Hondakin organiku batzeko sistema barrixe oso emaitz onak da emoten! 8,5tona jaso diz Ondarrun!

Ondarruko udalak jakitxea emon dabenez, azkan astitan hondakin organikuk batzeko 2.301 KIT banatu diz herrixan, Udalak bide batez herrixe nahi ixan dau zoixondu onarteko erantzune oso ona ixan dalako. Beste dato bat be emon dabe, ondio 1.187 etxebizitza falta dizela KIT honek banatzeko, eta horretako beste banaketa egun bat ipini dabe: URTARRILAK 13an karpa bat egongo da alamedan goiz eta atsaldez…

Momentuz Lea-Artibain, Ondarrun eta Berritxun banatu diz:
KIT-a JASO DUTEN ETXEBIZITZAK KIT-a JASOTZEKO FALTA DIRENAK
        160   
ONDARROA 2301        1.187   
GUZTIRA 2.477

23380165_1474339132602730_4369858233460431090_n.jpg

Gexenoi onezkio aia gazkun Kit horretan, organiku batzeko potu, edukiontzixak iraitxeko txartela, urtebeteako poltsa biodegradablik eta birziklapen egokixe etxeko argibidin triptiko bat jaso dou.

5a88e9e6-e533-41b6-a82f-f8ab97081dfe.jpg7f5684e7-8138-42ae-8db5-385ddff85874.jpg

Eskualde osun ezarri nahi dan sistema honen helburu, gaike sailkatutako hondakinan birziklatze portzentaji %70ea aiati de, eta momentuz datuk oso onak diz. Sistema hau hasi zanetik (azarun erditxik gitxi gorabehera) 8500 kilo jaso douz Ondarrun, eta hamen hori erakusten daben argazkixe:

20e2faf6-6f0f-4594-8854-084b3c9e061e.jpg

Beraz badakiau zeinddan bidi! Ahalik eta gexen birziklatzeko erakundik nahi daben medixo eta erreztasun guztik emoleikez, baine benetako erantzunkizune geuri de, herritxarrona! Beraz Garbi eta Argi jokatu hondakinakin!!!

Ongi etorri HAIBA eta MUNA! 

Atzo goxin eta gaur goxin aia diz bi hilez Ondarrun udi pasako daben ume sahararrak. Yaalah elkartik eta udalak ongi etorri ekitaldi xume bat antolatu dotse gaur euerdixan alde zaharrin!

Tindufeko (argelia) saharar kanpamentutan daz 42 urtin Marokok eta Españik adostutako montaje geopolitiko eta inperialistin ondorixoz egoera oso gogorretan. Nahikure! Sahara askatu!

Ongi etorrixaz gain, yaalah elkartekuk  aurrea beire dakarrezen erronkak eta zeregiñak azaldu dotxuez… “oporrak bakean” kanpañi, karabanako janari bilketi, sentsibilizaziñoi kanpañak, herrixan garatutako proiektuaz argeliko kanpamentuta herritxarran biaji… Ontxe hasi barri egon arren inddarraz eta gouaz ikusten di!

Turrune be YAALAH!!!

 15 hile ETXETIK KANPO!

Danok gogoratzen douz 2016ko martxun herritxar guztik era batea ero bestea ikutu gatxuen gertaera latzak.  150 familixa baino gexa etxetik kanpoa geatu zin kamiñaldeko mendixe jausten hasi zalako.

Urtebete eta hile batzuk pasa diz eta egoeri nabarmen hobetu arren ondio familixa batzuk kalin jarraitzen dabe ta obran finantzixaziñoin gora behera instuzionalak daz.

 Batzuk (ondo dakiau zeintzuk) hauteskunde usañe euala ta, han etorri zin drone-Akin mendixan egoeri entera eta familixai elkartasune erakustea. Baine erdaldunak esaten daben morun… “A la hora de la verdad…” herritxarrai jamonik ein baik obrak nahi ez finantzixata dabiz.Argi geatu de batzuk herritxarran behar ixanak alde batea lagata dabizela, eta prest dazela gure herrixe urte askotako obra batek hipotekata laateko, horrek suposatuleiken kaltiaz, adibidez herrixan planteata dazen proiekto asko atzea botati eta beste barri batzuk ezin ein ahal ixati diro faltiatxik.

Hamen lagaten dotsuau udalan azkan adierazpenak:

Guk argi dakau Ondarru herri solidaxu dana, horren adibide herritxarrak euki daben prestutasune euran etxik laga, esko bat bota, anima, mobiliza eta erozetako prest dala erakusteko.

Eta gaurko deialdixe etxeko hauxe zabaldu dau SAIÑAZIO MENDI AZPIXAN auzotar gestorik:

 San Iñazio kaleko etxitatik, lokaletatik eta lurretatik kanpo 15 hilabete daruaela akorda eraitxeko, Saiñazio 40 eta 46 artin batzea deitzetsuau herritxar guztioi, ekaiñan 10in, zapatoz, goxeko 11etan, lepoko gorrixakin.