Xabier Padin Berritxuarrak eta Beñat Iturriotzek zuzendutako ‘Ataun of the Dead’ eta ‘Joxean’s hil eben’ ikusikouz. Urtarrilin eindouen Zombie ziklu amaitzen da halaik. Zombie Karlista eta banpiro Jeltzalikin! Gogoratu illuntzeko 8 retan hasiko dala zine emanaldixe.
Barre batzuk nahibazuz ein anima ta etorri!
Kulturi eta kirolak
Gaur, otsailak 6 (eguaztena) Neguko entzunaldixe Kofrai zaharrin
AKORDEOI eta GITARRA KLASIKOko ikaslik gozatuko dosku belarrixak arratsaldeko 18:00 tatik aurrea. Anima eta hurreatu!

ARTEKUBU egitasmu bidi lantzeko batzarra Otsailak 16 xan Kofrai Zaharrin

Idatzi hau jaso dou ARTEKUBU egitasmutik:
Otsailak 8 (baixaku) kontzertuk Portuko Ranpan
Aspaldiko partez Ondarrun, sasoi zan!!! Lau talde eongo diz oholtza gainin bakotxe gauza barri bat aurkezten.
Tooth (post-hardcore, Gernika) Amaierarik ez! lan barrixe aurkezten.
Ballard – EH (doom/crust, Bilbo) Igual ixeneko EP-a aurkezten.
Üther Fastcore, (ondarru) eta GRIP(Grind/punk, lea artibai) Alkarreaz atarouen 7″ko EP barrixe aurkezten! EGURRE!

‘Erabakiaren nahigabea’, Mikele Sotil Etxaben erakusketi Etxelilan otsailin
Ez galdu Etxebarriko artista gazte honen lana ezautzeko aukeri!

KRESALA K.E. mariskadin zozketako zenbaki saritxu
Egueldi euritsuai ihes etxen, Kofrai zahar behian ipini dabe maxe gaur goxin KRESALAko kidik mariskadin zozketako. Hau ixan da zenbaki saritxu eta ordezku.

AURRERA K.E. taldin asteburuko partiduk
Honek diz AURRERAko taldik asteburun jokatuko dotxuen tokixak eta ordutegixak

Arrigorriko BODYBOARD txapelketi ongoxe zapatun (O-2)
Ondarroako kirolaren Lehioa blogak argitaratu daben latxeik:
“Asteburun Ondarruko bodyboarderrak antolatute, txapelketa bat etxeko asmu akau Arrigorrin. Zapatun ixangora eta euerditxik musiki, jan edana eta anbienti egongora.
Gabaz Mobydicken musiki bebai egune borobiltzeko”.

48 orduko irratsaio berezixe RADIXU irratixan 28. urteurrena ospatzeko Otsailak 1, 2 eta 3an

48 ORDUK.
RADIXU Irratixan 28. Urteurrena ospatzeko, urtero lez 48 orduko etenik gabeko irratsaio berezixe burutuko dabe, otsailan 1etik 3re. Hona hemen ordutegixe:
OTSAILAK 1, baixaku:
18:00/22:00: ONE DROP SESSIONS + TIME TO ROOTS.
22:00/00:00: DJ PORRUREN ORTUA.
OTSAILAK 2, zapatu:
00:00/02:00: K.B.B.
02:00/04:00: ONDARRUKO HOOLIGANSAK.
04:00/06:00: SPUTNIK VIP.
06:00/09:00: MUSIKI.
09:00/12:00: HILBEHERA + SDR.
12:00/13:00: GANBERRUK FM.
13:00/14:00: FAMAUK FM.
14:00/15:00: LOTSABAIKUK.
15:00/!6:00: LORITUK FM.
16:00/17:00: BINILO ARTIN GALDUTE.
17:00/20:00: TERRANOBAKO SALAU.
20:00/22:00: LEARTIGOL.
22:00/00:00: KRITIKAL BLUES.
OTSAILAK 3, domeki:
00:00/03:00: KRITIKAL BLUES.
03:00/05:00: BON VIVANT!
05:00/10:00: AZKEN MOHIKANOAK.
10:00/15:00: IRRATSAIO BEREZIA; “RADIXUKO UNPLUGGED & SOLAS”.
JON GURRUTXAGA + PETTI + JOSE URREJOLA + AITOR CAÑIBANO (TRAVELLIN’ BROTHERS) + KEU + SUSUNKORDAN + MARKOS UNTZETA + ÜTHER + KX (KEU AGIRRETXEA ETA XABIER IRIONDO).
Radixu Irratiko; Kritikal Blues, Bon Vivant eta Azken Mohikanoak irratsaiutan bere sasoin zuzenin eskeinitako saio/elkarrizketen aukeraketa bat eskeiniko da.
15:00/1700: NARANJA AZULE.
17:00/18:00: …AMAITZEA GUZ.

TURRUNE etxen douen guztion partez ZOIXONAK RADIXU aurrea daruzuen tropa guztiai eta desio bat, ia beste hainbeste urtetan jarraitzen dozuen gure belarrixak gozatzen. Muso handi handi bat 105,5 FM.

Otsailak 9 (zapatu) kontzertu Portuko Ranpan: BAD SOUND + NIKO ONE DROP
