Abenduak 14 (eguena) VOLAR dokumentala Etxelilan

Gogoratu bixar “Volar” dokumentala ikusteko aukeri eongo dala Etxelilan, 17:00etan. Dokumentalan ostin, gainea, bertan parte hartzen daben protagonistetako biaz solasaldixe eongo da.

Dokumentalaz: Genero indarkeixi jasan daben bederatzi emakumek asteburu bat pasa dabe alkarreaz, landan, euren egunerokotasunetik aparte

.Egutegixe: Abenduak 14   Ordutegixe: 17:00etan   Leku: Etxelila

Antolatzaili: Boga-Boga Elkarti

volar

NAGOREn, TXOMINen eta MAILOn disko barrixe kalin : Argi bat laino artean

1

Asko ixan diz disko hau kalea urteteko esko bat bota daben lagunak. Besteak beste: Igor Elortza, Unai Iturriaga, Keu Agirretxea, Axular Arizmendi, Beñat Gaztelurrutia, Jesus Amas, Jose Mari Arambarri “Botx”, Estanis Etxaburu…

2

Ikusirik zelako oihartzune euki bat lelengoko diskuk, bigarren honen salmenti Euskal Herriko herri askota zabaldu de: Gernika, Bilbo, Durango, Arrasate..Ta ez dozuenok ezautzen euran abestixak hamen aurrerapen bat.

PORTUKO RANPIn 10. urteurrena (2007-2017) ospatzeko kontzertuk Abendun 9 xan

Abenduak 9 zapatu, gabeko 22:30 xetatik aurrea, Portuko ranpako. 10.urteurrena.( 2007-2017) ospatukou eta rock &roll-lik ezta faltako….
THE RIFF TRUCKERS handixak(copuntry, blues, rock, GERNIKA–tik) eta JAKE MATE(tribute to the punk of 80´s Ondarrutik). Honeaz batea JAKE MATEn ibilbidiai amaieri emongotze eta Ondarruko despedidi jai hamen emongotze. Anima eta etorri, pausoz pauso, urtez urte, bidi etxen guzelako PORTUKO RANPAN!!!

abendun 9 portuko ranpin 10. urteurrena

Asteburuko herriko kroniki

Gure laguntzaile batek esaten daben latxeik, ongo asteburun be eztou ixe euki herrixan. Eztouena da astirik euki eon dizen gauza guztixeta ailateko. Eguenin hitzaldi interesgarri bat euki gendun kofrai zaharrin Gure Esku Dagok antolatute eta bertan Zelai Nikolas euki gendun hizlari nausitzat.

GURE ESKU 2

GURE ESKU 1

Baixakun Etxelilan King Kong teorian liburun aurkezpena eon zan eta zelan ez baixakutako enkarteladi preso ta iheslaxan etxeratzin aldeku. Zapatun TXILIXOKA musikerun jaialdixe, bazkai ta guzti.

1

10

14

17

9

Ta gaurku, EUSKERIN aldeko tanborradi. 500dik gora lagun batu diz ekimen honetan. Irudixak esaten dabe dana.

qq

qqqqq

qqq

q

qqqq

qqqqqq

eta dana lema honen atzin

1