ETAk euki daben eragine Ondarruko histoixan (1)

1996 ZUBI ZAHARRIN ETAko pankati ARRANTZALE egunin

2018ko maixatzan 3an ETA desegin ein zan talde latxeik. Momento egokixe ereizten gasku ETAk Ondarruko histoixan euki daben eragine aztertzeko.

Azterketa sakon bat einddou ETAn lehenengoko urtiai buruz, eta esan geinke hor urtitan Ondarru oso leko inportanti ixan zala ETAntzako. Jaso douen testigantzetan oinarritxute, 1958-1978 urtin artin, adibidez, 90 militante eta ehunka laguntzailetik gora euki zitxun. Eta honek zenbakixak behin behinekuk diz, badakiau berez gexa ixan zile, eta ikertzen jun ahala ixen gexauak urtengo dabela.

ETA 1958xan sortu zan, eta handik gitxire hasi zin lehenengoko herriko gaztik ETAz loturi eukitxen. Deba bailaran (Elgoibar-Arrasate) ikasten ben herriko gaztik ixan zin ETAn sartu zin lehenengokuk, eta handik ekarri ben erakundi Ondarrure.

Holan sortu zin ETAko lehenengoko taldik herrixan, eta ekintzak etxen hasi zin: propaganda banaketak, pintadak… eta 1964an oso sonau ixan zan Elixako ikurrinan jaurtiketi. Baine ETAn egituri arlo desbardinetan zabaltzen jun zan, arlo kulturalin, arlo politikun, sozialin eta arlo militarrin. Adibidez, sasoi hartan mendi irteerak bihurtu zin frankismun kontrako giro bat sortzeko espazixu, eta ETAkuk hortxe parte hartzen ben, euran mezu zabaldu eta jente barrixe erakartzeko. Haretan urtitan, euskal jaxak sortu zin herri askotan, euskal giru bultzatzeko (dantzak, txistu, abestixak…) eta Ondarruko gaztik be juten zin berta.

Beste arlo bat elixi ixan zan. Elixako talditan parte hartzeben gazte batzuk ETAn sartu zin, eta horren bidez euran ideak elixako talditan be zabaldu zitxuen, eta elixako gazte asko ETA erakarri zitxuezen.

Estadun erantzune horren aurrin errepresinoi ixan zan hasiera hasieratik. 1964an, adibidez, herriko gazte asko atxilotu zitxuezen (ez bakarrik ETAkuk) eta euretariko batzuk tortura be ein zitxuezen. Errepresinoik eragin argi bat euki ban herrixan: jente gexa inplika zala antifrankismun, eta gazte asko ETAn sartu zin.

5

1

2

3

ETAk laguntzaile sare zabal bat lortu ban herrixan. Herriko denda batzuk matexala trukatzeko leku bihurtu zin, taberna batzuk batzarrak etxeko tokixak eta herritxar askok euran etxitako atik zabaltzen zitxuen, jenti gorde ahal ixateko. Jokin Gorostidin esanetan, Ondarrure ailati zan Iparraldea pasati latxeik. Sasoi hartan ETAko militante eta buruzagi asko pasa zin Ondarrutik: Txabi Etxebarrieta, Teo Uriarte, Unai Dorronsoro, Jokin Gorostidi, Juan Jose Etxabe, Jose Felix Azurmendi, Bikila, Eustakio Mendizabal…

miren akerran arrebi 2

Eskualdeko eta Euskal Herriko propaganda asko Ondarrun sortzen zin, ETAk herrixan multikopista bat eukalako. Eta herritxik zabaltzen zin klandestinidadin autobusetan, kotxitan… Urte batzuk berandua Guardia Zibiletako Hidalgo kapitainan amesgaiztu bihurtu zan inprenti (vietnamiti), eta redada pilo bat ein zitxun bera topa naxan. Gaur de egune, ondiokan topateko dakarrrena!

10

1968txik aurrea gauzak beste neurri bat hartu ben. Hor urtin gauza asko pasa zin, manifestazinoi eta ekintza asko. Bat aipatzearren, Txabi Etxebarrietan hilketin aldeko mezi eizan, eta guardia zibilak gogor karga ban herritxarran kontra.

Errepresinoi be handitxu ein zan, eta orduntxe ein zan ezagune Ondarrun hasieratik ETAn ebilen gazte bat: Andoni Arrizabalaga. Behin baino gexauatan atxilotu ben, baine 1969ko atxiloketa baten jaso zitxun torturakatxik ein zan ezaune. Itziarren Semea kanti berai dedikata da. Gerua, herixotza zigorra be emotzen Arrizabalagai, nahiz eta azkanin bete ez.

4

Bitxartin herriko gazte askok kuarteletik pasaten jarraitzeben, manifestazinoitxan parte hartzearren adibidez. 1973an Capitán Hidalgo herrire aila zanin, atxiloketak eta torturak ugaritxu ein zin. Frankismuk Ondarruko abertzalintzako eta antifrankista guztintzako eukan alternatiba bakarra hoixe zan, egurre eta kartzeli.

ETAk apurketa desbardinak euki zitxun beran histoixan, eta Ondarrun be igarri zin horrek zatiketok. Esan biharrik ezta, herriko gaztik ETAn sartzen jarraitzen bela, adar desbardinetan.

ONDARROA EPAITUA kartela jobi, satorra, ansola,..

pedro ta domeka

Etako pankarti soriatik presiuk

PICT0027

PICT0029

Borroka horren ondorixoz herriko gazte asko pasa diz kartzeletatik, eta gaur egunin be bertan jarraitzen dabe batzuk.

Frankismun amaieran, ETAk jarraitxu eiban beran borrokiaz, beran ustez Francoaz ez zalako amatxu frankismu, estrukturak bardin jarraitzebelako, eta apurketa bat ez zalako egon.

1977 Ondarrun satorra,errebiro, aulestia,

Iruzkin bat utzi

Herri mugimenduk, Memoria historikoa atalean

Erantzunak itxita daude.