2017ko Maiatzan 7xan: GALDEKETI!

Roll-up.jpg

Ondarruko GURE ESKU DAGOk maiatzan 7xan eingo dan galdeketako FIRMAK BATZEN jarraitzen dou.

Bixar abenduk 31, urteko azken egunin, kalea urtetea guz osteabe.Hamentxe eongo gaz:

10:00etatik 12:00xeta ALDE ZAHARRIN (PLAZA BERDURA albun)

10:00etatik 12:00xeta KAMIÑAZPIN.

12:00etatik 14:00ta ALAMEDAN (ITSAS AURRIN)

Galdeketi etxeko zure babesa birdou eta derrigorrezku de ahalik eta firma geixen lortzi. Maxatzan 7xan 16 urte baakazu eta Ondarrun erroldatute bazaz, ETORRI FIRMATEA.

GUK FIRMA DOU, ETA ZUK….?

HERRI GUZTI BATEA GALDEKETIN ALDE!

EMON BABESA HERRI GALDEKETIAI ETA SINATU!

Ondarruko gaztiok be Usurbilen egon gaz!

Gaur Ernai eta Aitzinako gaztik Usurbilea urreatu gaz “Kalera, kalera!” dinamikiai babesa emotea eta errepresialiatun egoeri salatzea. Atzo Madrid eta Parisen kateatu giñan salbuespen neurrixak salatzeko. Katez lotu barrotik hausteko!

Parisen kateatutako Aitzinako 7 lagunak ondion atxilotute jarraitzen dabe. Geure elkartasune, aupa zuek!!!

aitzina-paris

img-20161228-wa0016

Ezta konponbideik eongo Euskal Preso eta Iheslari Politiko guztik etxin, kalin, borrokan, geuaz egon arte!!! Urtarrilan 6xan Donostin eta 14an Bilbon egongo gaz. Danak kalin egon arte, danok kalea! #GaztiokZuekin

Gora EPPK!

2

20161228_105314-1

Badakau galdeketi gauzatzeko egune, 2017ko maxatzan 7xe!

Lea-Artibai osatzen douen herrixok hoixe egune aukeratu dou galdeketi etxeko, Euskal Herriko beste hainbat herriaz batea.

Galdeketa horrek herritxar guztiai ahotsa emoteko balixoko dau, eta erronki handixe bada be ilusiñoi eta gogo guztikin ekingotzau lanai jarritxako helburu beteteko. Lelengoko harrixe Lekitton ipinikou zapatun (Abendun 11) 12:30xetan, ixan be, orduntxe aurkeztukotzau galdeketi Euskal Herri guztiko jendartiai.

Ahalik eta errezena ixateko berta gerturatzi, autobusak ipiniko diz. Listak: Amarrtatza, Kulixka, Kurike eta Zutargin  eongo diz. Ahalik eta jente gexen gerturatzi nahi dou hasieratik inddar gexenaz hasteko.

MARTXAN DA ERABAKITXEN HASTEKO PROZESU!

Ondarruai dagokixonez be laster hasikogaz lelengoko fasi gauzatzen: zensu (16 urtetik aurrea) osatzen daben %10an siñadurak jasoten.

Hau dana zure parte hartze baik ez da posible ixango: emon zure ixena laguntzeko.

ZURE ESKUN DA etorkizune!

Ondarruko GURE ESKU DAGO.

hhhhhdyuu.jpg

BARRIRO BE EINGO GEUNKE ! manifi MARKIÑAn azarun 27 (domeki)

ALEXIS eta DAVIDei elkartasune emoteko, domekan MARKIÑA juteko deixe etxen dabe hainbat eragillek: Eskualdeko enpresa komite gexenak (sindikato guztik), bakanak, alderdi politikuk, Udaletxik…. bat ein dabe eurakin. Manifin pankarta burun esaldi hau jungo da: BARRIRO BE EINGO GEUNKE! Hamen euran lankide ohiak domekan Alamedan ata ben argazkixe.

tmako-langille-oihak

Eta beste hau SORTUk ata dabena berta juteko deixe eitten

azaroak-27-manifi-markinan

 

Urrixan 21 (baixaku), BELDUR BARIK tallerra GAZTELEKUn

Herriko gaztik Beldur Barik lehiaketan parte hartzea animatzeko tailerra ixango da BAIXAKUn URRIAK 21, 17:30ean, GAZTELEKUn. Tailerrin parte hartzea animaten dizen guztik, kultura matxisti eta indarkeixa sexistin adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal eta kolektibu adierazten dituzten jarrerak landuko dotxue. Adibidez, neska eta mutilek ezberdintasun egoerei zelan etxen dotzauen aurre erakusten daben jarrerak.
Gogoratu Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko epi zabalik dala azarun 9 arte. Animatu eta erakutsi zuen Beldur barik jarrerak!

beldur-barik

Gasteizko parlamenturako 2016ko hauteskundik, Ondarrun

EH Bildu
2057
EAJ-PNV
1646
PSOE
74
PODEMOS
366
PP
129

Botuk auzoz auzo:

EHBILDU EAJ-PNV PSOE PODEMOS PP
1.1.A – ERAKUSKETA ARETOA(Alde Zaharra, Kamiñalde, Pixape…) 216 144 9 29 5
1.1.B – ERAKUSKETA ARETOA
(Alde Zaharra,
Kamiñalde, Pixape…)
128 110 4 24 5
1.2.U – HAURTZAINDEGIA
(Artabide, Itsas Aurre inguru,
Kantxopi…)
243 214 3 39 24
1.3.U – HAURTZAINDEGIA
(Artabide, Antiguako Ama,
Egidazu…)
237 277 4 27 39
2.1.U – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Txori Erreka…)
149  147 6  22  3
2.2.A – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
246 191 3 46 13
2.2.B – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
136 104 0 26 6
3.1.U – INSTITUTUA
(Gorozika, MAgdalena,
San Juan Txurru,
Txori Erreka…)
 180  193  24  48  17
2.3.A – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
306 148 8 55 13
2.3.B – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
 216 118 13 50 4
Guztira  2057  1646  74  366  129