Urriak 29 (astelehena) hitzaldixe Beikozinin: CIKAUTXON esperientzixe

Ongoxe astelehenin eingo dabe Zientzialaxak euran hilleko hitzaldixe, eta gaxe hurre hurreku dou. CIKAUTXO kooperatibin esperientzixi kontako dabe AMAIA AULESTIAk eta JOSE SANTOS kimikaxak. Kautxun aplikaziñoi automoziñoin garbigailutan eta beste sektore batzutan. Gogoratu hitzaldixe arratsaldeko 18:30xetan hasiko dala, internet bidez be ikusi leikele periscope bitxartez @zientziarengiltzak helbidin.

hitzaldixe urrirako

Badator Ariman gaba!

Ondarrun eta eskualdin ospatzen zan festa hau 1950 hamarkada arte. On, Txomin Agirre ikastolako guraso Elkartik berreskuratu ein dau. Hurrengo urriak 31 in Ariman gabeko festa antolatu dau. Gure arbasun ohiturak jarraituko dou eta gañea helburu solidaxu eukiko dau jaxak. Hartu parte!

Ariman gaba

Urriak 23 (martitzena) ARINGAINGAN aurkezpena Etxelilan

Aringaingan

Kirola boteretzeko tresnatzat hartute, parte-hartze gune honek emakumin ahalduntzi bultzatuko dau gorputz mugimendun bitxartez. Alde batetik, koordinaziñoi, oreki, erresistentzixi, indarra, bizkortasune, malgutasune, norbere gorputzan ezagueri, mugimendu gaitasunak… landuko diz. Bestetik, emakumik espazio pribatutik publikoa irtetea bultzatuko dotxu, partaidin arteko harremanak eratzi ahalbidetuz, erraztuz eta indartuz.

Gune honetan parte hartzeko ez da ezinbesteku maila jakin bat izati. Edozeinek hartu dezake parte, irekixe da, eta entrenamendu pertsonalizatuk eskainiko diz dinamizatzailin eskutik. Animatu!!!

AURKEZPENA: Urriak 23, 19:00etan Etxelilan