Ondarruko Eh Bilduk gaur ein dau publiko saritan pasan astin herri batzarrin militantzixiai iragarritxaku. Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga ez da ixango Ondarruko EH Bildun zerrendaburu 2023ko udal hauteskunditan. Bideo honeaz nahi ixan dotsa emon azalpenak Zunbeltzek herrixai eta EH Bilduko komunidadiai.
๐๐ฎ๐ง๐๐๐ฅ๐ญ๐ณ ๐๐๐๐ข๐๐ฅ๐๐ฎ๐ง๐๐ญ๐ ez da Ondarroako EH Bilduren zerrendaburua izango 2023ko udal hauteskundeetan.
“Ia 8 urte egin ditut alkatetzan, eta uste dut lekukoa beste batzuei pasatzeko momentua iritsi dela. Eskerrik asko zinegotzi eta herritarroi”.
Lekukoa pasatzeko eguna iritsi arte herriaren hobekuntzan buru belarri jarraituko duela esan du alkateak, ๐๐๐ง๐ง๐๐ฉ๐๐ง๐ง๐๐ ๐๐ฃ ๐๐๐ฉ๐๐ง๐ ๐๐๐ง๐ง๐๐ ๐๐๐๐ฃ๐๐ฏ.
ESKERRIK ASKO ZUNBELTZ!
2015eko hauteskunditan 3. jun zan Zunbeltz Ondarruko EH Bildun zerrendan. Legegintzaldixe hasi eta urte bete baino gitxia pasa zile, 2016ko martxun alkate ixendatu ixan zan Josu Arrizabalagak kargu laga eta gero.


Zunbeltzek alkate makili hartu eta egun gitxire gauzak nabarmen okertu zin zoritxarrez, azkanengoko urtitako ezbehar handixenak gerta zin herrixan. Santa Klara izotz fabrikan Alberto eta Jabi langilik hil zin eztanda baten ondorixoz. Kamiรฑaldeko atzeko mendixe egun gitxire hasi zan arrakalatzen, geroa ehunke herritxar euran etxitatik kanpo laga zitxun ondamendixan hasieri hain zuzen be.

Udaletik honei danai aure etxeko bidi gidatu ban Zunbeltzek eta lantalde osuk. Urte gogor eta zailenak pasata, zerrendaburu latxeik aurkeztu zan Zunbeltz 2019ko hauteskunditan. Aurretik hasitxako bidiai jarraipena emoteko eta proiektu barrixetan sakontzeko hautuaz emaitz ezinhobik lortute ixendatu zan bugarrenez alkate.



Azkanengoko bi legengintzaldixetan buru-belarri ibili de udala eta herrixe kudeatzen, ondo einddakukin jarraitxu, akatsak zuzendu eta beti be Zunbeltz eta lantalde osu herrixantzako eta herritxarrantzako onena helburu hartute ibili dizenan dudaik ez dakau. Horren adibide diz hirigintzan einddako hobekuntzak, pandemixan aurrea erundako egitasmuk, kulturiai bultzadi, etxelilan inddartzi, euskerin inguruko lanketak, hondakinan gestiรฑoi… eta abar luze bat.
Hamendik, Zunbeltzek einddako lana eta erakutsitako konpromisu eskertu eta errekonoziuti besteik ez gazgu geatzen! Udaleko jardunak amatxutakun ez dakau ixelako dudaik herrigintzan, kalin, herritxarrokin… ikusiko douela Zunbeltz, hoixe ixan da eta ixango da beti beran berezitxasune: HERRI ZALI!
Eskerrik asko ALKATE bixotz-bixotzez!






























