoleko «Jose Maria Arrizabalaga» komanduk egin bala. Polizixak esan ben ezezagun batek Gernikako Guardia Zibilan kuartelea deitu bela hilketin barri emoteko. Ezezagun honek esandako leku Eibarren euanez, Eibarko kuartelekuk jun zin eta bertan topa ben Zubikarain gorputze.

Egun berin, Batallon Vasco Españolek bere gain hartu ban Yolanda Gonzalez Martinen hilketi.

Mobilizaziñoi jendetsuk ein zin Ondarrun Zubikarai omendu eta hilketi gaitzesteko. Udalak Batzar Berezixe ein ban, 1500 lagun bertaratu zin JHISAn hileteta eta greba orokorra egin zan herrixan otsailan 7xan, polizixa ugariren probokaziñoin erdixan. Hiletetan, beste batzun artin, ETA(p-m) erakundin lore-koroi erun ben.

Hilketin egillik

ETA (pm) erakundik Mario Gonzalez Blasco bahitu eta hil ein ban 1980ko abuztun 2an. Haren gorputze Zubikarai hilik agertu zan lekun laga ben, Jhisan argazkixe paparrin iseitxe. Abuztun 8 xan eindako erreibindikaziñoin ETA(p-m)k esan ban Mario Gonzalez zala Zubikarai hil benenetako bat, holaik onartu bala hil aurretik eta gainerako partaidin ixenak be baeukela. «Informazio zerbitzu jakin» batekuk zile esan ben, eta horren artin Cecilio Paul de la Montaña guardia zibil «torturatzaili» euala esan ben.

Halan da be, horretaz aparte ez da bestelako ikerketaik ein eta ETA(pm) erakundik be ez ban kasu honen gaineko bestelako informaziñoirik inoiz zabaldu.

Onarte Wikipedian JHISA atxik topa douen informaziñoi.

Gure galderi de, ZEÑEK HIL BAN JHISA? Noiz zabalduko diz jentintzako Guardia Zibillan artxibuk? ERRUDUNAK NUN DAZ?

Guk bittartin JHISA gogoratzen jarraitxuko dou. EZ ZATXUAU AHAZTUKO!

*Albiste honen helburu TRASMISIÑOI ziurtatzi de. Belaunaldi barrixak jakin birdabe zertzuk gerta zin gure herrixan. Bertsiñoi ofizialan gañetik badizela gertakizun errealak. TURRUNIN hoixe lantzen gabiz.

Ondarruko ernaik urreurrena gogoratzeko informaziñoi kartel hau ata dau: