Zatozte Ondarroako Dendari Elkartik antolatute Merkatu Txikia eongo da Alamedan, goxeko 10:00 etatik arratsaldeko 19:00 eta.

Zatozte Ondarroako Dendari Elkartik antolatute Merkatu Txikia eongo da Alamedan, goxeko 10:00 etatik arratsaldeko 19:00 eta.

Aurtengo NEKAZARITZA azoki ospatuko da herrixan ongoxe zapatun hillan 3 an. Tokixe, Itsasaurrin. Goxeko 10 etatik eta 3 rak bitxarin. Ez galdu!


Ondarruko LAB sindikatutik idatzi hau jaso dou:
Aurten be hamen dakau Maiatzak 1 a. “Euskal Herriak erabaki kapitala hautsi,
bizitzari eutsi” ixango da aurtengo lelu. Arrazoi desberdiñak atxik bi
hiriburu aukeratu dou Baxona eta Iruña. Hegoaldeko eskualde gexenak
Iruña jungo ga, Iparraldin beste era batetako M1 ospatzen dalako.
Egun osoko egitarau antolatu dou ez ohiko M1 honetako. Borroki eta
langile harrotasun egune bixak uztartuz, 11etan hainbat zutabek urtengo
dabe Iruña-ko hainbat txokotatik. Zutabik gaur egun prekaritati
jasatzen daben pertsona multzoez eongo da osatute (emakumik,
etorkinak, gaztik, pentsionistak) eta zelan ez, momentun dazen edo
egon dizen borroka laboralen protagonistak. Danok batu eta 12 xetan
manifestaziñoi eta ekitaldixe eingo dou Gaztelu plazan. Borrokin parte
bat amatxute, langile egune langile harrotasunaren egune bihurtuko daben
gune bat antolatu dou Sant Ana plazan bertan bi ideiak uztartuko
douena, borroki eta jaxe. Han, M1 Guni deituko dotzauena, kontzertuk,
jan eta edateku (bertan hartuko dou txartelak eta danontzat eongo
da), musiki, umintzako txoku (Irrien lagunak) eta hainbat jolas…
Holaik 18:00tan amaieri emon eta etxea buelta. Hori ixango da aurtengo
M1 izpiritu edo formi. Eta autobusan prezixu 5 eurotaku ixango da.

Zapatu goxin Ondarruko lanbiden bulegu prekariedadin “punto baltz” modun markata agertu zan.
Gaur egun gaztik bixi daben alde eta arlo ezberdinetako prekariedadi salatzeko sortutako “Euskal Herrian BIZI!” dinamikin barrun einddako ekimena ixan da, eta datorren zapatun (Otsailak 16) BILBOn eingo dan mobilizaziñoi nazionalea juteko deixe ein dabe.
Hauxe ixan da Ondarruko Ernaik honen ingurun einddako irakurketi:


Hasitxe daz lantokixetan langillin ordezkarixak aukeratzen eta emaitzak agertzen. Atzo adibidez eskualdeko lantoki (pribau) handixenin (380 langille) eizin, Etxebarrian dan metalezko enpresi (NEMAK) bertan Ondarrutar askorek etxen dabe biharra eta holaik geatu de enpresako komiti:
L.A.B. : 9 delegatu (+1)
E.L.A. : 3 delegatu (-2)
INDEPEN : 1 delegatu (+1)
Urtin tzir eindako lanan fruitu ixaten diz emaitzak.



Pasan astin herrixan gerta zan lan istripu dala ta, Alamedan batuko gaz eguerdiko 12 xetan langillin sindikatuk deitzen daben mobilizaziñoire.
Beste alde batetik Ondarruko udalak adierazpen bat onartu dau lan istripu hau dala ta:

Bihargin bat hil de gaur goxin laugarren pisutik jausitxe. Gertakizune goxeko 10:40 gerta da Artabide kalin 28. zenbakixan. Obretako mateixala altzaten euala gerta da istripu eta laugarren pisuko alturatik (12mt) jausi de. Hildako gixonak 46 urte eukazen eta Soraluzen bixi zan.
Lan istripu hau salatzeko, gehiengo sindikalak deixute, konzentri eingo da martitzenin, irailak 18, 12:00xetan, Alamedan.


M30 in lanuzte eta mobilizaziñoik egingo douz estatalizaziñoin kontra,
hamen lan ein ta hamen erabakitzeko eskubidin alde.
Estatalizaziñoiaz, urte eta borroka askon ondoren lortutako gure lan
hitzarmen eta eskubidik kendu nahi doskuz beste lan hitzarmen
okerrauak eta prekaixuk inposatu. Nahiku de! Horreatxik urtengo ga
M30 eguaztenin kalea. Hamen lan egin eta hamen erabaki nahi douelako.
Gure hitzarmen eta lan baldintzak galtzik, gure bizitzan prekarizaziñoire
eruten gatxuelako.
