Zelan ikusten dozu EUSKERI urte batzuk barru ONDARRUn?

Udaleko Euskera zerbitzutik jaso dou idatzi hau:

euskeri ondarrun

Euskerin Plan baten jaso zin, duela bost urte, herritarran ekarpenak. Amatxu de 2014-2017 aldiko ha Plana, barri bat eittera guz on. Galdera hori eukiko dou burun. Erantzunan bille gabiz eta lanketa hori zuekin egin nahi dou, ganoraz egin nahi dou-eta.

 Batzar bi hauetan parte hartzeko dexe egin nahi dotzuau: maiatzan 24an eta,handik bi astea, ekainan 7xan, 18:30etatik 20:30eta, Kofrai Zaharrin; bixetan alkarreaz landuko dou gaxe eta aztertuko dou zer aukera dakauen gure alde Ondarrun euskeriai bultzada bat emoteko.

Saiutako ixena emoti gomendatzen dou. Edozein etorri leike; baina, egoki prestateko, nahixa genduke aldez aurretik jakitxi zenbat jende batuko gazen. Hori dala ta, eskertuko gentzuke ixena emoti, maiatzan 22xe baino lehen. Detxu Udal euskara sailea ixena emoteko 946833668 edo idatzi posta honeta: mrey@ondarroa.eus

Lehenenego saiun: azkan 4 urtitan egindakun errepaso txiki bat eta, aurrea begire jarriko gaz, zer indartu behar douen zehazteko. Lana egingo dou, baina ondo pasatuko dou.

 Bigarren saiun: lehen saioko ekarpenak zehazten jungo gaz eta pentsatuko dou zer egin Euskaraldia kanpaini Ondarrun zabaltzeko.

Ariketa kolektibo bat egin gendun on dala bost urte eta oraingo honetan ostera be egingo dou. Zu be guzti honen partaide ixati nahiko genduke. Eskerrik asko, aldez aurretik, zure prestutasunatxik.

 

Iruzkin bat utzi

Azterketa, ikerketa, Herri mugimenduk, udala atalean

Erantzunak itxita daude.