15 hile ETXETIK KANPO!

Danok gogoratzen douz 2016ko martxun herritxar guztik era batea ero bestea ikutu gatxuen gertaera latzak.  150 familixa baino gexa etxetik kanpoa geatu zin kamiñaldeko mendixe jausten hasi zalako.

Urtebete eta hile batzuk pasa diz eta egoeri nabarmen hobetu arren ondio familixa batzuk kalin jarraitzen dabe ta obran finantzixaziñoin gora behera instuzionalak daz.

 Batzuk (ondo dakiau zeintzuk) hauteskunde usañe euala ta, han etorri zin drone-Akin mendixan egoeri entera eta familixai elkartasune erakustea. Baine erdaldunak esaten daben morun… “A la hora de la verdad…” herritxarrai jamonik ein baik obrak nahi ez finantzixata dabiz.Argi geatu de batzuk herritxarran behar ixanak alde batea lagata dabizela, eta prest dazela gure herrixe urte askotako obra batek hipotekata laateko, horrek suposatuleiken kaltiaz, adibidez herrixan planteata dazen proiekto asko atzea botati eta beste barri batzuk ezin ein ahal ixati diro faltiatxik.

Hamen lagaten dotsuau udalan azkan adierazpenak:

Guk argi dakau Ondarru herri solidaxu dana, horren adibide herritxarrak euki daben prestutasune euran etxik laga, esko bat bota, anima, mobiliza eta erozetako prest dala erakusteko.

Eta gaurko deialdixe etxeko hauxe zabaldu dau SAIÑAZIO MENDI AZPIXAN auzotar gestorik:

 San Iñazio kaleko etxitatik, lokaletatik eta lurretatik kanpo 15 hilabete daruaela akorda eraitxeko, Saiñazio 40 eta 46 artin batzea deitzetsuau herritxar guztioi, ekaiñan 10in, zapatoz, goxeko 11etan, lepoko gorrixakin.

Iruzkin bat utzi

agenda, Kalez kale, udala atalean

Erantzunak itxita daude.