Argazki gexa nahiko genduzen ata, bañe aringaingan etxi eta argazkixak atati eziñezku de. Kilometro bakotxak beran momento berezixe eukitxen dau eta… bixi ein bir de. Sare sozialetan bideo pillu dabil gaur bixi ixandaku zabaltzen eta Lea-Artibaiko HITZAk jarraipen berezixe eitza (beran Webgunin informaziñoi zabala eskeiniko dau). Hamen guk ata eta eskuratu douzen irudixak.
Domekako listo danok!
Grabaketi akau: zubi zaharrin hasi eta kalatrabako zubirarte, gero itsas aurren musiki, ekitaldixak eta txosni (eraxe, txoixu eta tortillak), musiki eta ekitaldixak. Giro ederretan eongoaz!!
Anima eta urreatu!, jente asko birde (umik buruhandixak modun juteko…) herriko bideu LeaArtibaire erungou.
Gaur domeka eguerdixan alamedan, Gure Esku Dagok, Maixatzan 7rako Ondarruk eskualdin proposatuko daben galderi aurkeztu dau.
Ondarrun galderi adosteko bide ezberdinak ibili douz: esku-orrixak banatu, proposapenak jaso, buzoik ipini , hitzaldixe emon…
Eskerrik asko, danoi!
Danon eretzixak jaso ondoren,hauxe ixan da, gehixengo batek, ondarrutarron artin adostu douen galderi:
“ Nahi al duzu Euskal estatu independiente bateko herritarra izan?”
Gure galderiaz eskualdeko batzarrea jungo gaz eta Lea-Artibaiko herri guztin artin danontzako galdera bat adostukou.
Urteten daben galderi eskualdeko ekitaldi baten prentsan aurrin aurkestuko da, eta hori Ondarruko Beiko Zinin apirilaren 8xan eguerdiko 12:00xetan izango da.
Sinadura bilketi amaitxu eta lortu beharreko helburuk lortu ondoren, maixatzaren 7xai begire, hurrengo erronkiai heltzeko prest gaz.
Otsailan 18xan Berritxun, eskualde mailako ekintzi ein, eta bertan gure herrixetan lortutako sinadura kopuru agertzeaz gain, galdera adosteko prozesun sartzen gazela adieraziko dou.
Galdera bardine ixango da Lea Artibai eskualdeko herrixetan eingo douena, eta on danon artin galdera hori adostera deitzen zaitxuau.
Aurrea pauso barri honetan be, geuaz bat egingo dozule jakindde, lagundu mezu zabaltzen ,eta maixatzaren 7xan parte hartze zabala lortzen.
Pasan eguaztenin, Arretxinagan, Lea-Artibai eskualdeko, alkate eta zinegotzi GUZTIK, argazki eta bideo bat ein ben, maxatzan 7xan ospatuko dan galdeketiai, babesa emon naxan.
Beste aldetik, Gure Esku Dago ekimenak, ongoxe domekako (otsailak 5) Hego Euskal Herriko lau hiriburutan konzentrazinoieta deitzen dau, Katalunyak independentzixarako darun bidi, eta hiru inputatuei elkartasuna adierazteko
Galdeketiai buruz informazinoi edo zeozer argitxu nahi bazu, etorri ongo ASTELEHENIN, hilak 6, BEIKOZINAN ospatuko dan HITZALDIRE, arratsaldeko 18:30etan.
Honeaz jarraitxuk, gogoratu, Ondarrun galdeketi etteko ondiokan firmak batzen gabizela. Ez bazu sinatu, urreatu zatxez geuana hitzaldire edo datorren zapatun eta domekan (hilak 11 eta 12) Alameda.
Amaitzeko, argi euki zuen laguntza baik ezin douela ixer ein. Jenti birde, ze gauza asko daz ondiokan aurrea eruteko eta gogoratu :
Irakasli: Patricia Verdés Giménez (psikologu eta berdintasunin aditu)
Egutegixe urtarrilak 27, otsailak 3 eta 10
Ordutegixe: 17:00etik 20:00eta
Leku: Etxelilan
Gaixe Zure Baitako Neskato jasotzen duzunin mundu patriarkalaren neskatoa izateagatik eduki zenituen aginduak erortzen diz eta neska askea bezala jokatzeko, zikintzeko eta esploratzeko gozamena berreskuratzen ditugu. Baitako neskatoa zaintzerakoan, zure buru be zaintzen dozu.
TALLER: ACOGER A NUESTRA NIÑA INTERIOR Cuando podemos acoger a nuestra Niña Interior caen las exigencias que tuviste por ser niña en un mundo patriarcal; recuperas y cuidas lo más vulnerable y auténtico de ti; actualizas las creencias y emociones que se fijaron en tu pasado y ya no te sirven; y recuperas el placer de jugar, mancharte y explorar a la manera de las niñas libres… Así, al cuidar a tu niña, la que fuiste y permanece en ti, te cuidas
Hizkuntzi: Gazteleraz
Antolatzaili: Udal Berdintasun Kontseilu- Etxelila