GURE ESKU DAGOn bilera iraixe eguaztenin (otsailak 21) 19:00etan.

Ondarruko GURE ESKU DAGOkuk hauxe mezuau bixaldu doskue, 2018re beire dakarrezen erronkak (herritarren ituna, giza kati…) herri guztiaz elkarbanatu eta aportaziñoi guztik onartzeko:

Herritar laguna,

2018a urte garrantzitsua izango da Euskal Herriarentzat eta baita Gure Esku Dago herri dinamikarentzat ere.

Bost urte betetzen dugu herri dinamika honen barne eta ziklo bati amaiera eman eta beste berri bat hastear dagoen honetan, zurekin ere partekatu nahi ditugu 2018rako jarritako helburuak eta erronkak.

Jadanik entzuna izango duzun moduan geure buruari jarritako erronkak handiak dira baina oso esanguratsuak ere bai. Herritarron Ituna herriz herri bultzatu nahi dugu eta ekainaren 10ean, 201,9km-tako Giza katea antolatu nahi dugu Donostiatik Gasteizera.

Ekimen ederrak eta euskal gizartea piztuko dutenak zalantzarik gabe, eta guzti hau aurrera eramateko zure laguntza ezinbestekoa izango da.

Guzti hau dela eta, beherago agertzen den bilera irekira gonbidatzen zaitugu:

  • Eguna: Otsailak 21 (eguaztena)

  • Ordua: Arratsaldeko 19:00etan

  • Lekua: Kofradi Zaharra

  • Gaia: GED 2018ko erronkak azaldu eta parte hartzeak antolatzen hasi

Bertan elkar ikusiko dugula sinetsita, laster arte.

Eskerrik asko eta HAR DEZAGUN BIDEA!!

Ondarroako GED herri ekimena

EKAI jun gasku 16 urteaz

Atzo entera giñan gertatutakuaz eta danok lur jota laga gatxun albiste txarrak. Lelengo eta behin Turrune osatzen douen guztion partez dolumiñak eta elkartasunik beruena momentu oso gogorrak pasaten dazen senide, etxeko eta lagunai eta batxe be gizartik ezarritxako arau eta kanonak apurtzen burrukan dabizen dan danoi!

Atzo CHRYSALLIS, ume transexualan elkartik beran web orrialdin argitaratutakuaz gelditzen gaz:

http://chrysalliseh.eus/2018/02/16/negar-malkotan/?lang=eu

https://chrysallis.org.es/ekai-nos-ha-dejado-con-solo-16-anos/

Gaur TORTURIn KONTRAKO EGUNE!

Gaurko egune (otsailak 13) Euskal herrixan, TORTURIn KONTRAKO EGUNan modun ezautzen dou, 1981ko otsailak 13an Joxe Arregi Madriden torturatu eta hil ben.

Zoritxarrez Ondarrun bertan be urte luzez ezautu dou torturi kolore ezberdinetako txakurran eskutik. Eusko jaurlaritzik berak einddako ikerketik 4000 tortura kaso baino gexaua batzen dotxuz, eta argi erakusten dau torturi sistematikoki erabili ixan dala gure herrixan!

Etorkizunea beatzeko eta aurrea etxeko derrigorra da zauri honek benetan itxitxi eta benetako aitortzi, erreparaziñoi eta gexa ez errepikatzeko bermik eukitxi.

Hamen SORTUk gaurko egunan harire einddako bideu:

Ondarrun be torturin kontrako salaketa argixe ein ixan dou beti! Hamen aurreko urtitako bideo eta argazki batzuk:

Ongun Ondarrutarrak Bermioko ARATUSTIta! AUTOBUSE EGONGO DA!

Gogun dakazue gabon aurretik Bermiotar talde bat etorrizala Ondarrure, euran herriko euskerin egoerin kritiki ein, hizkuntzin ingurun hausnartu eta egun guztiko egitarauaz jai estiloa topaketak etxeko? Ba ongun Ondarrutarrak ixango ga euran ARATUSTItako inbitau berezixak!

Hauxe mezu zabaldu dabe Ondarruko Gaztetxekuk:

Bermeotik Ondarrure etorri zin hizkuntza topaketak burutzea ta on Ondarrutik Bermeoa guz!

Bermeotarrak Ondarrutarroi deialdixe zabalduzku Aratustitan parte hartzeko! Eun horretako gazte autobuse ata eta bermeotarrak antolatutako egitarau aberatsin parte hartukou danok batea!

Adi!
Mozorrotute juteko jaxe aldeanuntzat baserritxar eta olatuk ekarritxakuntzako itsosu.
Gazte autobusin apuntateko gaztetxeko listan edo ogaondarru@gmail.com ea idatzi.

Guazengatxin danok Bermeoa!

Hamen Bermeotarrak einddako bideu!

Errorea
This video doesn’t exist

GAZTIK SANTA ESKE! Otsailak 4 (domeki), 11:00etan kamiñazpiko frontoin!

Hauxe mezu bixaldu doskue gaztin santa eski antolatzen dabizenak:

“Aupa Ondarru!

Santageda bexperako tradiziñoi galtzen dala ikusitxe, gazte batzuk antolatzi pentsa gendun. Batzartzen ibili ga eta ohitxuri mantentzeko asmu agertu re.

Domekan, hillan 4e domeki, goxeko 11etan Kamiñazpiko frontoin batukoa eta egun guztin tzir herrixan kantaten ibilikoa bertsolaxan laguntziaz.

15ak aldea bazkaxe egongo da Gaztetxin (apuntateko Anaitan dakazue listi, apunta aldozuenik eta ariñen, listi zapatun kendukou eta).

Trikitilaxak ezin lotute gabiz eta eskertuko genduke trikitilairen bat ezautzen bazue geuri abisateko ogaondarru@gmail.com-ea idatzitxe edo 695734984 telefonure deitxuaz.

Domekan zeuen zain eongoa! Etorri geuaz abestea!!!”

IPARRA GALDU BAIK plataformin prentsa oharra IBONen egoerin ingurun.

Hauxe mezuau zabaldu dabe IPARRA GALDU BAIK plataformatik sare sozialetan, Ibonen egoerin ingurun:

IBONEN INGURUAN IPARRA GALDU BAIK HERRI PLATAFORMAREN PRENTSA OHARRA 

Azken orduotan, Ibonen inguruko hainbat berri zabaldu dira:  jadanik Arrasateko Aita Meni ospitalean dagoela, gaur arratsaldean iritsiko dela bertara…jada etxean dagoela ere zabaldu da.

Horren inguruan esan dezakeguna hauxe da:

1. Ibon, atzo, Alcalá-Meco-ko espetxetik atera zuten.Hasiera batean, trasladoa ostiralean izango zela iragarri zioten eta ez zioten denborarik ere eman bere pertenentziak jasotzeko.Kontutan izan behar dugu, Ibonek HIESA C estadioan izateaz ezezik, ikusmen arazo larriak dituela burmuinean duen orbanarengatik.

2. Ez dakigu Ibonek gaua non pasatu duen ere, beste espetxe baten izango zen, seguruena, baina ez dakigu non. Aurreko traslado guztietan, “transito”-ko ziegetan egunak eman izan ditu ditu eta ez daukagu arrazoirik oraingoan baldintza hobeago batzuetan egongo dela pentsatzeko. “Transito”-ko ziega hauen baldintza higieniko-sanitarioak tamalgarriak baino tamalgarriagoak dira, gune aproposak edozein infekzio hartzeko, hain justu, une honetan Ibonentzat hilgarria suertatu daitekeen egoera.

3. Espainiar administrazioak, Ibonen trasladoa anbulantzian izango zela hitz emanda zuten eta, ez zen horrela izan, ibilgailu polizialetan baizik. Aurretik izandako lekualdaketa gehienetan oso egoera bortitzak jasan izan ditu Ibonek ( mehatxuak, isekak, eskuburdinak gerriaren atzekaldean, muturreko beroa edo hotza…) eta oraingoan ere egoera hori bizitzen ari den ala ez ziur ez badakigu ere, senide eta lagunok kezkatuta gaude.

4. Ibon Aita Meni Arrasateko zentrura eramateko agindua, duela aste batzuetakoa da (iazkoa jada) baina, antza denez, epaitegitik kartzelara bidali behar zuten agindua “traspapelatuta” egon omen da. 

Ibonekin egiten ari direnak ez dauka hitzik. Epaileak agindutako mediku inpartzielek egindako 3 txostenek Ibonen egoera oso larria dela esan arren, ukatu egin nahi diote bere etxean egoteko aukera. Gogoratu behar dugu Ibon 2011eko urritik 2014ko martxoraino, espetxealdi arinduan egon zela pultsera telematiko batekin. Zergatik ez dute beraien legea betetzen eta Iboni espetxealdi arindua aplikatzen, ukanbehar guztiak betetzen baditu?Mendeku gosea eta oinarri oinarrizkoenak diren giza-eskubideekiko errespetu eza adierazten dute euren ekintzek.

IBON ETXERA EKARRI ARTE, TINKO JARRAITUKO DUGU!

LIBRE eta BIZIRIK NAHI DUGU IBON eta GAINONTZEKO LARRIKI GAIXO DAUDEN PRESOAK.

IPARRA GALDU BAIK, DANAK ETXEA!


Urten dou ondarrutarrak Bilborutz…!

3 autobus bete-bete eindde jun diz zaldupetik 15:30xak pasautxu! Beste asko ta asko goxetik kotxitan eta Bizkaibusin aurretik junde!

Gaurku handixe ixango eide, badakau pozik egoteko arrazoik gaur, bake artisau dan Txetx Etcheberryk esan daben modun hurrengo astitan Frantziko estatun bahitxute dakarren Euskal Herritxarrak sorterriko kartzeleta ekarrikotxuez! Barri pozgarrixe, baine ez gaz gelditxu bihir eskubide guztikin DANAK ETXEA ekarri arte!