Ekainak 9 (baixaku) BASKER liburun aurkezpena Kofrai Zarrin

Arratsaldeko 7retan hasiko da BASKER liburun aurkezpena, 1960ko hamarkadan suediar SVT telebisiñoiko talde batek eindako dokumentala euskal kulturiai  buruz. Bi dokumental eizitxuezen “Basker” eta “Bondei i Baskerland” ixenekuk. Hauetariko lelengoku oinarri hartute idatzi dabe baixakun aurkeztuko dan liburu. BERRIA Egunkarixak be idatzi ixandau dokumental honek atxik. Hamen loturi.

Berriako artikulu Suediako dokumentalai buruz berbetan: http://www.berria.eus/albisteak/129205/suediako_telebistak_1963an_euskal_herrian_eginiko_grabaketa_batzuk_berreskuratu_dituzte.htm

Guk (TURRUNE) gure aldetik esan geinke on dala 4 urte altza gendule youtubea bideue herrittar baten bidez  eskuratu eta gero eta ordundik 10.000 bixitxa baño gexa euki dabela.

BASKER liburun aurkezpena 2017-06-09

GAZTETXEKO 27. URTEURRENA ondo ospatute geatu de hile osun!!!

Gune libre, autogestionau eta herriko gaztin behar izanak beteko ban lokal baten hutsuni sentiute hasi zan gaztetxin aldeko mugimendu 1986 ingurun Ondarrun. Lehenengo Alfa eraikene okupa ben eta udalak gaztetxin inguruko kezki euala ikusitxe eta asanbladiaz negozixata, akordixo batea aia eta Zaldunbiden euan arrain fabrika zaharra lagatzen gaztiai.

Zaldunbideko gaztetxik histoixa luze eta sakona dauke, bertan herriko hainbat talde zein  eragile sortu eta batzen zin…, Radixu irratixan lelengoko emisiñoik be bertatik ixan zin eta pillo bat ekimen, kontzerto, drogin kontrako kanpañak, soldaduzkin kontrako kanpañak, txango, bilera,  jai , asanblea eta borroka erun zin aurrea nahiz eta gero barianti etxeko gaztetxi bota ein bir ixan ben.

10922723_1659489774281247_5912814870758988118_n

Baine hor ez zan amatxu gaztetxin ibilbidi, 2003an irai zan Gaztetxe barrixe Astillerun. Astilleruko lokal barrixin be hainbat ekimen eta burruka erun diz aurrea! Eta hau dana atzo zalakun 13 urte Zaldunbiden eta 14 Astillerun! Espero dou beste urte askotako ixati!!

1. GAZTE EGUNE.jpg

Aurtengo urteurrenin ezta eon aspertzeko astirik! Astero zeoze! Antzerkixak, hitzaldixe, poesixa emanaldixe, mahai inguru, hiru-lau kontzerto… eta dana ganoraz amaitzeko egun osuko jaxe: poteu, bazkaxe, jokuk eta kontzertuk.

Ondiokan Gazte asanbladik baloraziñoi orokorrik ez ein arren bertako kidik oso pozik ikusten zin herrixak emondako erantzunaz. Esan birde ixe ekimen guztixetan eon dala parte hartze nabarmena, batez be kontzertutan. Gaztetxi herriko gaztin leko erreferenti bihurtzi dela helburu eta gaztetxin eileikezen ero nahi dizen gauza guztik etxea, antolatzea ero borrokatzea animaten dabe herriko gaztik! GORA ONDARRUKO GAZTIK!!!

Urteurreneko ekimenan argazkixak:

Egun guztiko jaiko argazkixak…

 

Eta hamen lagaten dotsuau belaunaldi ezberdiñan mahai ingururako Kirmen Uribek einddako idatzixe. Merezi dau irakurtik!   (KLIKATU HAMENTXE IRAKURTEKO)

Maiatzak 16 (martitzena) ‘Nosotras, mujeres de Euskalduna’ dokumentalan proiekziñoi eta berbaldixe, ETXELILAn

maiatzak 16 dokumentala NOSOTRAS Mujeres de EUSKALDUNA

Hizlarixak: Maribi Marañon eta Bego Gutierrez (Euskaldunako emakumik), Larraitz Zuazo Aurrekoetxea (Dokumentalan zuzendaxe)

Dokumentala: Araitz Rodriguezek, Euskaldunako Ontzioletako bihargin baten alabik, 1983 eta 1988 bitxartin Bilbon gertatu zan borrokin memoixi berreraikitxeko zeregine hartuko dau bere gain, ontziolak ixti saihestu ez ban borrokine. Horretako, aman ikuspegixaz baliatuko da, baitxe greban euazen beharginai babesa emoteko 1984an sortu zan Euskaldunako Emakumin Asanblada (EEA) delakun parte hartu ben beste emakume batzun ikuspegixaz be. Antzeman daitekeen porrotaz gain, eta emon gakuen emazte eta ama zereginetatik harutzaua, emakume horiek borrokan zuzenin parte hartzeak euren buruntzako baieztapena eragin ez ezik, kontzientzixi hartzi eta emakume ixatin zailtasunan aurrin ahalmentzi eta nagusiki gixonana zan ingurun era horretan azaltzi be eragin ban.

Gogoratu, arratsaldeko 18:30 hasiko dala proiekziñoi ETXELILAn martitzenin (maxatzak 16).

Antolatzaili: UXU Emakumeen Taldea

Ixan zilako gaz, 1974ko irudixak

Irudi zaharrak diz azpixan ikusiko dozuenak (1974kuk), Kalidade aldetik be ez dauke zer ikusi gaur egunguaz bañe balixo historiko handikuk dizelako argitaratzen douz. Ixerren aurretik eskerrak nahi dotzau emon Jon Urrestin senidiai, eurai esker dakauzelako irudixak gure eskutan. Ondarruko herrixan panoramikin gain  Arrigorri ingurun batzen zin lagunan irudixak diz ikusiko dozuenak: Andoni Olea, Abrahan Bedialauneta, Pedro Arkotxa, Maiñela, Gazagaetxebarria, Andoni Lertxundi…

IRGENDWO IN EUROPA- ONDARROA- Ein fischer dorf im Baskenland

TURRUNIN aspaldi gebizen pelikula honen atzetik. Bagenkixen 1984an ARD telebista alemana hamendik ibili zala grabaten, eta halako baten billatu dou. On geure eskutan da eta zabaltzi pentsa dou. Esan birdou aspaldiko grabaziñoi zanez, kosta eingazkule gaurkotzen eta eskerrak emon bitzau ARGIA aldizkariko lagunai eta bereziki Unaiei. 44 minutuko grabaziñoi de eta bertan ONDARRUTAR asko agertzen diz. Sasoi hartako ONDARRU ezautu ta gogoratzeko balixo leikela usten dou. Ikusi atzanearte, merezi dau eta.

37 urte Jhisa hil ebela!

jhisa

37 urte pasa diz Jhisa hil banetik  BVE taldik Aginagan, eta iñok ez dau erantzun ondioik hilketa horreatxik! Justizixi berbiaz ahue beteten daben horrek  ondio ez dotsuez erantzun herri honek eitten doittuzen hainbat galdera, beste askoren artin:

Zeiñek hil ban Jhisa?

082-amnistiaJhisa.jpg

37 urte pasa di eta ondio ez dakiau zeinek hil eban: egixe, erreparaziñoi, aitortzi… bihir dauz herri honek aurrea eitteko!

jhisan-enterrujhisa.jpg

Agur eta ohore Jhisa!

 

 

ONDARRUko memoixi berreskuratzen (bideo batzuk, 1976-1979)

Behin baten, Luis De Hoyos ixeneko maixo bat etorri zan eskola nazionaleta Murtziatik. Hiru bat urte ein zitxun Zeledonion eta Zaldupen (1976txik 1979re). Beran biharrin dokumentalak eta zinik pixo handixe euken. On jubila danin internetea altzatxuz danak. (behian link bi, bañe 17 bat gauza konta douz beranak youtuben Ondarruaz lotute…)
Grabatako gauza asko eskolan eitxeben gauzak diz, kortuk be badaz tartin, bañe Ondarruko irudixak (hondartzan, edurtzan, plaiko zubixe iraitxe, frontoin kantaten, san juan sutako tunturre plai txikixin, astillerun, saturranen fuolin…) be agertzen diz, tartin manifestaziñoiren bat be bai, guardia zibilak kargaten artan, udaletxin ikurriñe altzaten (1977)… Ondo pasa geure txikitxazko Ondarru ikusten!