
Kulturi eta kirolak
V. ARRI-BOTX Bertso paper lehiaketi
Bertsolaritzi gustoku badozu eta ausartzen bazaz paperea idazten hau dozu aukeri bertso mundure salto etxeko.
Kartzeletan dazenak be KORRIKAz bat etxen dabe
Mont de Marsanetik jasotako oharra:
Mont de Marsaneko euskal presuk Korrikiaz bat.
Ohar honen bidez, Mont de Marsan espetxeko EPPK-ko kidik (tartin AITZOL ETXABURU ARTETXE ondarrutarra) bixaldutako mezu helarazten dotzuau. Ixan be, bertako euskal preso politikuk “Korrika laguntzaile” egin diz, eta modu horretan espetxetik ekarpena egin nahi ixan dotze abiatzear dan Korrikiai.
Euran herri eta auzutan fisikoki Korrikan parte hartzi eziñezku ixango bazaie be, gisa honetan, herri-ekimen erraldoi honen partaide ixango diz Mont de Marsanen preso daukezen kidik. Euran ingurunetan zabaltzeko afitxa sortu dabe, jende guztixai Korrikan parte hartzeko dei etxeko.

Apirilan 28 (domeki) 2019ko BOGA Mendi martxi
Aurtengo BOGA Mendi martxako kartela eta ibilbidi diz behekuk. Urtero lez 3 malla ixango diz, Txikixe (11 km), Motza (24 km) eta Luzi (54 km). Beroketakin hasitxe zaze?


Entzunaldi didaktikuk UNANUE udal Musika eskolakukin

Apirilak 6 (zapatu) IMANOL ORUEMAZAGAi omenaldixe
KANTAIZEn eskutik eingo dotze omenaldixe IMANOL ORUEMAZAGAi. Parte hartzallik: Eskolanixako tiplik, Olatukantu abesbatza, Unanue kamara korala, Kantaize abesbatza, Ondarruko Metal taldi, Mikel Ansolagaritagoitia organu joli eta aurkezle lez Martin Aranbarri. Omenaldixe Andra Mari elixan ixango da eta arratsaldeko 8 retan hasiko da.

Apirilak 7 (domeki) JABIER ITUARTEaz kantu kantari Beikozinin
Kantati gustoku badozu ezindozu galdu ekitaldi hau. Lekatxoko bandi, Jon Maia, Amets Arzallus, Andoni Basterretxea (Delirium Tremens) eta Miren Narbaiza Urtzi Iriondok zuzendute. Brutala! Ekitaldixe eta bazkaxe 40 euron trukin!

Martxoak 30 (zapatu) MUSIKFEST Lea-Artibai eta Mutrikuko musika eskolan topaketi Ondarrun


Martxoak 29 (Baixaku) Huntza + Ebrinight kontzertu Beikozinin

Irakurri Gozatu eta Oparitxu
Hiru helburu horrek hartute programi ipini dau martxan Txomin Agirre udal liburutegixak martxoak 18 txik Maxatzan 31 bitxartin. Informa zatxez lortu zeinken abantallakin. Euskerazko liburu bat irakurtziaz batea, liburuk erostean deskontuk lortuko dozu!