Asteburun,TALKA taldin kontzertu eta PLAZATIK GAZTETXERA bertso finala gaztetxin!

Ondarruko Gaztetxin asteburu potente dator. Batetik, baixakun TALKA bertsiñoi taldin kontzertu egongo da 22:00etatik aurrea.

Eta bestetik, Zapatun egun guztiko egitarauaz PLAZATIK GAZTETXERA bertsolai gaztik protagonista dizen bertso txapelketin FINALA eukiko dou. Eguerdixan bertso poteuaz hasi, bazkaxe, saio FINALA eta kontzertu egongo di!

Bazkatxa juteko Anaitan edo ogaondarru@gmail.com ea idatzi bihir de.

Hamen 2016an Mutrikun ein zan Plazatik Gaztetxerako finaleko bideu:

[BIDEU] Ondarruko Gure Esku Dagok eta herritxarrak GIZAKATIN parte hartzeko deixe ein dabe!

Zapatu honetan, egueldixak asko lagundu ez arren herritxar asko batu zin hondartza ingurun Ekainak 10eko GIZAKATIN parte hartzeko deixe etxen spot antzeko bat grabateko!

Gizakatin ixena emoteko EGUAZTENETAN 19:00etatik 21:00eta Gure Esku Dagon lokalin ahalko da emon ixena edo bestelan ZAPATO DOMEKETAN mahaixak ipiniko diz herriko leko ezberdinetan!

Momentuz 100 lagun inguru daz apuntata! Danok ga beharrezkuk historiku ixango dan GIZAKATE hobetan parte hartu, gure herrixaz erabaki nahi douela eta arrazoik sobran dakauzela aldarrikatzeko!

Gora maxatzan 1! Kalin egon ga langilion eskubidik defendiuten!

Gaur maxatzan lehena! Egun historiku langile klaseko herritxarrontzako! Askorek jai egun sinple modun kontsidera arren, guk argi dakau burrukatzeko egune dana, natxe beste egun guztitxan be aldarri bardiñakin burrukatu!

Gaur Euskal Herriko herri guztixetan egon diz mobilizaziñoik, gu LABek markiñan deitxu daben eskualdeko manifan egon ga:

Beste argazki honek Cubatik bixaldu doskuez bertan dabizen herritxarrak:

Eta guri artxibutan arakatzi asko gustaten gazkunetik, egun honeaz lotute eta gure herrixan historikoki egon dan langile burrukin eta kontzientzixin adibide modun ondala urte batzutako KOIA ko langilin mobilizaziñoin, gose grebin, burrukin… argazkixak lagaten dotsuau:

Maxatzan 1in LANGILIN NAZIOARTEKO EGUNE! Manifestaziñoi 12:30xetan Markiñan!

Maxatzan 1a langilin nazioarteko egune dou, langile klaseko herritxarrok burruka, aldarrikapen eta salaketa soziala etxeko eta kontzientzixak biztuteko egun modun hartute dakauena historikoki!

Burruki urte guztin egon arren hainbat mobilizaziñoi eta aldarrikapen etxen diz herrixetan, ikusi besteik ez da herrixan dazen aldarrikapenak!

Lea- Artibai eskualdin, LAB ek Markiñan einddau deialdixe. 12:30xetan urtengo dau manifestaziñoik zelaitxik!

Eta Ondarruko Ernaik LAB en manifiaz bat eindde KOTXE KEDADI deitxu dau 12xetan astilleruko paradatik! Hamen bixaldu doskuen mezu:

📢 Maiatzak 1 langilin nazioarteko egune!

Gaztiok orainari kolpeka!
Sistema kapitalista heteropatriarkalak langile klaseko parte gazenok prekarietatea ta miseixa kondenaten gatxue!
Baine gu sistemi errotik iraultzea guz Euskal Herri sozialista eta feministi eraikitxeko!

Markiñan eskualdeko manifestaziñoi LAB ek deitxute! Kotxe kedadi 12xetan Mesonanako paradan!

Ondarruko Ernai

Iruñako bortxatzailin SENTENTZIXIN KONTRA, kontzentraziñoi gaur (ap26) 19:00etan alamedan!

Gaur jakin dou Iruñako “La manada” bortxatzaile taldin kontrako sententzixa barregarrixe! 9 urte eta epailik bortxaketa sexual modun kontsidera biarrenin, eraso huts latxeik kondena dotxuz 5 nazkagarri honek!

Honen aurrin, epaixai gure ezadostasune erakutsi eta erasotuai SINISTEN DOTSAUELA erakusteko, Ondarruko mugimendu feministik kontzentraziñoi deitxu dau gaur (apirilak 26) 19:00etan alamedan!

Ekaineko gizakatin ingurun BIDEO GRABAKETI Ondarrun! Zapatun (ap28) goxeko 10etan kalatraban!

Ondarruko Gure Esku Dagok Ekainak 10in eingo dan gizakatin ingurun bideo bat nahi dau graba. Horretako herritxarron parte hartzi eskatu dabe!

Grabaketan ez da ixe esan biharrik edo ein biharrik, bakarrik leku konkreto batzutan jenti egoti de (kalatraban, zubi zaharrin, plaza musikan…)

Jenti batzeko kedadi: ZAPATUN (apirilak 28) goxeko 10etan KALATRABAKO ZUBIXAN!

Animaaa!

BIDEOGRABAKETA2.jpg

GIZAKATIN eta GRABAKETAN parte hartzeko deixe Ondarruko Gure Esku Dagok!

Ondarruko Gure Esku Dagok hauxe mezu bixaldu dosku GIZAKATIn ingurun:

Aupa lagun!

Ekainak 10eko GIZAKATIN zeure leku ziurtatu nahi badozu, EMON IXENA ahalik ariñen. Adteburu honetan euzkixan konpañixan herriz herri mahaixak atako douz kalea. ONDARRUN zapato eta domeka eguerdixan alamedan egongo ga 12:30etatik 14:00ak arte. #martxangaude Internetetik etxeko aukeri be zabalik da: https:

https://gizakatea.gureeskudago.eus/

Beste alde batetik, apirilak 28 zapatu, ondarrun gizakatiai buruzko grabaketa bat nahi de ein. Grabaketa horretan ez da ixe esan biharrik, toki jakin batzutan agertzi de bakarrik. Zuen partaidetzi beharrezku dou.

ANIMA ETA GIZAKATIN ETA GRABAKETAN PARTE HARTU!

Ondarruko Gure Esku Dago!

Iruñan egon ga ALTSASUKUN askatasune eta benetako JUSTIZIXI eskatzen!

Ondarrutik autobuskara bat lagun jun ga ALTSASUKO GAZTIN askatasune eta benetako JUSTIZIXI aldarrikatzea. Komunikabidik diñuenez 50.000 lagun baino gexa egon ga gaur Iruñako kalitan, eta esan bihir de behin bada be egueldixe geure alde egon dala!

Astelehenin hasiko da altsasukun kontrako epaiketi, fiskalak 50 urte ero gexauako kartzela zigorrak eskatzen dotsez taberna baten pikoleto bikote biaz eukitxako endrero bateatxik, “terrorismo” delitun atxikixiaz!

Gaur Iruñako kalitan argi geatu dan modun EZ ZAZE BAKARRIK! ALTSASUKUK ASKE!

[Memoixa historiku] 1990eko “TTIPI TTAPA” Amnistixin aldeko martxin Ondarru eta inguruko irudixak.

Bideo hau sarin topa dou eta bertan 1990in “TTIPI TTAPA” Amnistixin aldeko martxin Deba, Mutriku, Ondarru eta Lekatxoko irudi ederrak batzen dotxu! Asko eta asko diz bertan agertzen dizen herritxarrak eta ezagunak, gaur egun batzuk gure artetik junde daz eta beste askorek ondiokan burrukan jarraitzen dabe helburu bardiñan alde! ia iñor ezautzen dozuen!

Askotan ez ga konturatzen gaur egun etxen dizen ekimen, ekitaldi, mobilizaziñoik… dokumentatik dakarren garrantzixaz, baine histoixi idatzi bihir badou beharrezku de artxibo historiko ganorazku eukitxi etorkizunea begire gure ondorenguai lagako dotsauena ixango dalako.