
Behian entzungo dozuena, Lluis Llach abeslari katalanak ‘Campanades a morts’ kanti konposatu ban 1976ko martzun 3an Gasteizko Zaramaga auzun Espainiko Polizixa nazionalak bost langile hil zitxuzenin.

Behian entzungo dozuena, Lluis Llach abeslari katalanak ‘Campanades a morts’ kanti konposatu ban 1976ko martzun 3an Gasteizko Zaramaga auzun Espainiko Polizixa nazionalak bost langile hil zitxuzenin.
Gaurko egun baten on dala 23 urte jun zan gure artetik IMANOL PORRU, ertzañan karga baten ondorixoz.

eta beran omenez ata zan rekordatoxuk azaltzen daben lez, beti euan baten baten beharrai esku bat botateko.

Mendizali, kantuzali (PORRUtar guztin latxeik), Txokun esko bat botaten ikusten gendun…BIXITXI MATXE BAN.
IMANOL ez zatxuau ahaztuko!!

Gaurko egun batez on dala 38 urte hil ben gure herrikidi, JHISA. 22 urte eukazen bahitxu eta hil benin. Aginaga auzun, mendixan bide bazter baten botata agertu zan beran gorputze. Bederatzi tiro botatzen, bost gorputzin eta lau burun. Batallon vasco español taldik hartu ban beran hilketin erantzunkizune. Gaur de egune iñor ez dabena auziperatu hilketiatxik.

Hildde agertu zan tokixe

Beran omenez eindako oroitgarrixe


Gaur GARA egunkarixak argitaratu daben latxeik, on dala 50 urte hil zan ETA erakundeko lelengokutako kidi torturan ondorixoz. Gutako gexenon latxeik ez genkixen ama Ondarrutarra zala, TERESA LASARTE IMAZ, Ondarrutik Donosti aldea bihar bille jundako emakumi. (Goxan azaltzen dan rekordatoxu beran senide batek laga dosku eta hamendik eskertzen dotzau). Artikulo guzti irakurteko sakatu beheko loturi:
ZUBI-ZAHAR herri ikastolatik jaso dou gutun hau;
Honez gero jakingo zenuten bezala, aurten Zubi Zahar Herri Ikastola ospakizun giroan murgilduta dago, izan ere, 50. urteurrena bete baitu.
Hori aprobetxatuz, memoria apurtxo bat egiteko tartea hartu dugu, eta Olentzero eta Mari Domingi-ren kalejiraren sorrera historia nolakoa izan zen kontatzera gatoz.
1996arte, Olentzeroren Kalejira Amnistiaren aldeko mugimenduak antolatzen zuen, gaur egun egiten duen bezalaxe iluntzeko orduetan. Ekimen hartan garaiko mezu politiko eta sozialak aldarrikatzen ziren orduan ere, Olentzeroren bisita aprobetxatuz.
Orduko Olentzero hura ilunetan joaten zen, barrote artean, eta azkenean erre egiten zen. Horrek ume batzuei beldurra ematen zien, eta beste batzuei ezinegona sortzen zien. Izan ere, ikastolara etortzen zen Olentzero alai eta hurbil hark ez zuen bat egiten kalejiran ikusten zuten Olentzeroren irudiarekin.

Hori guztia ikusirik, ikastolako guraso elkarteak, Pili Kobeaga-ren ideiari jarraituz, Olentzeroren kalejira eguerdian egiteko erabakia hartu zuen, ikastolak berak antolatuta. Aurrez ere umeek urtero jasotzen zuten Olentzeroren bisita ikastola barruan, eta uste zuten, ekimen hura ikastolatik atera eta herriko ume guztientzat egin behar zela, jai giro eta alaitasun artean, magia eta ilusioa zabalduz.
Horrelaxe bada, 1996an izan zen ikastolak Olentzeroren kalejira antolatu zuen lehen aldia. Pertsonaia printzipalaren aktore lana egingo zuena lortzea ez zen lan erraza izan, baina, azkenean Aitor Urkiza, Lapueblan bizi den ondarrutarra, izan zen. Asto batekin atera zen orduan, eta trikitilari, pandero-jole, txistulari eta ume eta gurasoen kantuek alaitu zuten kalejira. Kamiñazpin hasi eta Alamedarainoko ibilaldia egin zuten, eta bukaeran Olentzero Txori Errekaruntz bakarrik joan zen umeek Alamedatik agurtzen zuten bitartean.

Orduz geroztik kalejira eraldatzen joan da 21 urtetan zehar: astoaren ordez kamioian joaten hasi zen, Mari Domingi pertsonaia gehitu zitzaion, batzuetan bertsolarien kantuak alaitu zuten ibilaldia, azkenaldian joaldunek… Eta horrelaxe iritsi gara 2017arte.
Aurten ere jai honetaz gozatzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu guztioi, elkarrekin euskal kultura hedatu eta ohitura zaharrak partekatzen jarraitu nahi dugulako.
Animatu!
Zubi Zahar Herri Ikastola
Gaurtik hasi eta hillan amatxuerarte egongo da zabalik erakusketa hau Udal erakusketa aretun kartelin agertzen dan ordutegixaz. EUSKAL MEMORIA FUNDAZIÑOIn lan bat da hau ta ONDARRUKO UDALAn babesa dauke.



Ohitxuri dan lez musikazalik euran egune zelebrako dabe aurten be, bañe ikusteko ez dala gauza barrixe ospakizun hau gure herrixan, hamen ze topa douen gure eskutan dazen artxibutan. 1963an ata zan eskuorrixe “Los grupos artisticos de Ondarroa en honor de su Patrona SANTA CECILIA”



“Zuen ametsen alde borrokan darraigu. Euskal Errepublika!”hori de aurten ibiliko dan lelu. Bixak azarun 20xan hil zitxuezen, Santi Brouard (1984an) eta Josu Muguruza (1989an). Euskal Herrixan askatasunan aldeko militantik ixan zin. Borrokalari nekaezinak, elkarrizketetako pertsona iraixak, pediatri bata, kazetarixe besti; buruzagi karismatikuk, diputatu; independentistak, sozialistak; guraso, lagunak, burkidik: herrixan militantik, finin. Omenaldi nausixe Bilbon engo batze be manifestaziñoi baten bidez, Lekatxon be ekitaldi xume bat eingo dabe eguerdiko ordu batetan.

Hau bilboko deialdixe:
Gaur arratsaldeko 19:30tan konzentri eongo da Alamedan BELEN GONZALEZ PEÑALBAn oroimenez. Emakume hau zein ixan dan gogoratzeko, azpixan dan bideuk argitzen dau.


Gaurko egun baten on dala 38 urte hil ben pikoluk FRAN ALDANONDO BADIOLA, KAA taldeko kidi Izaskungo baserri baten (Ibarran).
Memoixa historiku danontzako ixan bihir dala egunero aldarrikatzen dou.