Idatzi hau jaso dou ARTEKUBU egitasmutik:
Kaixo lagunak,
ARTEKUBU egitasmuaz hurrengo pausu emotea guz.
Lehenengo ta behin eskerrik asko hasierako batzarrin, ixezko udabarrixan, egon zineten guztioi, sinadurak batzen lagundu dozuenoi eta zeuen iritzixak emon dozuenoi be.
ARTEKUBU egitasmun helburu nagusixe da, ARTE ESZENIKUN ingurun (musika, dantza, antzerki, zinema + disziplina ezberdinak) herrixan sortzen eta erakusten dizen ekintzak zein kanpoko erakustaldixak, antzerkixak, dantzak, kontziertuk, emanaldixak… leku duin eta egoki bat eukitxi. ANTZOKI, AUDITORIO, ERABILPEN ANITZEKO ESPAZIO zein TEATRO deitxu.
Horretako, hurrengo pausu emoteko zeuekin kontaten dou.
Herrixe lantzen ari dan HAPOn (herria antolatzeko plan orokorra), hurrengo batzarrin erabaki nahi douen proposamenak beran leku euki birdau. Proposamen konkretu bat sartu birdou HAPO planin.
Horretako danon iritzixak entzun nahi douz. Kontzeptu definiu, leku bat proposatu, eztabaida, ‘brainstorming’ edo hausnarketa kolektibo bat proposatetzuau. Ixilik be egon zeinke, iñor ezta derrigortute berba etxea. Jasoten douen proposamenakin ONDORIXUK nahi dou ata. Ondorixo honei geitxukotzau onarte batutako sinadurak eta dana batea Udal ordezkarixai aurkeztukotzau.
NOIZ: Otsailan 16xan ZAPATUN
ORDU: Arratsaldeko 18:30xetan. (gehienez bi ordu)
NUN: Kofradi Zaharreko 2.solairun
ANIMA ETA ETORRI !! politxe ixango da !!