Hillabete pasatxo zabaldu zan skate pista barrixin eingo dabe erakustaldixe arratsaldeko 6:30 xetan jai girun.

Hillabete pasatxo zabaldu zan skate pista barrixin eingo dabe erakustaldixe arratsaldeko 6:30 xetan jai girun.



Bertsolaritzi gustoku badozu eta ausartzen bazaz paperea idazten hau dozu aukeri bertso mundure salto etxeko.
Mont de Marsanetik jasotako oharra:
Mont de Marsaneko euskal presuk Korrikiaz bat.
Ohar honen bidez, Mont de Marsan espetxeko EPPK-ko kidik (tartin AITZOL ETXABURU ARTETXE ondarrutarra) bixaldutako mezu helarazten dotzuau. Ixan be, bertako euskal preso politikuk “Korrika laguntzaile” egin diz, eta modu horretan espetxetik ekarpena egin nahi ixan dotze abiatzear dan Korrikiai.
Euran herri eta auzutan fisikoki Korrikan parte hartzi eziñezku ixango bazaie be, gisa honetan, herri-ekimen erraldoi honen partaide ixango diz Mont de Marsanen preso daukezen kidik. Euran ingurunetan zabaltzeko afitxa sortu dabe, jende guztixai Korrikan parte hartzeko dei etxeko.

Aurtengo BOGA Mendi martxako kartela eta ibilbidi diz behekuk. Urtero lez 3 malla ixango diz, Txikixe (11 km), Motza (24 km) eta Luzi (54 km). Beroketakin hasitxe zaze?



KANTAIZEn eskutik eingo dotze omenaldixe IMANOL ORUEMAZAGAi. Parte hartzallik: Eskolanixako tiplik, Olatukantu abesbatza, Unanue kamara korala, Kantaize abesbatza, Ondarruko Metal taldi, Mikel Ansolagaritagoitia organu joli eta aurkezle lez Martin Aranbarri. Omenaldixe Andra Mari elixan ixango da eta arratsaldeko 8 retan hasiko da.

Kantati gustoku badozu ezindozu galdu ekitaldi hau. Lekatxoko bandi, Jon Maia, Amets Arzallus, Andoni Basterretxea (Delirium Tremens) eta Miren Narbaiza Urtzi Iriondok zuzendute. Brutala! Ekitaldixe eta bazkaxe 40 euron trukin!


