Gaur Abendun 3an ospatzen da EUSKERIN EGUNE Euskal Herri guztin eta ekintza asko engo diz gai honen ingurun. Hamen erakustetzuau adibidez herriko eskola publikoko ikaslik eindaben bideu.
Kulturi eta kirolak
KRESALA K.E. mariskadako zenbaki sarituk
Gaur goxin KRESALA K.E. ein daben mariskadin zozketin zenbaki saritxuk honek diz


AURRERA K.E. taldin asteburuko partiduk
Honek diz asteburu honetan Aurrerako taldik jokatuko dotxuen partidun ordutegi eta tokixak. Gogoratu Eskola Kiroleko taldik ez dabela partidoik eukiko hurrengo bi astetan.

EUSKERIN EGUNE dala ta (Ab 3) asteburu ekintzaz beteta dator

Abenduak 2 (zapatu) TXILIXOKA EGUNE Ondarrun
Musiki gustoku badozu eta Ondarrutarra baza ezin zeinke galdu egun hau. Egun guztin tzir entzungo diz herriko musika sortzallin lanak Alamedan (leku aldaketi egon dalako) ipini dan karpan. Eguerdixan marmitxako jana be eongo da (tikik ANAITAN egongo diz saltzen) eta egune amaitzeko Gaztetxin jarraitxuko dau jaxak. Jai hau TXILIXOKA MUSIKA KOLEKTIBUK antolatu dau
Azarun 25 (zapatu) LINH JAUNAREN BILOBA liburun gañin solasaldixe udal liburutegixan

Liburuen Amuak ekimenan barrun, bixar azaroak 25in LINH JAUNAREN BILOBA liburun ingurun berba eingo dabe berta hurreatzen dizen irakurlik. Hitzordu goxeko 10:00etan ipini dabe eta tokixe betiko lez, udal liburutegixan. Gustoku badozu irakurketi hurreatu berta.
AURRERA K.E. taldin asteburuko partiduk eta ordutegixak

Abenduak 3 (domeki) ANARIn kontzertu Portuko ranpan
RADIXU Irratixan 27. urteurrenan ospakizunan barrun kontzertazu antolatu dabe Portuko Ranpan Abendun 3rako. ANARI dakarre herrire eta dagoeneko sarrerak saltzen daz NOYA tabernan eta ZURRUMURRU liburu dendan 6 euron trukin.

EUSKERIN NAZIOARTEKO EGUNEKO DANBORRADI Abendun 3an

Aurten be, abendun 3an, eguerdiko 12:00xetan, Euskerinn aldeko danborradi Ondarroako AEKn, eta Artelanen laguntziaz batea nahiz Ondarroako Udalan babesaz antolatuko dou.
Egun horretan ondarrutar guztioi “Euskarak batzen gaituelako” lelopin euskerin alde danborra jotzea animatzen zatxuau. Danborradako entseguk azarun 28 eta 29xan, eta abendun 1in ixango diz Zaldupe Eskolako aterpin. Bi saio egongo diz: 16:30etik 17:15era eta 17:15etik 18:00eta.
Ixen-emoti www.hondarahua.eus web orrialdixin edo Brontxe, Kurike edo Kitxu dendetan zein Ondarroako Udalin 946833668, 946833678 telefono zenbakixetan edo Turismo Bulegun.
Azaruk 22 (eguaztena) Santa Zezili egune, Zoixonak herriko Musikero guztiai!
Ohitxuri dan lez musikazalik euran egune zelebrako dabe aurten be, bañe ikusteko ez dala gauza barrixe ospakizun hau gure herrixan, hamen ze topa douen gure eskutan dazen artxibutan. 1963an ata zan eskuorrixe “Los grupos artisticos de Ondarroa en honor de su Patrona SANTA CECILIA”


