Martxoak 18 (eguaztena) Mahai-inguru Etxelilan, EMAKUMIK 36ko gerran Ondarrun!

Mahai-inguru interesgarrixe eukikou datorren eguaztenin (M-18) Etxelilan arratsaldeko 6:30xetatik aurrea. Gai lez, EMAKUMEAK 36ko GERRAN ONDARRUn eta hizlari lez, KRISTINA ARANTZAMENDI OSA, IKERNE ALKORTA ARTETXE eta JABIER R.”URRUTXE” SOLABARRIETA eongo diz berbetan.

1936ko Urrixan 4an tropa frankistak Ondarrun sartu zinin herrixan emakumik eta umik geatzen zin bakarrik., Geroa ezarri ben errepresiñoi giru batez be eurak jasan ben. Hitzaldi honeaz gogoratuko dabe euran gurasuk bixi ixandako momento latzak, Ondarruko Euskal WikiEmakumin taldin laguntziaz”.

Sasoi zan gai honei adarretatik heltzeko eta Emakumin papera ezautzeko sasoi horretan. Hurreatu entzutea!

IMANOL LERTXUNDI KALTZAKORTA “PORRU” gogun 31 urte ta gero!

Gaurko egunez on dala 31 urte hil zan bixotzekuk emonda IMANOL “PORRU”. Ezkertiarra ta ABERTZALI danan gañetik, abeslaxe ta mendizali, umore handiko gixona. Euskal Herrixan aldeko konpromisu gaztetatik hartu ban (1969xan Guardia zibilak atxilotu eta kartzelan amatxu ban).

Holatxeik gogoratzen dou egun triste ha. 1995ko Otsailan 9xe, eguena. Eguerdixan, eguen askotan latxeik, megafonixiaz urten ben herriko Amnistiaren aldeko kidik kotxi pasatea arratsalde horretan deitxute euan asanbladarako. San Juan Txurru kaletik errepide nagusire urtetea ixuzenin, Txapelgorrixan kotxe bat gurutzatu eta, kotxe barrun eguazen bi kidei identifikatzeko eskatutzen. Kotxeko txoferra ukatu ein zan: “Ni asanblada ireki bateako deialdixe etxen naz. Horretako ez da baimenik bihir eta ez naz legez kanpoko ezer etxen”. Eztabaidi ikusitxe, bertan euazen herritar asko bertaratu zin, tartin eta lehena, Imanol. Egoerik eta tentsiñoik okerrea ein ban istiluen aurkako Ertzainak etorri zin. Herritarrak zauritu eta Imanol bera astindu ben. Bularreko miñe sentitzen hasi zan, zorabiatu eta ospitxalea erun ben. Alla zaneako hilde euan bixotzeko baten ondorixoz.

Berak esandako esaldi ezagunaz gelditzen ga gu: “NIRE SENIDE BAT HOR EGONGO BALITXAKE, GUSTAKO LESTAKE JENDIK LAGUNTZI. HORRETXEATXIK NA NEU BE HAMENTXE LAGUNTZEN!

IMANOL GOGUN ZATXUAU. GUK Eztou EZ ahazten EZ Parkatzen! EZ lehen EZ on!

SANTA AGEDA bezperak gogoratzen!

 Gaur ospatzen dou Euskal Herriko herri askotan Santa Ageda bezperi gure ohitxurai jarraituz ta horreaz lotute Santa eskin urteteko illuntzi ixaten da, kalez kale edo baserriz baserri koplak abesten. Gure arbasuk holaik gogoratzen ben egun hau: Neguko solstizixu ta gero, egune luzatzen hasten danin, zuhaitz adarrak kimu berritzen hasten diz eta orduntxe ixaten da zuhaitz adarrak kimatu edo inausteko garaxe. Hala, naturin esnatzi ospakizun bihurtute neska/mutilak kopla kantari ibiltzen zin etxeik etxe janari eske, eta gero, lortutakuaz, mutil eta neska danak batea afaltzen ben. 

Geroa, ikastetxetako umik, lagun taldik eta hainbat herri talde batu zin ohitura horrei jarraipena emonaz, behian ikusiko dozuen latxeik bideuan. 1993ko otsailak 4an grabataku de (on dala 33 urte) Ondarruko Amnisti taldeko Santa eski (Preso ta Iheslaxai laguntza ekonomiku batzeko helburuaz).

JESUS MARI ZUBIKARAI BADIOLA, JHISA gogun, 46 urte ta gero!

JHISA 1980ko otsaillan 2 xan (on dala 46 urte) hildde agertu zan mendiko bide bazter baten bederatzi tiroaz (lau burun eta bost gorputzin). 22urte besteik ez eukan.

Militante ezkertiar eta abertzali. EIAko kidi, eta herrixaz konprometiute. 

Batallon Vasco Españolek hartu ban beran gain herixotza hau, eta egun bardiñin, Yolanda Gonzalez gazte komunista Deustutarra Madrilen hil ben hiltzaile bardiñak.

Ez zatxuau ahazten!

ANDONI BEDIALAUNETA LAKA “XARE”, borrokalaxe junde gure artetik!

Gaur egun hain ozen oihukatzen douen ANTIFAXISMUn berbin konnotaziñoin arpexe da ANDONI BEDIALAUNETA LAKA,”XARE“. Frankismun aurrin altza zin gazte belaunaldiko partaidi ixan zan eta ordaiñin ostixak eta kartzeli jaso ban beste hainbat kidikin batea bañe ez ben iñoiz atzea ein.

Gure “modernitatea” errazagoa izango zen, arrazoimenak eta zientziak eta kritikak ekarri izan balute. Bakarrik, Gernikako bonbek eta Eliza katolikoaren ustelkeriak eta gazte batzuen irakurketa klandestinoek ekarri bazuten, ez dago zer harriturik, izpirituaren ustelkeria eta bonba artean klandestino jarraitzen badu gero. Joxe Azurmendi, Oraingo gazte eroak.

XAREn eta lagunan kontzientziaziñoi eta militantzixi frankismun kontrako mugimendun kokatu birde, mendi taldin, trasmisiñoin eta herrixan zapalkuntzin ezinegonin eta danan gañetik E.T.A. erakundin ingurun mugitzen hasi zin lagunakin. Euran lelengoko ekintzak margoketak ixan zin, Ondarrun gogoratzen dan era honetako lelengoko pintadi Plaza Musikatik Elixako korreta dun aldapan eiben: Batasuna, Askatasuna eta Indarra. Talde sendo bat antolatu ben ekintzak aurrea eruteko (gero gexenak kartzelan amatxu ben), ANDONI ARRIZABALAGA, IÑAKI GARTZIA, JESUS MARI ARAMAIO…hortik aurrea hainbat “lan “ei zitxuen herrixan bai ekintzen bidez (Ikurriñak isei alta tentsiñoiko postitan adibidez) bai propaganda arlun herrixe suspertzeko, 1969ko udaberrixan (Apirilak 3an) atxilotu zitxuen arte.

Azpiko esku orrixak 1967 eta 1968 herrixan zabaldutakuk diz.

1969ko urrixan 27xan Burgosen bost Ondarrutarren aurkako gerra kontseilu (Sumarisimo. Causa 28/69) ETA erakundekuk zile eta ANDONI ARRIZABALAGA BASTERRETXEAi heriotz zigorra kondena ben (fiskalak eskatzen ban modure), indar gutxiko bonba bat ipintxearren (Guardia Zibilak erabiltzen ban Ondarruko udaltzaingun kotxin kontra). Bi urteko kartzela zigorra be ipinitzen, hil aurretik bete beharrekoak. ANDONI BEDIALAUNETA LAKA eta JESUS ARAMAIO ETXABURUai 25 urteko espetxe-zigorrakondena zitxuen. J. IÑAKI URIBE BENGOA absolbiu eiben. Bost epaituk euskeraz berba eiben juzixun eta epaimahaia ez bela onartzen esnaz, epaile buruk kalea bota zitxuzen. Kartzela desbardiñak “ezagutu” zitxun, Basauri, Burgos, Segovia, Teruel, Zamora, Carabanchel… 1976xan Segoviako kartzelan presta zan ihesaldixe antolatzen parte hartu ban.

Hau dana gertaten zan bittartin herrixe borborak euan. Iñoizko mobilizaziñoirik handixenak gerta zin (gogoratu frankismun bixi ixan zan errepresiñoi).

Amnistixan legin ondorixoz, 1977ko urtin urten ban kalea XAREk lagunakin batea eta handik herrire agertu zin.

Gazte eroak deitzetzen ordun XAREn lakoxiai. Berba gitxi eta ekintzi ixan ben oiñarrixe, DANA emoteko prest egon zin belaunaldi zoragarri eta maitagarrixe, atsedena hartzi tokaten gakue on. Borrokan etxen dabenak BETI GOGUN!

Gaur, Abenduak 19 (baixaku) Aitortza instituzionala TXOMIN LETAMENDI MURUAi Kofrai Zaharrin!

Ondarruko udalak aitortza instituzionala eingotza gaur abenduak 19 (baixaku) eguerdiko 12:00xetan TXOMIN LETAMENDI MURUAi. Kofradia Zaharreko bigarren solairun egingo da ekitaldixe eta beran herixotzin 75.urteurrenan bexperan eingo da ekitaldixe.

Txomi Letamendi Madrilen (Espainia) hil zan, 1950eko abendun 20an, frankismun errepresiño-indarrak eragindako tortura handixan ondorixoz. EAJ/PNVko militanti zan. Españiko Gerra Zibillin parte hartu ban (gudarixan komandante kargu eukan). Ondorixoz, Parisea (Frantzia) erbesteratu zan eta Euskal Informazio Zerbitzuei laguntzen hasi zan bertatik. Parisen bertan ezagutu ban Karmele Urresti ondarrutarra, bere emazti ixango zana. Handik Venezuela erbesteratu zin bixak. Hiru urte eta gero bueltatu zin Euskal Herrire, Jose Antonio Agirre lehendakarixak hala eskatute; Euskal Informazio Zerbitzun egin ban lan. 1947an atxilotu ben, eta espetxeratu egin zuen bost urteako Gerra Kontseiluk. Madrilen (Espainia) hil zan, jasandako tortura fisiko eta psikiko basatixan ondorixoz.

Txomin Letamendi Murua biktima dala aitortu berri dau Gogora Institutuk ontzu, Giza Eskubidin Euskal Herriko Behatokixak eta Letamendi familixik eskatute.

Ekitaldixan erakunde publiko desberdinen ordezkarixak be egongo diz.

Ez douelako Ahaztu bihir, Memoixi eta erreparaziñoi!